Irati Irratia

IR-023g

  • Grabaketa data: 1993
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Orbara
Zatia Iraupena Laburpena
B05 00:13:15
00:14:44
Gerra garaian, gizon baten semeak Gerrara eraman zituzten eta bera, San Estebaneko ermitara joan zen eta bere semeak Gerratik ongi bueltatzen baziren ermita berreraikiko zuela zin egin zuen. Itzuli ziren semeak osorik eta orain bertan dagoen ermita berak egindakoa da.
B04 00:10:45
00:13:14
Anbuloak biltzera joaten ziren txerriei neguan emateko. Beti joaten ziren ermita eroria zegoen lekura. Lurreanzegoen San Estebaneko burdin laukitxo bat. Errezatzen aritzen zitzaizkion Santu hari. Jende asko joaten zen. Ume jaio berriak eramaten ziren hara, Orreagara eta San Joakinera. Lehen fede eta debozio gehiago zegoen.
B03 00:08:15
00:10:45
San Estebaneko ermita lehenengo aldiz egin zutenean, joan nahi zutenek, harria prestatzen ari ziren eta herriko jaun bat joan zen idiekin egurra ateratzera. Idiekin egurra ateratzen ari zenean, lurra ireki egin zen eta idiak hil ziren egurrarekin batera erortzean. Jendea joan zenean, idiak zulotik kanpo belar jaten aurkitu zituzten egurrarekin batera. Gero ermita egin zuten.
B02 00:05:27
00:08:15
Orreagako prozesioa. Jendeak Aezkoako jantzia darama. Meza nagusia, berendua eta buelta egiten da. Bera gaztea zenean Orbaratik kamioi bat ateratzen zen jendea Orreagara joan zedin. Gaur egun hau da dirauen prozesio bakarra.
B01 00:00:00
00:05:27
San Joakinen prozesioan Orbarakoak Orbaitzetakoekin joaten ziren eta bi Abaurrekoak ere elkarrekin joaten ziren. Orain egingo balitz orduan bezala izango litzateke, herri bakoitzak bere parrokiako gurutzea eramango luke. Jendea dotore jartzen zen, baina ez zuten zaraitzuarren jantzia janzten. Meza nagusiaren ondoren berendua jaten zen. Herri bakoitzak bere lekua zuen eta oso ongi pasatzen zuten. Bueltan, oraindik errepiderik ez zegoenean, bidean etenaldia egiten zen eta Orreagako Birjinari errezatzen zitzaion. Denak joaten ziren oinez. "Gordetzaileek" eramaten zuten ardoa. Herri guztiko aurrezkiak gordetzen zituztenak ziren. Berenduan soberan gelditzen zena, berriz herrira heltzean, gizonek Udaletxean bukatzen zuten. Gero ia, dena galdu egin da.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
IR-023g-B 14:46
Loading the player...