Nafarroako Euskaldunen Mintzoak

M-005

  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Santiago Oradre, Alicia Villanueva
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Usetxi
Zatia Iraupena Laburpena
A07 00:11:26
00:12:52
Gerraren ondoren gose handia zegoen. Garia bazuten ere errotak prezintaturik baitzeuden. Garia errotara igotzeko trikimailuak. Sutopilak jaten zituzten. Goserik ez zuten pasatu, baina bai zorigaitzak.
A06 00:09:20
00:11:26
Soldadu zazpi urtez egon zen. Lehenengo, Gerra zibilaren denboran eta gero ere. Frentean Asturiasen, Valentzian, Madrilen, Cartagenan... egon zen. Oroitzapen oso txarra dauka Gerraz.
A05 00:08:14
00:09:20
Emazteek egiten omen zuten lan gehiago, kanpoan lan egiten bazuten ere, gero etxean ere egin behar baitzuten, gizonek laguntzen ez zutelarik.
A04 00:06:40
00:08:14
Txerri hilketa: lau edo bost gizon elkartzen ziren. Txerria harrapatu, eta besteek eusten zioten bitartean besteak labana sartzen zion. Emazteak odola jasotzen zuen, txerria kanpotik erretzen zen eta arratsaldean zatitu egiten zen. Denek elkarrekin afaltzen zuten festa polita eginez. Herriko beste hiru etxeetara banatzen zituzten tripakiak eta beste zenbait zati ere.
A03 00:01:25
00:06:40
Gazte denborako garaiak gogorrak ziren. Alorrean aritzea zen gogorrena, goiz-goizetik gaueraino. Garaiaren araberako beste lanak: udan, uzta bildu garia, artoa, patata, babarrunak. Udazkenean erein eta uztailean biltzen hasten zen. Dena eskuz egin behar zen igitaiarekin. Pilak egin eta taxutu. Larrainera eraman eta idiekin egun osoan bueltaka egon ondoren haizeaz baliatuz, garbitu egiten zen. Garia soberan bazegoen saldu egiten zen. Aziendarekin, behiak, behorrak, ardiak eta txerriekin konpentsatzen zen pixka bat dirua, bestearekin ez baitzen dirurik lortzen.
A02 00:00:33
00:01:25
Adinari buruz hizketan.
A01 00:00:00
00:00:33
Aurkezpena. Usetxiko lau etxeen izenak.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
M-005-A 13:26
Loading the player...
Fitxategia Tamainua Materiala
M-005 16.4 KB Transkripzioa eta gaztelaniazko itzulpena