Orreaga Ibarra

N-001

  • Fitxategia: N-001
  • Zatia: A06
  • Iraupena: 00:10:57 - 00:16:27
  • Gaiak: kontakizuna
  • Laburpena: Neguan bordetan zeuden aziendeei jaten ematea zaila zen elurrarengatik. Animaliak beti gustatu zaizkio asko, baina handiak ez hainbeste. Arrosariora joaten zelarik etxeko axuriak, antxumeak eta txakurtxoak jarraitzen zioten. Behin batean etxean txerri bat izan zuten eta berak ematen zion jaten. Hil behar zuten egunean txerriak ez zuen atera nahi eta hari deitu zioten txerria aterarazteko. Hiztuna sartu zen eta "zatoz, zatoz" bozari jarraiki atera zen txerria. Atera zenean, kanpoan zain zeuden gizonek harrapatu zuten eta hil. Oraindik ez du pena hura kendu.