Orreaga Ibarra

N-006

  • Grabaketa data: 1998
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Ikertzailea: Nestor Esteban
  • Gai nagusia: Hizketa librea: herriko festen deskribapena, antolakuntzaren nondik-norakoak, Sakanako festak...
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Arbizu
Zatia Iraupena Laburpena
A01 00:00:00
00:10:48
Arbizuko jaiak ekainaren 23an hasten dira eta 29an bukatu. Jaietan kintoek afariak egiten dituzte pilotaleku zaharrean. Adin bereko jendeak kolore bereko brusa janzten du. Urtetik urtera jende gutxiago joaten da kintoen afarietara. Barrakak edo txoznak jarri beharrean etxabeak irekitzen dituzte alderdi politikoek edo herriko erakundeek. Herriko gazteak beren elkartean biltzen dira urte osoan, eta beraiek ere barra jartzen dute jaietan. Jaiak kintoek antolatzen dituzte udalaren laguntzarekin. Sistema hori ongi dago gazteek parte hartzen dutelako, baina jende helduak ez, eta hori txarra da. Inguruetako lehenengo jaiak direnez eskualdeko jendeak gogoz hartzen ditu. Astegunetan ia ez dago jenderik, eta asteburuan gehiegi dago. Herriko jendeak astegunak nahiago ditu. Udalak askarietarako ardoa ematen du. San Juango ermitako erromeria gauzarik politena da, eta gauean suaren gainean jauzi egiten dute.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
N-006-A 10:48
Loading the player...