Orreaga Ibarra

N-020

  • Fitxategia: N-020
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:19:25 - 00:26:50
  • Gaiak: kontrabandoa
  • Laburpena: Beste batzuk kontrabandoan aritzen ziren. Frantziatik gehien ekartzen zena puntilak ziren. Nilon, karrete, haria, angora, artilea... Paketeak 30-40 kilokoak izaten ziren. Ia beti gauez egiten zen eta argirik piztu gabe, oso urrutitik ikusten baitzen. Hasieran bide luzeak egiten zituzten. Gero banatzen hasi zituzten bide zatiak. Gehiena Bartzelonara bidaltzen zen. Berari hiru alditan atera zitzaizkion Guardia Zibilak eta paketeak galtzen zituztenez, gau hartako soldatarik gabe gelditzen ziren. Guardia Zibilak tirorik ez egiten saiatzen ziren, besteek han zeudela ez jakiteko. Banaka ibiltzen ziren arrisku handia zegoen lekuetan eta binaka arrisku gutxiago zegoen lekuetan.