Orreaga Ibarra

N-042

  • Fitxategia: N-042
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:05:35
  • Gaiak: bizimodua
  • Laburpena: Eskolan baserriko seme-alabak ziren denak, ez zegoen kalekorik. Bertan bazkaltzen zuten. Eskolatik atera eta baserriko lanak egiten zituzten. Bederatzi urte zituela jaunartzea hartu eta neskame joan zen. Berak nahi izan zuelako joan zen, ez gurasoek bidali zutelako. Bi urtez egon zen etxe batean eta beste etxe batera joan zen. Donostiara joan zen eta bertan geratu zen. Gero ahizpa ezkondu eta Urnietara joan zen. Beraiekin egon zen eta han mutil-laguna ezagutu zuen. Ez zitzaizkion jaiak gustatzen. Dantzan ere ez zuen ikasi. Bezperan ateratzen ziren buelta bat ematera eta gero etxera. Gero ezkondu eta Hernanira joan zen eta berrogeita hamabost urte daramatza bertan. Orduan hamaika ziren eta orain bakarrik bizi da.