Orreaga Ibarra

N-043

  • Fitxategia: N-043
  • Zatia: A5
  • Iraupena: 00:05:20 - 00:12:00
  • Gaiak: euskara
  • Laburpena: Bere gurasoek erdaraz badakite oraindik herrian bizi badira ere. Baina esaten du bera erdaraz hasten denean denek nabaritzen diotela euskalduna dela. Badute azentu berezia. Bere senarra herri berekoa da eta bere alabari bere herriko euskara erakutsi diote eta horretan aritzen dira. Eutsi diezaion esaten diote. Herrian azkeneko bi urteetan galdu egin da. Herrian bi familia erdaldun sartu ziren eta nahiz eta haurrak euskaraz ikasi berak uste du hori dela ume guztiak kalean erdaraz aritzeko arrazoia. Inguruko herrietan Gerra garaian galdu zen euskara. Beraiek beti egin izan dute euskara. Bere ustez ez da horren erraza galtzea. Bere osabaren kasua: Kanadan hogeita bost urte baino gehiago egon eta poloniar batekin ezkonduta itzuli da hona eta primeran egiten du euskaraz orain ere. Emaztea ari da orain euskara ikasten. Herriko jendea konturatzen da galtzen ari dela, umeek ez dutela egiten. Bere gurasoek entzundakoarekin ikasi dute erdaraz. Beste askok bezala beharrarengatik ikasi dute.