Orreaga Ibarra

N-067

  • Fitxategia: N-067
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:05:35
  • Gaiak: eskola , euskara
  • Laburpena: Aurkezpena. Nizetak, eskolan hasi zenean, euskaraz bakarrik zekien eta eskolan frantsesez egin behar zuten. Andereñoak gaztigatu egiten zituen: lehenengo euskaraz egiten zuenari ziri txiki bat ematen zion irakasleak. Horrek beste bat euskaraz mintzatzen ikusten bazuen hari emango zion eta egunaren bukaeran ziria zuena, ordu erdi batez gelditzen zen han. Arnegin egon zen eskolan frantsesa ikasi arte, gero Donibane Garazira joan zen eskola handira. Bertan gaztelania edo ingelera ikasi behar zuten gainera. Gaztelania aukeratu zuten beraiek, mugan beti entzuten baitzuten. Berak batxilergoa jarraitu nahi zuen, baina gurasoek ez zioten utzi. Amak esaten zuen neska bat galtzen zela ez bazuen josten eta etxeko lanetan aritzen. Berak askatasuna nahi eta faltan zuen.