Bildumak

Pirinioetako euskara

Grabaketa Heriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Hiztuna
PIR-001 Aita eta haren familia Orreagakoa eta ingurukoak, euskaldunak. Amaren sendia Otsagabia-Nagore-Mutiloa. Ez daki euskaldunak ziren.. Familia, jatorria eta euskara Ramón Echeverria Echavarren
PIR-002 Amarekin izan ezik, bertzeekin euskaraz. Artzainak bazebiltzan ere etxean eta haiekin ere euskaraz. Familia zenbatek osatzen zuten eta zenbat arreba eta zenbat anaia. Bera bakarrik gelditu da Orreagan bizitzen. Familia giroa eta euskara Ramón Echeverria Echavarren
PIR-003 Behiak eta behorrak zituzten. Ardiak ez. Lapinak, oiloak… Etxean egoten ziren artzainak bere ardiekin edo bertze batzuenekin ibiltzen ziren. Haiek gasna egiten zuten eta larrazkenean Frantziara joaten ziren. Belarra egitera etortzen ziren… Ramon artzain haiekin kontent ibiltzen zen. Gereñoa Auritzen zen, Azanzarenean. Militarrek ukan zituzten Orreagan lehenago. Azienda Ramón Echeverria Echavarren
PIR-004 Zurgina bazen, Manexek ogia egiten zuen, Sakristana… Orreaga hustuz joan da. Orreagan bizi zirenak eta bizi direnak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-005 Dena kanonigoena denez haiei ordaindu behar zitzaien alokairua. Gero ITG etorri zen eta bertzelako aukerak ireki ziren. Belarrak egiteko nekea. Apaizek bazuten azienda ere bai. Egurra egiten zieten ere bai. Idiekin ekartzen zuten egurra. Harremanak desberdinak, apaizen izaeraren arabera. Baziren kanonigoak eta benefiziadoak. Kanonigoen jabegoak eta harremana Ramón Echeverria Echavarren
PIR-006 Inguruko erreken izenak aipatzen ditu. Ingurune fisikoa Ramón Echeverria Echavarren
PIR-007 Ttantta, oseba… Familiakoen izenak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-008 Ez du ezagutu ama edo amatxi eskuz garbitzen arropa. Betidanik etxean labadora ezagutu du Ramón Echeverria Echavarren
PIR-009 Ganbara hotzena mutilendako. Neskak amari laguntzen. Amatxik behin ogia egin zuen bakarrik. Txerriendako bazkak laratzean egosten zituzten. Amatxi arduratzen zen horretaz. Aziendarekin ere arduratzen zen amatxi. Lanerako katiuskak. Oso hezea da Etxeko lanaren antolaketa Ramón Echeverria Echavarren
PIR-010 Trapu batzuk ezartzen zituen galtzen inguruan, haiek ez apurtzeko. Jantziak: trapanak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-011 Kafe eta esnea jaiki eta. Gosaltzeko arrautzea zopa idorrean eta xingarra. Bazkaltzeko zopa eta haragi zenbait edo ajoarriero. Oilasko errea iririzakin… lapina… Merienda: ogi eta gasna. Neguan zuzenean afaria. Zer jaten zuten egunero Ramón Echeverria Echavarren
PIR-012 Arratsalde partean bai ekartzen zuten meriendatzeko, udan. Batez ere belarrak egiteko kanpoko mutilak ekartzen genituenean. Edateko ura. Kanpoan lanean zirenean emaztekiek ekartzen zuten janaria Ramón Echeverria Echavarren
PIR-013 Anisa kamomilarekin egiten zuen aitatxik. Triparendako ona zela. Edari berezia Ramón Echeverria Echavarren
PIR-014 Gauza gutti baratzean. Ohiko gauzak. Amatxik lantzen zuen gehien bat. Bertzeren batek laguntzen zion. Aitak ez zuen maite. Baratzea Ramón Echeverria Echavarren
PIR-015 Urtaroen izenak Urtaroak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-016 Ez ditu ikasi euskaraz hilabeteak Hilabeteak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-017 Orduen izenak Orduak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-018 Zenbakien izenak Zenbakiak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-019 Aurizberrikoek harroxko fama ukan dute. Auritzekoekin eta Luzaidekoekin normal. Herrien harremanak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-020 Lehen batzuk azaltzen ziren, udan beti. Lo egiteko lekua uzten genien. Eskaleak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-021 Monagillo zelarik ezagutu zuen lehen erromesa. Bakana zen. Oinez etortzen ziren inoiz Garazi aldetik. Ez ziren espainolak. Arrunt gutti eta udan beti. Donejakuerako erromesak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-022 Oso gutti azaldu izan dira kitoak. Buhame hitza entzuna du. Kitoak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-023 Beti Auritzera bestetara. Bestak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-024 Garai batean bazen jende pixkat Orreagan, eta denek ezin zuten egurra egin. Baztango mutilekin egiten genituen denendako egurrak. Egur lotea Ramón Echeverria Echavarren
PIR-025 leku bereziki adierazgarriak aipatzen ditu: haritz errea, harizti ttipia. Bagoa da gehiena… Ingurune fisikoa Ramón Echeverria Echavarren
PIR-026 7-8 karabinero baziren Orreagan, eta herriko haurrekin, orotara 15 bat bildu ginen Orreagan. Gero Leitzara. Karabineroak kendu zituztenean anaiak Doneztebera joan ziren ikastera. Gazteenak garraldan egin zuen eskola. Maistrak gogoan ditu. Euskara aritzen zirelako ez zieten deus erraten. Eskola Ramón Echeverria Echavarren
PIR-027 Mendiari entzuna zion kanpoko jendea etortzen zela ikatza egitera. Estella aldeko jendea omen zetorren. Mendian nonahi badira ikatz-plazak. Ikatza Ramón Echeverria Echavarren
PIR-028 Pilota batez ere. Eskuin pareta zuen frontoiak. Haur jolasak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-029 Beneficiados deitzen direnak ziren hor. Kontadorearena ere. Etxe horietatik bazen pasabidea kolegiatara. Zoko guztiak ezagutzen zituzten. Orreagako etxeak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-030 Nola da antolatua hilerria. Hilerria. Kanposantua Ramón Echeverria Echavarren
PIR-031 Las cuatro esquinas egiten zuten ganbara kozkor batean. Bertze jolasak. Haur jolasak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-032 Arratsean errosarioa. Helduek bazuten errespetu berezia apaizekin. Haurrek ez hainbeste. Errezuak eta apaizak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-033 Itzandegia zaharrena delakoan dago. Berea agian berriena. Herriko etxeak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-034 Elur handia bazen ez zen eskola. Ezin etxetik atera. Aziendak ez zuen atera nahi. Orain ez du horrelakorik egiten. Elurra Ramón Echeverria Echavarren
PIR-035 Danba-danba elurra, ortotsa, langarra, ortoska, kazkabarra eta harria, izotza… Ziarraizea… Eguraldia eta haizeak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-036 Morak, fresak, onttoak, gaztainak… Amoarrainak eskuz, ura epel egonik. Txipak botilakin. Ielak (igalek) Basoko fruituak, arrantza Ramón Echeverria Echavarren
PIR-037 Usoa, basurdea, basahuntza, bekada… Urtxintxa. Basurdetan Aurizkoekin. Basurdeen mugimenduak. Ehiza Ramón Echeverria Echavarren
PIR-038 Uzkinazoa, azeriak, karakolak… Basoko animalien izenak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-039 Paketeak mugitzen zirelarik haurra zen. Gero aziendak: mando, zaldi eta aratzeak batez ere. Guardia zibilak edo karabineroak erosiak ziten ziren… Iruñetik zetorren brigadila. Horiek ez zituen inork kontrolatzen. Langerosak ziren. Donibane garaziko merkatuan, astelehenetan egiten ziren tratuak. Batzutan gasna kontrabandoan eramaten zen merkatu horretara. Kontrabandoa Ramón Echeverria Echavarren
PIR-040 Larrazkenean Lasa, Azkarate edo Saaint Palais alde horretara joaten ziren negua pasatzera. Sei hilabete han eta sei hemen. Artzain trashumanteak Nafarroa Beherera Ramón Echeverria Echavarren
PIR-041 Zamoranoak etortzen ziren arropa saltzen. Bertze batzuetan Iruñera (oso gutti). Iruñera lehen aldikotz jaunartzearen argazkiak egiteko. Bertze mundu bat zen. Arropa saltzailea eta Iruñerako bidaiak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-042 Condearena izeneko bati eskatzen zitzaizkion arropak. Muestrak ekartzen zituen eta montañesan igortzen zituen. Arropa erosketak enkarguz Ramón Echeverria Echavarren
PIR-043 Autobusak nondik nora eta noiz ibiltzen zen. Garraioa autobusean Ramón Echeverria Echavarren
PIR-044 Amatxik kontatu zion istorioa, baratzean aurkitu zuen gizon batekin. Ihesean zihoan norbait omen zen. Gerra garaiko istorioa Ramón Echeverria Echavarren
PIR-045 Hegazkin bat erori zen Mezkiritzen. Parakaidistek bota zuten bere burua. Aitatxik ikusi zituen apal pasatzen Orreagatik Parakaidistak II Mundu Gerra Ramón Echeverria Echavarren
PIR-046 Frankoren heriotza soldadu zelarik pasa zun Gasteizen. Gero Iruñera América 66. Boluntario Orreagara etorri zen, etxera. Soldadutza eta Soldaduak Orreagan Ramón Echeverria Echavarren
PIR-047 Ardoa ematen zioten erditu ondoren motel zebilen behiari. Kamomila ere egiten zuen amatxik aziendarendako, ardoarekin nahasia. Pomada batzuk ere egiten zituen pertsonendako. Erremedioak Ramón Echeverria Echavarren
PIR-048 Auritzen izaten zen medikua. Handik etortzen zen, inor eri izatekotan. Medikua Ramón Echeverria Echavarren
PIR-049 Anaia gaztea, mendi mutik zebilen landasetan, hil egin zen enbor batek harrapatuta. Anaia gaztearen heriotza Ramón Echeverria Echavarren
PIR-050 Etxean jende aunitz bazela eta, Magnesitasen izena eman zuen. Kasualitatez suhiltzaile lana atera zuen orduan eta ordutik suhiltzaile. Etxean ere lagundu izan du esposatu arte: patatak, azienda... Etxerako gelditzeaz Ramón Echeverria Echavarren