Patziku Perurena

PP-009

  • Grabaketa data: 1995-02-07
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Miel Barandiaran Olatxeta
  • Ikertzailea: Patziku Perurena
  • Gai nagusia: Baserriak. Gerratea: Konbentziokoa.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Areso
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:12:50
00:15:05
Errementaldegiazpikoa: ez du ezagutzen. Larrea: bere amona bertakoa zen. Etxeko beste senideak Ameriketara joan omen ziren eta han gelditu.
A08 00:10:43
00:12:50
Txilenea: bota egin zuten. Etxe honen izen bera zuen baserrian bizi zen Txilori buruz.
A07 00:09:38
00:10:43
Etxeberria: Alkatea hangoa da eta orain anaia bizi da han.
A06 00:07:27
00:09:38
Martexenea. Polainenea. Bertako apaizaren kontakizuna.
A05 00:06:51
00:07:27
Atxenea.
A04 00:03:55
00:06:51
Otsontxikia: seme-alabei buruz. Bartolo eta bere seme Miel. Azken honekin ibili zen bera soldadu.
A03 00:02:35
00:03:55
Otsonea: bi mediku eta injinerua. Lehengo nagusia "Secretario de la hermandad de labradores" izan zen.
A23 00:42:30
00:47:27
Baserri eta bordak: Etxeberria: alkatearen jaiotetxea. Aragosonea. Urkiola: bertsoen eta bere emaztearen kontakizuna. Beste kontuak. Agurra.
A22 00:40:45
00:42:30
Oxenea. Aranaldea: kontakizuna.
A21 00:40:15
00:40:45
Izartegia: ez zuen ezagutu, desagertu egin zen.
A20 00:39:00
00:40:15
Etxetxikia.
A02 00:02:05
00:02:35
Alkoz eta Alkozenea etxeak ez dira etxe berberak.
A19 00:36:04
00:39:00
Osagabiazpikoa. (36.54") Martikonea: Perunearen inguruan dago. Ameriketan egon eta gero etorri eta erosi zuten etxea.
A18 00:35:40
00:36:04
Perunea: bi mutilzaharrena da.
A17 00:35:05
00:35:40
Zubiri: zubi ondoan dagoen etxea da.
A16 00:34:25
00:35:05
Ubidea.
A15 00:33:49
00:34:25
Alkoz: jabeak.
A14 00:30:37
00:33:49
Barberonea: bertako nagusiaren kontakizuna, izotzagatik gertatu zen istripua. Bestelako kontuak.
A13 00:28:48
00:30:37
Manterolazpikoa: bere koinata batena da.
A12 00:26:30
00:28:48
Zapatarinea: bertako jendeari buruz. Aspaldian zapatak saltzen zituzten han. Saldu behar izan zuten.
A11 00:23:06
00:26:30
Sagastinea: plazakoa. Azkeneko nagusia amerikanoa zen. Etxea erosteko momentuko kontuak. Dirua bankuan izanik nola galdu zuten.
A10 00:15:05
00:23:05
Etxe handia: bota egin zuten. Kubako kontuak eta nola egiten zuten dirua. Beste kontakizunak.
A01 00:00:00
00:02:05
Beste zenbait jenderi buruzko kontuak.
B09 00:15:58
00:17:58
Semerogaraikoa eta Semeroazpikoa: bi hauek herrian elkarren ondoan daude. Beste Semeroborda etxe bat dago herritik kanpo eta bertan alargun bat bizi da. Apaizaren iloba bizi izan zen han. Hamasei ume izan zituen.
B08 00:13:42
00:15:58
Arotzenea: Bertan bizi zirenei buruz zenbait datu. Alaba etxez-etxe joaten zen lixiba egitera. Hiru pezeta ematen zioten.
B07 00:10:58
00:13:42
Egoarrea: Bertako Esteban Labaien ezkongabea Leitzan dago orain. Txistularia zen. Atabalari zenari buruz hitz egiten dute: Martin Jauregi.
B06 00:07:33
00:10:58
Errementaldegia: apaizarena zen hau ere. Kontakizuna: etxez aldatu beharko lukeela esaten zioten. Morroiaren kontakizuna.
B05 00:06:33
00:07:33
Albaitenea: aspaldi da alarguna bertako gizona.
B04 00:04:20
00:00:00
Leitzako Iriartekoak: nongoak ziren. Azkarra zen baina ez zen fidatzekoa.
B03 00:01:56
00:04:20
Juantonea: Duela hamar urte erre egin zen eta berriz egin zen. Alustiza pilotaria han bizi da. Etxe horretan bizi zirenak Leitzara joan ziren.
B26 00:47:33
00:47:58
Arrepenea: erabat erre zen.
B25 00:45:58
00:47:33
Soldadu frantsesak Arroalden zebiltzala, bere aitaren aitona oiloak harrapatzen ari zen eta lortu zuelako "biba, biba!" esan omen zuen. Soldaduak joan eta tiro egin eta hil egin zuten.
B24 00:43:38
00:45:58
Beraien aitona Gerran ibili zen. Lege bat egon zen, hemezortzi urteak baino lehen ezkonduz gero, Gerrara ez zela joango esaten zuena. Kontakizuna.
B23 00:41:44
00:43:38
Olaetxeazpikoa: Beraiek dauden etxea da. Arrepenea: Kontakizuna: aitonaren aita joan zen Leitzara jai batera eta bueltatzean etxea sutan zegoen. Beste gizon baten heriotzaren kontakizuna.
B22 00:40:00
00:41:44
Gaiotsa: eskrituratan etxea Ospela izenez jarrita omen dago, iruzur egiteko asmoz edo. Otsondon bizi zen gizona jada hilik dago. Mielen aita mutil koxkor zelarik joan zen etxe honetara bizitzera ia. Bere aitaren aitaren heriotza nola gertatu zen.
B21 00:39:06
00:40:00
Otsondo: bere aitonaren aita han bizi izan zen. Gero semea beste etxera joan zen, Gaiotsara.
B20 00:38:29
00:39:06
Bunoa: hutsik dago.
B02 00:01:45
00:01:56
Estebanenea: 1854.an zegoen baina gaur egun ez dago izen horretako izenik herrian.
B19 00:35:04
00:38:29
Azintzinea: hau ere berea da. Nola lortu zituen etxe haiek emaztearen koinatak eta beranduago berak ere. Notarioaren kontuak. Bereak dira Zugatzenea, Otsondo (hondaturik) eta Azintzinea etxeak.
B18 00:33:36
00:35:04
Zugatzenea: bera zen ahalduna. Emaztearen lehengusu batzuena zen. Lurra orain ere berea da.
B17 00:30:35
00:33:36
Oienea: Bere adinekoa da bertako nagusia eta beti izan dira elkarrekin. Anaia pilotan aritu zen. Honen emazteari buruzko kontakizuna.
B16 00:27:54
00:30:35
Apezenea: bertan ez zen apaiza bizi. Apaizaren neskamearekin ezkondu zena egin zen etxearen jabe. Apaizak koinata batek utzi zizkiolako zituen hainbeste etxe. Kontakizuna.
B15 00:25:35
00:27:54
Arrepitxia bota egin zuten eta herriko etxea eraiki zen bertan, berak zortzi bat urte zituenean. Harginak, Leitzako zurgina eta obran egon ziren beste zenbait.
B14 00:23:40
00:25:35
Tolarea jadanik ez dago. Onenea: mutilzahar bat bizi da orain. Lehen taberna bat zegoen bertan. Kartatako kontuak.
B13 00:21:16
00:23:40
Arraiago: abizen ere bada Arraiago. Ameriketara joan ziren eta aberats etorri ziren. Gero etxea saldu zen.
B12 00:19:51
00:21:16
Garroa: pertzagilea zen hangoa. Ondoan sutegia zuen pertzak egiteko. Bi seme eta alaba zituen.
B11 00:19:01
00:19:51
Santuru etxea zegoen han ere, baina duela asko bota egin zuten.
B10 00:17:58
00:19:01
Teilenea orain Uztagilenea da. Bertakoa zen bere emaztea.
B01 00:00:00
00:01:45
Errandonea: etxea eta borda zen. Azpikotxekoarenak erosi zuen gero. Eta gero apaizak.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
PP-009-B 47:33
Loading the player...
PP-009-A 48:15
Loading the player...