Satrustegi

SA-003

  • Grabaketa data: 1980-02-23
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Gerardo Goņi (73 aņos). Puri Petriati.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Gerardo Goņi-ren gauzak. Eguzkiaren itzulia. Napar txiki. Osaba Emilianoren gauzak. Ezkontzak. Motzanekoek esanak. Itsasoa, mendiak, dilubioa. Itsasoaren pareta haundia. Lehengo ezkontzak Ama Birjina agertzea. Aizkorriko Dama.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Ona
Herriak Euskalkiak Mapak
Arbizu
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:16:34
00:17:24
Bizikletan ibiltzen ongi ez zekien baten kontua.
A08 00:15:55
00:16:34
Bati gertatu zitzaion ez omen zekiela bi ahizpetako zein zen berea.
A07 00:12:36
00:15:55
Ezkontzak: neskazaharren feria. Mutilaren ama mugitzen zen gehien. Ez zegoen aurkezpenik. Beste etxe batean gertatutakoa eta azkenean denak moja eta fraide joan ziren. Andregaia ikustera bakarrik larunbatetan joaten ziren eta berandu xamar ateratzen baziren, atari gainetik egiten zuten zaratarik ez egiteko.
A06 00:11:58
00:12:36
Andregaia ikusteko ate gainetik pasatzen zen ateak zaratarik egin ez zezan.
A05 00:10:10
00:11:58
Txekorra saldu behar baina azkenean ez zuen saldu.
A04 00:08:00
00:10:10
Jateko orduan txerri handienek txikiak baztertzen zituzten eta honek makilekin ematen zien. Erremolatxak banatzeko orduan egiten zuena. Txerrien hizkera ulertzen omen zuen. Katuaren kontua.
A03 00:06:16
00:08:00
Osaba Emilioren kontuak: gaztetan etxe batean zerbitzari joan zen. Lapurrak joan omen ziren eta gorriak ikusi zituen bizirik ihes egiteko.
A27 00:56:04
01:06:20
Alabak ama jotzen zuen familia baten historia. Purik familia harekin izan zuen harremana. Errendaturik zuten pisua. Alabak bere ama Puriren etxetik ateratzen ikusi zuen eguna. Purik janaria ematen zion emakume hari. Puriren familiak beste etxean gertatzen zena leihotik ikusten zuen.
A26 00:54:31
00:56:04
Lapur fama zuen familia bateko aitak, egun batean lau adarrekin heldu zen etxera. Emakumeak hura ikustean izan zuten elkarrizketa.
A25 00:53:11
00:54:31
A24 00:51:44
00:53:11
Erbinude batek harakinari hamaika ardi hil zizkion, baina gau batean sua egin zuten eta ez zen berriz itzuli.
A23 00:50:25
00:51:44
Puriren aitak otsoak bere bi hortzak erakutsiz eta suaren laguntzaz uxatzen zituen.
A22 00:48:30
00:50:25
Aizkorriko Damaren kontuak. Ez lurretik ez zerutik ibiltzen zena.
A21 00:48:10
00:48:30
Beste hitz joku bat, gaztelaniaz.
A20 00:47:51
00:48:10
Etxe batera bazkaltzera joan eta bazkaltzeko zer zegoen galdetzean eta besteak denetarik zegoela esatean lehenengoak erantzundakoa.
A02 00:02:55
00:06:16
Nagusiak soldata jaso nahi zuen. Ehiztaria zen eta oso abila. Haren kontuak.
A19 00:46:10
00:47:51
Aralarrera joan ziren aldi batean aitona xelebre bat (erdi aztia) harrapatu zuten gurdiaren azpian eta handik ateratzerakoan izan zituzten hitzak.
A18 00:45:20
00:46:10
Lakuntzako esaerak: gurdiekin saltzen ibiltzen ziren bi lagunetako batek saindu guztiei mezak egiten zizkien eta nola ordaintzen zuen galdetzean berak erantzundakoa.
A17 00:44:41
00:45:20
Mariaren senarra komertziantea zelarik, posada bila zebilen gau batean, ate batean jo eta nor zen galdetu zutenean erantzun zuena.
A16 00:42:50
00:44:41
Ogia etxean egiten ari zela Mariari, tximiniatik ahots batek esaten zion "Maria, pixka bat, Maria, pixka bat". Eta gizonari esan zionean, gizonak esan zion ahotsa nola desagertarazi.
A15 00:42:25
00:42:50
Erremedioak: sua estaltzen zen, hautsarekin gurutzera joaten zen.
A14 00:37:48
00:42:25
Blasenea inguruan herri guztia biltzen zen. Bertako kontua. Ama Birjina ikusten zutenak. Ameriketako senideak hil zirenean nola jakin zuten.
A13 00:33:39
00:37:48
Emakume batek etxe batekoei dirua eskatu eta gero bueltatu ote zien edo ez istiluak omen zeuden. Eta nahiz eta minik egiten ez zuen, etxeetan gauzak falta ziren. Emakume bera, beste etxe batera joan zen zerbitzatzera eta han ere zerbait gertatu omen zen. "Gaua gaukoendako, eguna egunezkoentzako eta Kattalin guretzako" eta neska desagertu egin zen.
A12 00:29:15
00:32:26
Dirua munduko Jainkoa da. Gaztetan berak ere bazuen diru gehiago egiteko zaletasuna. Berak bankuan gordetzen zuen dirua. Ongi kobratzen zuen berak izandako lanetan.
A11 00:25:13
00:29:15
Haizeak nahasita ibiltzen dira. Bakoitza nondik datorren. Haizea kanpoan mugitzen dugulako mugitzen da.
A10 00:17:24
00:25:13
Mundua urez erabat estalita ote zegoen? Dilubioaren ondorioak. Gizonak hil egin ziren orduan urak harrapatuta. Gero itsasoak baztertu egin ziren. Hemen lurrean, uraren azpian zuloak daude. Itsasoa ez da handituko. Itsasoak horizontean pareta handi bat du urari eusteko.
A01 00:00:00
00:02:55
Gerardoren aurkezpena besteen ikuspuntutik: zubia egin behar zen mendi azpitik, eguzkia sartzen zenean gizon bat zegoela zain hurrengo egunean atera behar zen lekura berriz eramateko, telebistaren kontuak.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SA-003-A 66:21
Loading the player...