Satrustegi

SC-007a

  • Fitxategia: SC-007a
  • Zatia: A02
  • Iraupena: 00:03:10 - 00:09:22
  • Gaiak: gaixotasuna , Amerika , ogibideak: artzaina
  • Laburpena: Juan Kruz aurreko urtean Euskal Herrian egon zen. Aldaturik aurkitu zuen eta euskara leku askotan galdurik zegoela ikusi ere. 1925ean joan zen Kaliforniara. Ordurako hiru anaia zituen Californian eta asko ziren etxean. Bestalde, bazegoen ohitura Espainiako zerbitzu militarra ekiditzeko. Bi arrazoi hauek zirela eta joan zen Kaliforniara. Lehenengo New Yorkera joan zen eta handik Kaliforniara. Bi anaiak ez zeuden urruti eta bere lehengusuak eraman zuen haiengana. Oso gogorrak izan ziren lehenengo urteak hizkuntza hura ere ez baitzekien. 1950eko abenduan izan zuen lehenengo osasun arazoa. Bihotzekoak jo zuen. Denbora luze eman zuen erabat sendatu arte. 1952an berriro erosi zituen ardiak eta lau urtez jarraitu zuen, baina lan bortitza egitean min sentitzen zuen. Hala ere, medikuak ardiak ez saltzeko esan zion, baina norbait hartzeko lan bortitzak egiteko. Gero artile-erosle bezala aritu zen lanean.