Satrustegi

SD-008a

  • Fitxategia: SD-008a
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:31:35
  • Gaiak: kontakizuna , Gerra
  • Laburpena: Komentuan 1955an sartu zen berrogeita hamar urte zituela. Gazte zelarik hamabost urte izan arte behitegi batean aritu zen lanean. Hamabi litro esne eramaten zizkion egunero Romanones ministroari, udan Oiartzungo palazioan bizi zen eta. Hamabost urtetan papeleran hasi zen lanean. Gero Afrikan egon zen soldadu eta orduan hasi zen gerra. Espainiako Gerra baino lehen papeleran jarraitzen zuen lanean. Papeleran lanean ari zirela hasi zen Gerra eta etxera bidali zituzten. Bera euskaldunekin sartu zen eta beraz, herrian sartu zirenean ihes egin zuten. Nola eta nora joan zen. Hondarribira ailegatu zen, baina han gartzelan sartu zuten. Lagun batek baten bat ezagutzen zuela eta libre atera zen. Irunera joan ziren eta han kaputxinoen komentuaren atean ikurrina jarri zuten eta bertan gelditu ziren. Zenbait gertakizun. Hondarribian tropak sartu zirenean, Irun sutan ikusten zuten eta beste aldera pasatu behar zutelakoan Hendaiara joan ziren. Aurreko gerran Frantziatik alde egin eta bere etxean egon zirenen etxera joan ziren oraingoan beraiek. Han egon zen hiru hilabetez. Lourdesera joan zeneko gertaera. Barkuan bueltatu zenean Bilbora ailegatu zen eta lagun baten etxean egon zen. Gero gudari sartu eta Lekeitioko frentean ibili zen.