Satrustegi

SD-008b

  • Fitxategia: SD-008b
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:31:48
  • Gaiak: kontakizuna , Gerra
  • Laburpena: Lekeitioko frentea ikusi zuen lehenik. Aste Santua Gernikan eman eta gero, Elgetara igo ziren; frenteko kontuak: 1934ean Lourdesen erositako gurutzearen istorioa. (09:40") Elgetatik atera ziren eta Gernikako erreketa Forutik ikusi zuten. Bazkal ostean hasi eta bi ordutan dena suntsituta zegoen. Handik Cantabria aldera joan ziren gero; gertaerak. Italiarrekin elkartu ziren. (21:10") Burgosen preso egon zen. Gurutzea ere kendu zioten. Deklaratu egin zuten. Berarentzat ez zen egoera gogorra izan. Han ez zuten jenderik hiltzen eta mezak ere bazituzten. Han bost hilabete eman eta gero, Altsasuko harrobi batera eraman zituzten lanera. Estazioko biltegian lo egiten zuten. Bi anaiak joan zitzaizkion bisitan ama hil zela esanez. Gero Aragoi eta Teruel aldera eraman zituzten tren-langile. Bertan zauritu egin zuten.