Satrustegi

SH-003

  • Grabaketa data: 1982-03-01
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Juan Miguel Huarte.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Bizia. Errota. Baso erosten. Plazaola. Reuma. Mina ikusten. Koba zuloak. Txerzai. Zotolak. Zuhaitzetik behera. San Juan ohiturak. San Antˇn.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Uharte-Arakil
Zatia Iraupena Laburpena
A09 00:31:24
00:36:13
Jentilen kobazuloa ikustera sartu ziren eguna.
A08 00:28:00
00:31:15
Berak Urbasako trikuharri eta kobazuloak ezagutzen zituen. Gerra Zibilaren garaian tratuetan ibili zen. Gatzarria ateratzen zuen gizonaren kontaketa.
A07 00:25:42
00:28:00
Gaztainak Burgosera bidaltzen zituen. Bartzelonako batek bi bagoi gaztaina erosi zituen tinta egiteko. Lan asko egin du berak batean eta bestean.
A06 00:24:21
00:25:42
Pixka bat hobetu zenean mendira joan zen. Idiak zituen: hasieran egurretarako eta herrian behar zirenean ere erabiltzeko.
A05 00:23:09
00:24:20
Erreuma hasi zitzaion eta hori sendatzeko asmotan ikusitako medikua. Korrienteak eta injekzioak.
A04 00:18:40
00:23:09
Plazaolako kontuak. Ordaintzeko moduak.
A03 00:12:20
00:18:40
Sorotan lan egin zuen errotan baino lehen. Basoak erosi eta saldu ere egiten zituen. Egurra eta basoei buruzko kontuak.
A21 01:00:29
01:02:56
Kontakizuna: bere lagunak behia erosi nahi zuen eguna.
A20 00:57:38
01:00:20
Uharte eta Ira˝etako euskara desberdinak ziren, zenbait adibide.
A02 00:03:27
00:12:20
Errotan lan egiten zuen infartua izan arte. Nola jarri zuen errota, Uharte-Arakilgo idazkariari esker. Beste errotari buruz eta beste zenbait jenderi buruzko kontuak.
A19 00:54:02
00:57:38
inauteriak: bakarrik kintoek egiten dute. Musikarekin bueltaka ibiltzen ziren borondatearen bila. Bi edo hiru koadrila ziren eta bakoitzak bi maiordomo zituen eta beraiek batzen eta proportzioan banatzen zuten bildutakoa. "Koko bekorri, urtean behin etorri" oihukatzen zieten haurrek. Panpinak egiten ziren baina ez ziren erretzen. Aurpegia tapatuta jendearen atzetik ibiltzen ziren segika. "Momoloa etorriko da, Momoloak eramango zaitu" esaera. Bere amak(Araitzekoa) "moxorroak" hitza erabiltzen zuen baina berak "kokoak".
A18 00:51:50
00:54:02
Bere garairako galdua zegoen "Ur goiena"-ren ohitura. Ez ziren joaten etxez-etxe ura eskaintzen. Bakarrik ur berria eta ur zaharraren sinbolizazioa egiten zuten. Pazkotan, Ostegun Sainduan, mutilak etxez-etxe ibiltzen ziren eltze biltzen. Gero harrika ea nork agudoago hautsi egiten zuten. Zagiei su eman eta herrian ibiltzea egun zehatz batean ez du berak ezagutu.
A17 00:51:27
00:51:50
Olentzerorik ez du berak ezagutu Uharten.
A16 00:50:55
00:51:27
Orea gordetzen zen eta San Antonen kea zeriola abereen gainetik pasatzen zen.
A15 00:46:38
00:50:55
San Joan egunean urarekin garbitzea. Suak San Joan bezperan egiten ziren. San Joan belarrak ere hartzen ziren. Intsusa eta elorri adartxoak jartzen ziren leiho guztietan. Lizar hostoa ere asko hartzen zen. "Hiru eskutara" esaeraren azalpena. Suak egiteko egurra.
A14 00:45:08
00:46:38
Bera ez du inoiz zuhaitz batek harrapatu baina beste batzuk harrapatu ditu. Beste kontakizun bat.
A13 00:44:11
00:45:08
Beste behin ere izan zuen antzeko istripu bat.
A12 00:42:50
00:44:11
Egur egitera joan ziren beste batean, gaztainondo bati adarrak kendu zizkioten. Bueltaka hasi zen oso osorik, azkenean gelditu zen arte.
A11 00:37:42
00:42:50
Zotola bat egitera joan zen egun bateko pasadizoa. Zotolatik erori zen eta San Migelera joan zen eta bertan sendatu zuten.
A10 00:36:15
00:37:42
Zotolak nola egiten ziren: zuhaitz onenari zulo bat egiten zitzaion eta bertan egur bat sartu. Gero ezker-eskuin jartzen ziren, kanpaina denda bat bezala eta gainean belar geruza fin bat jarri eta urik ez zen pasatzen.
A01 00:00:00
00:03:27
Izena, adina, nola bizi den, duela lau urte eman zion infartua, etab. Zenbait jenderi buruz.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SH-003-A 63:04
Loading the player...