Satrustegi

SM-001b

  • Fitxategia: SM-001b
  • Zatia: A08
  • Iraupena: 00:24:45 - 00:29:57
  • Gaiak: kontakizuna , sorginkeria
  • Laburpena: Haur jaio berriei ere kalte egiten zieten sorginek. Bere amak esaten zuen hiru haur hil zitzaizkiola begizkoa zela eta. Egun batean Iruritatik Arraiozera bidean zihoazela hiru txerri atera zitzaizkion bidean. Zubiak ibaia zeharkatzen duen lekuan desagertu ziren. Alabak bi hilabete zituela hasi zen, arropak aldatu eta zerua garbi zegoela, ura alabari gainean erortzen zitzaion. Hori aldi askotan gertatu zen. Gurutze saindua ur bedeinkatuarekin egiten zuen alditan ez zen gertatzen. Azkenean haurrak atakeak zituen asteartetik asteazkenera eta ostiraletik larunbatera. Beste egunetan ez. Mezkirizko apaizak behin ikusi zuen eta oso arraroa zelakoan Iruritako apaizari esan zion. Honek katezismoak eman behar zirela esan zuen eta hala egin ere. Ez zen haurra gehiago busti. Haur harekin haurdun zegoela, mezatara joan eta, nahi gabe, apaizaren kontra jartzen zen. Behin apaiza batekin konfesatzen ari zela, apaizari esan zion ezin zuela aguantatu apaiza hor egoterik. Eta apaizak orduan barruan zuen haur hark deabruari lan handia emango ziola esan zion.