Satrustegi

SM-001b

  • Fitxategia: SM-001b
  • Zatia: A07
  • Iraupena: 00:17:40 - 00:24:45
  • Gaiak: kontakizuna , sorginkeria
  • Laburpena: Mutil bat gaixotu zen eta ezta mediku batek ere ez zion aurkitzen zer zuen. Pauera joateko esan zioten amari, bertan mediku ona baitzegoen. Medikuak, berak ezin zuela sendatu esan zien, mina eman zionak sendatu behar zuela. Baina ez zekiten nor zen. Hori jakiteko, mezatara jende gehien joaten den egunean, ur bedeinkatuan zazpi pikorreko leka bat botatzeko esan zien. Pertsona hori lanean gogor hasiko da eta ez da elizatik aterako hiru alditan hiru gauza egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esandakoa egin zuen. Elizatik ateterazean, emakume hark gaixoaren amari mutilari buruz galdetu eta sendatu egingo zela esan zion. Poliki-poliki mutila sendatu egin zen. Baina urte baten buruan, sorginak beste hainbeste egin behar zuela erabaki eta hala egin zuen. Oraingoan emakumea urkatzeko esan zion medikuak. Amak soka bota zion eta helduta zuenean, semea sendatzeko agindu zion bertan urkatuta hil nahi ez bazuen. Egingo zuela esan zuen. Baina sorginak apaizari esan zion emakumeak egin ziona eta honek emakumeari sorginari barkamena eskatzeko agindu. Emakume gaixoa bere semea salbatzeagatik horren gauza txarra egin zuelakoan, oso gaizki zegoen eta apaizari esatea erabaki zuen. Apaizak lasai egoteko sorgin hura deabruarekin zegoela esan zion eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela erantzun. Eta hala zen, baina arratsalde hartan bertan, San Sebastian egunean, sorgina hil egin zen. Sorginaren semea oso gaizki zegoela ikusita, elizara joan zen apaiz baten bila. Eta sei bazeuden ere, inork ere ez zion kasurik egin.