Satrustegi

SM-002

  • Fitxategia: SM-002
  • Zatia: A11
  • Iraupena: 00:15:42 - 00:19:45
  • Gaiak: kontakizuna , sorginkeria
  • Laburpena: (Gaztelaniaz) Gailego batena: Nafarroa eta Aragoi artean dagoen etxe batean, gauean ohea eskatu eta ezetza jaso zuen. Azkenik, erregututa, sukaldean lo egiten utzi zioten. Afaria eman zioten eta joan ziren. Gero berak andreari entzun zion alabari esaten begiratzeko ea lo zegoen. Dena kenduko ote zioten edo, beldurrez zegoen. Izutu egin zen eta lo zegoelako itxura egin zuen. Orduan ama eta alabak gerriraino arropa kendu, adreilu baten azpitik lapiko bat atera eta han zuten ukendu bat jarri zuten gorputzean. Esan zuten: "Por encima de matas y arbustos al campo mar te vaya a parar" (Sasi guztien gainetik zelai itsasora joan zatzaizula) eta tximiniatik desagertu ziren. Zein adreilu zen ikusi zuen eta berak berdin egitea erabaki zuen egia ote zen jakiteko. Bere gorputza eserleku batera lotu zuen eta gero, ukendua jarri eta hitz haiek esan zituen. Tximiniatik sartu zen, baina eserlekuak ez zion joaten uzten. Zapi batekin ukendua garbitu eta azkenean lurrera erori zen. Ahalik eta azkarren alde egin zuen etxe hartatik.