Satrustegi

SM-005b

  • Grabaketa data: 1979-07-03
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Perpetua SaragŘeta. Trinidad Urtasun.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Trinidad Urtasun-en berriak. Arizkungo gertaerak. Auto istripua. Zigortua. Ateraldiak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Mezkiritz
Irurita
Zatia Iraupena Laburpena
A06 00:25:30
00:31:00
Pikorraren kontua: pikorra izateagatik negozioa hiru egunez itxi zioten. (27.05") "Arriba España" eta astoaren kontua. (27.50") Perpetuaren ahizpa Julia medikua zela esan zion Trinidadek gaixo bati. (30.05") Trinidadek begia eta hanka zirela eta ospitalean egon zenean esan zituenak.
A05 00:18:05
00:25:30
Gerra garaian abertzaletzat zituzten Trinidad eta bera. Erratzun ogia saltzen ari zirela gelditu eta galdeketa egin zioten. Burgosekoak ziren haiek eta konturatu ziren berari buruz esan zizkieten guztiak gezurrak zirela eta aske utzi zuten. Iruñera joan ondoren ez zuen lanik aurkitzen ez zuten nahi aita zen gizonik lanean. Bestalde, politika kontuak zirela eta joan ziren bere bila. Jo zuten eta San Cristobalera eraman nahi zuten. Trinidad ezagutzen zuen mandazain bat atera zen orduan eta horri esker joaten utzi zuten. Beste behin Mezkirizko etxeko atean jo zuten.
A04 00:15:50
00:18:05
Bazeuden bertso batzuk Trinidadek eginak Iruritako nesken kontra. Eta Perpetuak erretzeko eskatu zion.
A03 00:13:55
00:15:50
Trinidadek ez zuen onartzen inork Jainkoaren aurka ezer esaterik eta behin haserretuta zeuden bi mutilen artean sartu eta horrelakorik ez esateko esan zienean gertatu zena.
A02 00:08:26
00:13:55
Trinidadi ogia saltzen ari zela gertatu zitzaiona: Erratzura zihoala karabinero bat atera zitzaion eta Elizondora eramateko esan zion. Istripua izan zuten eta karabineroen kapitaina agertu zen.
A01 00:00:00
00:08:26
Trinidad Urtasuni buruz: bere izebaren etxean zegoela nola ezagutu zuen. Gau hartan ez zitzaion gustatu. Nola eskatu zion lehenengo aldiz Trinidadek berarekin ezkontzeko. Sei eskaera izan zituen ezkontzeko. Bozateko mutilak gurasoak bidali zituen Perpetuarekin hitz egitera, bera joan beharrean. Azkenean nola erabaki zuen Trinidaderi baietza ematea.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SM-005b-B 31:07
Loading the player...