Satrustegi

SM-007b

  • Grabaketa data: 1979-07-05
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: MartÝn Errea
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Nekazaritza.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Mezkiritz
Zatia Iraupena Laburpena
A07 00:17:40
00:24:45
Haur bat gaixorik jarri zen eta medikuak ez zekien sendatzen. Pauera joateko esan zioten amari, han mediku on bat baitzegoen. Hark haurra ikusi zuenean berak ezin zuela sendatu, mina eman zionak sendatu behar zuela esan zien. Baina beraiek ez zekiten nor izan zen. Medikuak orduan, herrian jende gehien joaten zen meza zein zen ikusi eta orduan ur bedeinkatuaren putzura zazpi pikorreko ilar leka botatzeko esan zien. Min eman dionak lan gogorrean sartuko da eta ez da elizatik aterako hiru gauza hirutan egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esana egin zuen. Mezatik atera eta emakume hark mutilaren amari mutila nola zegoen galdetu zion. Amak gaizki zegoela esandakoan emakumeak sendatuko zela esan zion. Poliki-poliki sendatu egin zen mutila. Baina handik urtebetera beste hainbeste egin behar zuela bururatu zitzaion eta berdina egin zuen. Lehengo medikuak esan zion berriz egitekotan, soka bat lazo antzean bota eta urkatzeko esan zion. Hala egin zuen emakumeak eta sokaz hartuta zuenean semea sendatzeko esan zion hantxe bertan urkatzerik nahi ez bazuen. Izuturik baietz esan zion baina apaizari esan zion. Eta honek mutilaren amak sorginari barkamena eska ziezaion esan zion. Amari kolera sartu zitzaion eta oso gaizki egon zen. Iruditzen zitzaion pekaturik handiena egin zuela bere semea sendatzearren. Mutil haren amak azkenean apaizari esan zion eta honek sorgin hura infernuan zela esan zion. Eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela. Eta hala zen, baina arratsalde hartan hil zen, San Sebastian egunean. Zazpi apaiza zeuden elizan eta sorginaren semeak apaiza bat eskatu zuenean bere ama hiltzen ari zelako, ez zen inor joan.
B09 00:22:51
00:23:58
Silorik ez da orain, dena belar lehorra da. Txiki bat besterik ez dago herrian.
B08 00:20:56
00:22:51
Beste behin, bera Iruñetik itzuli eta botatzen hasi zen eta festetako lau egunak ohean eman zituen. Lehen uztailaren 10ean ziren, baina orain abuztuko lehenengo igandean dira jaiak, belar garaia zela eta aldatu zuten data.
B07 00:20:00
00:20:56
Sanferminetara joateko aita eta bera bezperan atera eta gaua Uharten egin zuten. Hurrengo egunean feriara joan, bertan hamarretakoa hartu eta bera etxera bueltatu zen.
B06 00:18:23
00:20:00
Sanferminetan Valentziakoei saltzen zizkieten txamalkoak. Sanmigeletan ere bazegoen feria bat. Auritzen maiatzaren 3an beste bat eta beste bat irailak 20an. Tafalla eta Lizarrara eramaten dira orain. Lehen denak oinez eramaten ziren, autoen beldurrik gabe.
B05 00:13:24
00:18:23
Ahuntzen esnea ere edaten zuten. Ez zen Maltako sukarrik izan bertan. Ahuntzaina bazen ahuntzak mendira ateratzeko. Oso gutxi ordaintzen zitzaion, etxeetan jaten zuen ahuntz kopuruaren arabera. Ia-ia janaren truke egiten zuen lan. Zer eros zitekeen pezeta batekin. Ahuntzak etxean bakarrik elurte handiak zeudenean egoten ziren. Gauero bueltatzen ziren etxera. Zaldi eta behor asko zeuden. Feriatan saltzen ziren gero.
B04 00:11:48
00:13:24
Ardi gazta egiten zuten, gazta txikiak. Bildotsaren gatzagia botatzen zioten. Gorritu egiten zuten gero gazta.
B03 00:10:15
00:11:48
Bizimodua asko aldatu da, janarian bertan. Dirua ikustea oso zaila zen. Esnea etxerako zeukaten, baina ez zuten saltzen.
B02 00:05:10
00:10:15
Ez zen azienda askorik, gehien zuenak sei idi zituen. Lanerako erabiltzen ziren. Ardiak ere bazeuden, berak duela hamar bat urte saldu zituen. Artalde txikiak izaten ziren, "saldo" hitzaren erabilera. Ahuntzak Diputazioak ematen zizkien, mendietako sasiak jaten zituzten. Orain mendiak itxi egin dira. Hori dela eta, basurde gehiago daude, sasi zale baitira. Larretara jaitsi eta patatatan egiten dute kalte handia. Otsorik ez da agertu azken urteetan.
B14 00:31:13
00:31:33
Egurretan ere aritu da, baina uztai egiten ez.
B13 00:29:26
00:31:13
Pakete haietan nylona pasatzen zuten. Aldi hartan hamabi galdu ziren eta guardiak hartu zituzten. Bartzelonara joaten ziren paketeak. Berrogeita hamar mila pezetako paketeak pasatzen zituzten. Behin bere lehengusu bat hil zuten.
B12 00:28:26
00:29:23
Emakume baten aitaren kontrabandoko istorioa, tiro egin zioten batean. Momentu larriak dira.
B11 00:26:05
00:28:26
Behin ikusi zituzten eta gelditzeko esan. Paketeak bota zituzten baina beraiek ez zituzten harrapatu. Batzuek lortu zuten paketeak salbatzea.
B10 00:23:58
00:26:05
Kontrabandoa gauezko lana da. Beraiek Urepeleko mandabidean edo Aurizberriko mugan hartzen zuten eta San Pablon uzten zuten. Bertan beste talde batek jasotzen zuen eta Agoitz aldera eramaten zuten. Zaldi eta mandoak eta paketeak pasatzen zituzten.
B01 00:00:00
00:05:10
Aurkezpena: izena, adina, non jaioa. Bera beti nekazaritzan aritu da. Beti bere aitaren atzetik zebilen. Gari asko, oloa, zalkea, pentsu mota guztiak ereiten ziren. Zekalea ere ereiten zen lotzakiak egiteko, ez zuten jaten. Arto gutxi ereiten zuten baina lehenago gehiago omen zegoen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SM-007b-B 31:55
Loading the player...