Satrustegi

SM-007b

  • Fitxategia: SM-007b
  • Zatia: A07
  • Iraupena: 00:17:40 - 00:24:45
  • Gaiak: kontakizuna , sorginkeria
  • Laburpena: Haur bat gaixorik jarri zen eta medikuak ez zekien sendatzen. Pauera joateko esan zioten amari, han mediku on bat baitzegoen. Hark haurra ikusi zuenean berak ezin zuela sendatu, mina eman zionak sendatu behar zuela esan zien. Baina beraiek ez zekiten nor izan zen. Medikuak orduan, herrian jende gehien joaten zen meza zein zen ikusi eta orduan ur bedeinkatuaren putzura zazpi pikorreko ilar leka botatzeko esan zien. Min eman dionak lan gogorrean sartuko da eta ez da elizatik aterako hiru gauza hirutan egin arte. Horrela egin zuten eta emakume batek medikuak esana egin zuen. Mezatik atera eta emakume hark mutilaren amari mutila nola zegoen galdetu zion. Amak gaizki zegoela esandakoan emakumeak sendatuko zela esan zion. Poliki-poliki sendatu egin zen mutila. Baina handik urtebetera beste hainbeste egin behar zuela bururatu zitzaion eta berdina egin zuen. Lehengo medikuak esan zion berriz egitekotan, soka bat lazo antzean bota eta urkatzeko esan zion. Hala egin zuen emakumeak eta sokaz hartuta zuenean semea sendatzeko esan zion hantxe bertan urkatzerik nahi ez bazuen. Izuturik baietz esan zion baina apaizari esan zion. Eta honek mutilaren amak sorginari barkamena eska ziezaion esan zion. Amari kolera sartu zitzaion eta oso gaizki egon zen. Iruditzen zitzaion pekaturik handiena egin zuela bere semea sendatzearren. Mutil haren amak azkenean apaizari esan zion eta honek sorgin hura infernuan zela esan zion. Eta emakumeak ezetz, bizirik zegoela. Eta hala zen, baina arratsalde hartan hil zen, San Sebastian egunean. Zazpi apaiza zeuden elizan eta sorginaren semeak apaiza bat eskatu zuenean bere ama hiltzen ari zelako, ez zen inor joan.