Satrustegi

SM-009

  • Grabaketa data: 1979-09-11
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Prudencio Esnoz Errea.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Ipar-Ameriketako itzulia. Etxeko berriak. Trenez (bera bakarrik). Itsas ontzian. Kantuak: Gipuzkoar kantu berriak. Sortzen naiz izpurutarra. Ameriketako artzaiaren bizia.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Mezkiritz
Zatia Iraupena Laburpena
A12 00:56:40
00:00:00
Hilabete batez egon zen itsu. Gero begi-operazioa izan zuen. Ez zen ausartzen baina azkenean egin zuen. Oso ongi gelditu da. Birritan egon da bakarrik medikuarenean. Bi kasuak kontatzen ditu. Lehenengo aldia infekzio bat izan zuenean eta bigarren aldian suge batek kosk egin zion. Medikuak pozoia nola kendu zion.
A11 00:48:05
00:56:40
Gurasoak kontsolatzeagatik itzuli zen Ameriketatik. Etxea berritu egin zuten. Zenbat kobratzen zuen gremio bakoitzeko langileak eguneko. Bizitza gogorra zen orduan ez baitzegoen batere makinarik ere. Behi motak. Zaldiak. Gehiago irabazten zen aziendekin lurrarekin baino. Kontrabandoarekin dirua ateratzen zuen jendeak. "Brabana" eta laia. Berak bi baratza laiatu ditu aurten.
A10 00:45:35
00:48:05
Sorteoa egiten zuten soldadu nor joango zen jakiteko. 1912.an derrigorrezkoa jarri zuten soldaduska. Gero etxeko lanetan aritu zen, laborantzan. Ez zuten kontrabando askorik egiten.
A09 00:44:18
00:45:35
Ameriketan artzain zegoenean ogia nola egiten zuten. Azpilaren neurriko zulo bat egiten zuten lurrean. Han txingarra bota eta gero ordu batez uzten zuten ogien azpila barruan.
A08 00:43:43
00:44:18
Abestiak ikasi zituenean hogeita sei urte zituen. Orain laurogeita zortzi ditu.
A07 00:37:00
00:43:43
Frantsesaren kantua.
A06 00:36:10
00:37:00
Ameriketan artzain zeudela gurdietan egoten ziren.
A05 00:32:00
00:36:10
"Gipuzkoar baten kantu berriak" abestia.
A04 00:26:50
00:32:00
Ameriketan artzaiaren bizitza: artaldeen kopuruak, bildotsak, koioteak.
A03 00:06:20
00:26:50
Ameriketara joateko Frantziara trenez joan ziren, han itsasontzia hartzeko. Barkuan hamar egun eman zituzten. Lehenengo lau egunetan ez ziren gelatik atera eguraldia zela eta. Ameriketan New Yorkera joan zen, han papeletak eta trenerako paseak ematen zizkieten eta. Batzuk euskaldunak ziren. Bera Utahra joan zen. Han egon zen bi-hiru urtez. Buelta trenez egin zuen, Chicago eta Washingtonetik pasatuz eta bidai guztia bakarrik egin zuen, beste inor ez zebilen trenetan. New Yorken trenetik jaitsi eta agente espainiar batekin elkartu zen. Berarekin tranbia hartu eta espainiarren hotel batera joan zen. Hotelean hiru frantsesekin elkartu zen. Bost egun itxoin behar izan zituzten barkuak atera arte. Itsasontzian hamabi egun eman zituzten Cadizera iristeko. Handik Bartzelonara joan ziren eta handik Iruñera trenez.
A02 00:05:15
00:06:20
Don Jose apaizarekin dotrina dena euskaraz egiten zuten. Baita konfesioak ere.
A01 00:00:00
00:05:15
Hiru seme-alaba izan ditu. Felipe, seme gazteena, ezkonduta dago eta alaba bat du. Etxearen izena Adamenea da. Herriko bizilagun zaharrenak. Herria monja batzuek fundatu omen zuten. Lehen iturririk ez zegoen eta amerikano batek jarri egin zuen. Orain etxeetako ura Lasturretik eramaten da.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SM-009-A 64:34
Loading the player...