Satrustegi

SM-009

  • Fitxategia: SM-009
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:06:20 - 00:26:50
  • Gaiak: kontakizuna , Amerika , bidaia
  • Laburpena: Ameriketara joateko Frantziara trenez joan ziren, han itsasontzia hartzeko. Barkuan hamar egun eman zituzten. Lehenengo lau egunetan ez ziren gelatik atera eguraldia zela eta. Ameriketan New Yorkera joan zen, han papeletak eta trenerako paseak ematen zizkieten eta. Batzuk euskaldunak ziren. Bera Utahra joan zen. Han egon zen bi-hiru urtez. Buelta trenez egin zuen, Chicago eta Washingtonetik pasatuz eta bidai guztia bakarrik egin zuen, beste inor ez zebilen trenetan. New Yorken trenetik jaitsi eta agente espainiar batekin elkartu zen. Berarekin tranbia hartu eta espainiarren hotel batera joan zen. Hotelean hiru frantsesekin elkartu zen. Bost egun itxoin behar izan zituzten barkuak atera arte. Itsasontzian hamabi egun eman zituzten Cadizera iristeko. Handik Bartzelonara joan ziren eta handik Iruñera trenez.