Satrustegi

SM-010a

  • Grabaketa data: 1979-07-06
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Antonio Castellot. Rosa Erro RedÝn. JosÚ Arraiz Zubiri. Estefania Laurenz.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Bizia, lanbidea. Abaurrepeko berri. Sorginen gauzak.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Erro
Abaurrepea
Zatia Iraupena Laburpena
A05 00:13:15
00:14:40
Errazionamendua ez zen ailegatzen. Herrian bazegoen errota eta gauez eramaten zen irina, isilpean. Patata, aza, leka biltzen zen. Esnea ere bazuten, lau-bost behi bazituzten.
A14 00:35:55
00:46:00
Bere aiton-amonak etxean bizi ziren. Aitona gaixorik zegoen eta mediku batek ere ez zekien zer zuen. Frantziara joan ziren eta han amonari bere senarraren atzetik zebiltzala esan zioten. Berak ez zuela gauza horietan sinisten esan zuen, baina hala ere sendagarri bat eman zieten. Berrogei gauez leihoan eduki behar zuten. Beste etxe bateko neska batek sendagarria garretan ikusi zuen eta esan zien. Baina hori gauero gertatzen zen. Aitona gaixorik zegoen bitartean, Otsagabiko emakume bat obra bat egitera joan zen bere senarrarekin beraien etxera. Emakume hark bibrazio txarra zuen eta gau batean, neska bat berarekin eskaileratan elkartu zen eta zerbait arraroa sentitu zuen. Gau hartan ezin izan zuen loak hartu eta gerora atake izugarriak izaten zituen, hiru egun eta hiru gauetan begiak ireki gabe egoten zelarik. Bitartean aitona hil egin zen. Amonaren bila joan ziren larrera eta haur txikia eta idiekin zegoen. Haurra hartu eta idiak ikuiluan sartu zituen. Baina ihes egin zuten. Norbait hiltzean, haren etxera arrosario bat errezatzera joateko ohitura zegoen eta atakeak izaten zituen neska beste bi neskekin joan zen. Bi haiek gorpuaren gainean dantza egin zuten. Neska hark beste atake bat izan zuen eta begiak itxita zituela ihes egindako idiak non zeuden esan zuen. Aurrerago elurra egin zuen eta idiak iturrira eramaten zituzten egun batean ihes egin zuten berriz ere. Haiek jarraitzen saiatu ziren baina inor ibil ezin zitekeen lekuetatik zihoazen eta galdu egin zituzten. Neska hark berriz ere, non zeuden esan zien eta momenturo nondik pasatzen ziren bazekien. Iturri berean mutilak elkartzen ziren gosaltzera eta neska hark han hitz egiten zuten guztia zekien. Otsagabiko emakumeak apaiz izateko ikasten ari zen seme bat zuen eta bi urte baino gutxiago falta zitzaizkionean apaiz izateko, apaizak ateratzeko esan zion, ez baitzen inoiz apaiz izango. Emakume hark zenbait jenderi gorroto zion. Behin, familiari min ez emateko, ikuilura jaitsi zen eta burni bat okertu zuen. Azkenean badirudi sendagarriak ez zuela eraginik izan aitonarengan amonak sinisten ez zuelako eta horregatik dantzatzen zuten bi neska haiek bere gorpuaren gainean.
A13 00:29:50
00:35:55
Patata, garia eta garagarra biltzen da Abaurrepean. Behi asko daude, badira etxeak hirurogei behi dituztenak. Eta ez dute esnerik saltzen, aretzeak hazten dituzte. Abaurrepean jende gutxi bizi da orain, baina diru asko dute. Zazpi bat famili daude bakarrik, hogei familia baino gehiago zeuden. Arazoa, neskarik ez dagoela da. Abaurregainean hobeki dago egoera, ez dago etxe hutsik.
A12 00:25:56
00:29:50
Abaurrepetik Agoitzera joan ziren. Semeak zurgin sartu ziren fabrikan baina bere kabuz lan egin nahi zuten. Seme zaharrena gizon batekin hasi zen laguntzaile gisa Erron eta azkenean tailerra erosi egin zuen. Orduan joan ziren denak hara bizitzera.
A11 00:24:10
00:25:56
Abaurrepean bera txikia zenean denek egiten zuten euskaraz, eta Abaurregainean oraindik gehiago. Orain asko galdu da.
A10 00:21:50
00:24:10
Eloi Iriarte du etxeak izena. Estefania Abaurrepean jaio zen. Berak txikitatik ikasi du euskaraz amarekin. Bere aita zurgina zen eta bere semeak orain ere zurginak dira.
A09 00:19:30
00:21:50
Aziendak urtero markatu behar dira, behi gorriak Urepelen eta ardiak Sorogainen. Ordaindu egiten dute buru bakoitzeko azienda Sorogainen izateagatik. Ibarrekoek ere ordaintzen dute, baina erdia. Udan ez dago ardirik, irailaren hogeian markatu eta igotzen dituzte. Behiak maiatzaren hogeita bostean markatzen dira.
A08 00:17:12
00:19:30
Erro herrian ez dago beste euskaldunik. Medikua orain ikasten ari da. Berak gurasoekin ikasi zuen, aitak etxean euskaraz besterik ez baitzuen egin nahi, egin zezatela erdaraz kalean. Berak bakarrik hitz egiten zuen euskaraz, bere haurrideek ez. Orain semeak etortzen direnean joaten da Frantzia aldera, han familia baitute, baina euskaraz ez dakitenez, bera joaten da euskaraz hitz egiteko.
A07 00:16:40
00:17:12
Semeak ikatza egitera joaten ziren.
A06 00:14:40
00:16:40
Etxe gehienetan baziren ardiak. Hiru etxe ez besteetako ardiak, gutxi baitziren, artzain batek zaintzen zituen denak batera. Artzainari jatez etxeetan ematen zioten. Ahuntzak ahuntzainak ateratzen zituen. Dirua eta jatekoa ematen zitzaion etxe bakoitzeko ahuntz kopuruaren arabera.
A04 00:09:50
00:13:15
Rosak josten ikasi zuen Iruñean. Hiru hilabetez egon zen. Ezkondu eta gero ogibidea etxeko lanak ziren. Senarra eta anaiak lurretan aritzen ziren. Berak nahikoa zuen umeak zaintzearekin. Botigan denetarik saltzen zuten: hazia, espartinak, ardoa, olioa, gatza... Dirurik ez zegoen orduan eta haziaren truke saltzen zuten. Beraiek joan behar zuten gero ordainketen bila. Oraindik badituzte kontu-liburuak.
A03 00:09:14
00:09:50
Bere gazte denboran jadanik euskara galtzen hasia zegoen. Zaharrek hitz egiten zuten baina gazteek ez.
A02 00:06:19
00:09:14
Rosa eta Joseren aurkezpena. Hamabost seme-alaba izan dituzte. Sei mutil eta sei neska bizi dira. Hiru Ameriketan bizi dira, Nevadan. Bat Italian eta besteak gertu. Rosaren etxean alor gutxi zuten. Bost anaia-arreba ziren. Beti bizi izan da herrian.
A01 00:00:00
00:06:19
Antonio Ameriketan ibili zen artzain. Hamairu urte eman zituen han. Gero bueltan etxeko lanetan, nekazaritzan, ibili da beti. Behiak, ardiak eta idiak bazituzten. Garia, oloa eta zalkea ereiten zuten. Zortzi-hamar behi gorri zituzten etxean eta hogei-hogeita hamar ardi zituzten. Herriko ahuntz guztiak, berrogeita hamar bat, elkarrekin egoten ziren eta ahuntzainak egunero mendira eraman eta ekarri egiten zituen. Ahuntzain sariaz gain, jatera etxeetara eramaten zuen jendeak. Ahuntzen esnea edan egiten zen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SM-010a-A 46:01
Loading the player...