Satrustegi

SM-012b

  • Grabaketa data: 1979-09-10
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: EstefanÝa Laurenz.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Abaurrepeko ohiturak. Sua. Farak. Lixua. Lihoa.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Abaurrepea
Zatia Iraupena Laburpena
A11 00:27:10
00:29:33
Sanjuanetan sua egiten zuten. Erramu bat bedeinkatzera eramaten zuten. Garia ereina zuten alorretan gurutzetxoak jartzen zituzten kazkabarretik babesteko. San Joan egunean etxe guztietan, argitu baino lehen edo argitu eta berehala, bi erramu jartzen zituzten atearen bi aldeetan, bata elorrikoa eta bestea hurritzekoa. Iturritik ura ekartzen zuten eta apaizak bedeinkatzen zuen. Ur horrekin aziendak bedeinkatzen zituzten.
A10 00:26:39
00:27:09
(Erdaraz mintzo da). Hausterre-egunean elizara eramaten zituzten erramuak, eta han erretzen zituzten.
A11 00:27:10
00:29:33
Sanjuanetan sua egiten zuten. Erramu bat bedeinkatzera eramaten zuten. Garia ereina zuten alorretan gurutzetxoak jartzen zituzten harriabarretik babesteko. San Juan egunean etxe guztietan, argitu baino lehen edo argitu eta berehala, bi erramu jartzen zituzten atearen bi aldeetan, bata elorrikoa eta bestea hurritzekoa. Iturritik ura ekartzen zuten eta apaizak bedeinkatzen zuen. Ur horrekin aziendak bedeinkatzen zituzten.
A10 00:26:39
00:27:09
(Gaztelaniaz mintzo da) Hausterre-egunean elizara eramaten zituzten erramuak, eta han erretzen zituzten.
A09 00:26:01
00:26:38
Gabonetan zuten egurrik handiena erretzen zuten sukaldean.
A08 00:24:01
00:26:00
Hiztuna haurra zelarik Errege bezperan umeak joareekin ateratzen ziren kalera. Etxera itzultzen zirenerako opariak jarrita zeuden zapatetan.
A07 00:21:42
00:24:00
"Amutxa" hitza (amatxi). Etxeko sua itzaltzean amatxik egiten zuen otoitza.
A06 00:15:28
00:21:41
Duela hogeiren bat urtetik mina du hanka batean. Hainbat sendabide probatu du baina ez zaio joan.
A05 00:13:29
00:15:28
Sanjuanetan sua egiten zuten elizako atarian. Erramuak erretzen ziren eta sugeldoak etxera eramaten ziren. (14┤35┤┤ gaztelaniaz mintzatzen hasten da). San Juan goizean bi erramu jartzen zituzten atearen bi aldeetan, hurritzekoak eta elorrikoak. Ur bedeinkatua zeramaten etxera eta horrekin aziendak bedeinkatzen zituzten. Gabonetan egur handi bat erretzen zuten.
A04 00:09:53
00:13:28
Hiletan hildakoaren familiakoek argizariak eta ogia eskaintza gisa eramaten zituzten elizara. Mezaren erdian apaizak ogia jasotzen zuen, eskaintza egiten zuenak zatizen zuen, eta denek hartzen zuten zati bat mezatik ateratzen zirelarik. Hilarioan bazkari handi bat egiten zen eta jende asko joaten zen. Etxeko erleei kontatzen zieten etxeko norbait hil zela.
A03 00:08:32
00:09:53
Aitatxi hil zen gauean hilariorako eltze handi bat txitxirioekin prestatu zuten eta beharbada gehiegi bete zutelako lehertu zen, eta bestearen berri jakin zutelarik (ikusi SM-012a grabaketako A03 zatia)horri egotzi zioten eltzearena.
A02 00:01:06
00:08:31
(SM-012a grabaketaren jarraipena da. Erdaraz mintzo da. Atzean gizonezko bat entzuten da.) Sorginek ezer egin ez diotenez ez du horiengan sinesten. Esaten duena egia da, baina umea zeneko gauzak direnez gero, orain ezin du iritzi bat eman. Liburuak eta horrelako urdakeriak baziren (?), irakurtzen omen zituztenak eta horrek zoritxarra zekarren. Etxe batean zoritxar asko zituzten, norbaitek liburu batez galbideratzen omen zituela uste zuten. Behin artzain batek hodei bat ikusi zuen eta bat-batean artaldearen erdia leku batera joan zen eta bestea bestera, erdi batek gaizki erditu zuen eta beste erdiak ongi. Abaurregaineko etxe batean liburu bat omen zuten, norbaitek irakurri zuen eta artalde batek, gauez inork ikusi gabe, ibilaldi handi bat egin zuen; orduan liburua erretzea erabaki zuten eta labera bota zuten. Harako gizon bat hil zenean bukatu ziren herriko etxe batzuetako zoritxarrak.
A01 00:00:00
00:01:05
(Zati hau SM-012 grabaketako azken minutuaren jarraipen zuzena da. Erdaraz mintzo da)-Zergatik eginten zigun oihu?-. Galdetu zuen ijitoak. -┐Zergatik hartu dituzue patata horiek?-. Etxekoandreak erantzun. Etxekoandrea hil zenean hiru egunez egon zen hilzorian, "barka, barka" (euskaraz jatorrian) esaten omen zuen. Garaioako apaizak burdin bat hartzeko eman ziezaiotela esan zien, eta orduan hil zen.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SM-012b-B 29:33
Loading the player...