Satrustegi

SN-007b

  • Fitxategia: SN-007b
  • Zatia: A03
  • Iraupena: 00:09:00 - 00:13:35
  • Gaiak: kontakizuna , sorginkeria
  • Laburpena: Herrian bazegoen sorginak zeudelako zurrumurrua. Amak kontatzen zien borda bateko apaizgai bat joaten zela taberna batera eta bertan esaten ziotela sorginak bazirela baina berak ez zuen sinisten. Behin izugarrizko burrunba batean "Sorginak ez garela baina bere imagina bagarela" esan omen zioten. Ez zen gehiago gauez joan. Bere amak erroka hartzen zuen eta kontu kontari aritzen zen. Beste batean norbait joan zen haziendekin eta orraziak aurkitu omen zituen. Norbaitek ahaztu zituelakoan orraziak hartu zituen eta hauek hitz egiten ziotela gertatu zen. Beste kontakizun batean, hiru zarata egiten omen zituen sorginak gelako leihoan. Ez zegoen sorginkerietarako erremediorik. Baina sorginek ez zuten gauza txarrik egiten. Ez zegoen lamiarik edo gaueko beste izakirik (Inguma).