Satrustegi

SR-009

  • Grabaketa data: 2001-03-18
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Hiztuna: Fernanda Gamboa.
  • Ikertzailea: Jose Maria Satrustegi
  • Gai nagusia: Gazte denbora Martxonean. Euskarazko saria (12 urte). Tolosan neskame (14 urte). Gerrakoan nekazaritzan. Egur garraioa, eultziak. Belar epaitzeko istripua. Ezkondu eta Sotilenean etxekoandre. Sukaldaritza ikasten. Zazpi gizon mahai inguruan. Beste hamaika goiko ganbaran. Soro lanetan saioak. Lan asko egina bizian.
  • Kontsulta: Librea
  • Argitalpena: Mugatua
  • Soinu Kalitatea: Normala
Herriak Euskalkiak Mapak
Arruazu
Zatia Iraupena Laburpena
B09 00:26:50
00:30:35
Eliza berria egiten hasi zirenean bi arduradun joan ziren eta haiek ere etxean bazkaltzen zuten. Orduan bazkari berezia egiten zuen, egunero desberdina: zopa, albondigak, txuletak. Aitona elizako juntakoa zen eta azkenean hamaika langile hartu zituzten etxean: hamaikak jantokian eta etxeko zazpiak sukaldean jaten zuten. Urte oso bat eman zuen horrela. Apezpikuaren autoa bere etxearen ate aurrean ikusten den argazkia.
B08 00:19:59
00:26:50
Egun batean esan zioten ez zela ausartuko beraiekin joaten baba biltzera hurrengo egunean, eta noski joan zen. Eta itzultzerakoan jateko ezer ere ez zegoen eginda. Aiton-amonek ezer egin ez zuten eta. Telefono publikoa zuten etxean. Bazkaria egin, denek bazkaldu eta dena jaso ondoren, patata biltzen gelditzen zen bera bakarrik. Etxekoandre zaharrarekin izandako gertaerak.
B07 00:12:25
00:19:59
Ezkondu eta gero. etxe berrian zazpi gizonekin batera bizi behar izan zuen. Inoiz kamioiarekin ibili gabeko batek nahi zuela esan eta hurrengo egunean berak hartu zuen eta gertatu zena. Mahaian nola konpontzen zen zazpi gizonekin: oilaskoa egiten zuenean banatzeko zeuden arazoak, kafearekin gertatzen zena, bazkari banaketen arazoak.
B06 00:11:40
00:12:25
Ostatuko gurdian joan ziren geltokira eta bertatik Zaragozara. Tafallan ere egon ziren.
B05 00:08:45
00:11:40
Bere senarra nola ezagutu zuen: gizona soldadu joan zenean bera hartu zuen amabitxi. Nola sortu ziren bikoteak. Igandeetan joaten ziren mutilak neskak ikustera. Hogeita zazpi urte zituztela ezkondu ziren. Ezkontza Arruazuko elizan izan zen eta bazkaria Sotilenean (bere ezkondu eta geroko etxean) izan zen. Jende asko bildu zen.
B04 00:08:08
00:08:45
Martxonean, bere etxean, hamabosten bat lagun elkartu ziren afaltzera eta berak egin zien afaria: zopa, haragi gisatua patatekin eta bizkotxada.
B03 00:06:10
00:08:08
Karmelo izeneko bat ere bazen ostatuan eta berak argitaratu zuen "Pensamiento Navarro"-n Fernanda herrira itzultzen zela. Gizon berberak ere antzerkira eraman zituen ostatuko jabeak eta bera. Sei hilabetez egon zen Iruñean.
B02 00:04:00
00:06:10
Behin batean, bere aitona batek etxe bat eraiki nahi zuen, baina horretarako zuhaitz bat bota behar zuen eta baimena behar zuen. Guardak hiru hilabete kosta zitezkeela esan zion. Fernandak egun berean lortu zion.
B11 00:31:15
00:31:38
Ogia astean bi aldiz egiten zuen berak etxean.
B10 00:30:35
00:31:15
Kontratista larunbatetan jornala ordaintzera joaten zen eta hark ere askaria nahi zuen: txistorra eta arrautzak. Aitona zen diru guztia jasotzen zuena eta berak ez zuen dirurik inoiz ikusi.
B01 00:00:00
00:04:00
Behin aita Iru˝era joan zen feriara eta bertako ostatu batean bazkaldu zuen. Hango emakumeari esan zion bazuela alaba bat sukaldaritza ikasi nahi zuena eta emakumeak bidaltzeko esan zion. Eta horrela joan zen Fernanda Iru˝era. Lehenengo egunean oiloa hiltzeko esan zioten eta burua moztu zion. Gero hankak zopara botatzeko esan eta berak garbitu gabe bota zituen. Horrela ikasi zuen sukaldaritzan. Bertan Diputazioko idazkaria zegoen apopilo eta berarekin ezkondu nahi zuen, baina Femandak ez.
A09 00:23:44
00:25:00
Neguan izotza egonik ere arbien bila joaten ziren. Esku suminduak. Izugarrizko hotzaldia hartu zuen eta Iruñera joan behar izan zuen korronteak hartzera.
A08 00:22:35
00:23:44
Belarra mozteko makinarekin izan zuten istripua.
A07 00:14:00
00:22:35
Bere anaia Gerrara joan zen eta berak egunez soroan egiten zuen lan eta goiz eta gauean ardiak jeztera mendira joaten zen. Zaku patatak ere berak eramaten zituen bizkarrean. Bere anaiak ardiak mendira eramaten zituenean, janaritzat zuen ogia bidean jaten zuen eta gaua bitartean besterik ez zuen. Gauean amak pertza bat indaba gorri jartzen zion. Gero ardiak saldu zituzten. Etxea garbitu gabe, erratza hartuta basoa garbitzera joaten ziren, orbelketara. Bazkaltzeko urdaia gerrenean sartuta, erre eta jan egiten zuten. Gauen etxera joan plater handi bat patata eta tomateren bat jan eta korrika arrosariora joaten ziren. Anaia Gerrara joan zenean, goizeko ordu batean gurdia hartu eta mendira egur bila joaten zen bera. Eguerdian gurdia bete eta etxera bueltatzen zen. Udan belarrak mozten zituzten. Sagar erreak eta mizpirak saltzen.
A06 00:12:48
00:14:00
Tolosan gauean besteak ohera joaten zirenean berak bere arropa garbitzen zuen. Elurra ari zuen egun batean, balkoira atera zen eta herrimina sentitu zuen, baina bertan egon zen hiru urtez familiako inor ikusi gabe.
A05 00:11:37
00:12:48
Eskolako bere maisua Don Cleto Rojo zen. Eskolara gitarrarekin joaten zen. Eta Fernandak Tolosara joan behar zuela jakin zuenean, bere etxera joan eta bere amari esan zion, ikasteko balio zuela eta ez bidaltzeko hara. Hurrengo egunean Fernanda trenez joan zen Tolosara.
A04 00:09:15
00:11:37
Hamaika urte zituela Irurtzundik Ziordira bitarteko kongresu bat egon zen. Etxarri-Aranazko udaletxera joan ziren haur guztiak euskararen jaira. Irakurmen eta idazmen froga bat egin zuten eta berak irabazi zuen saria: hamar duroko kartila eta elizako liburu bat. Horretarako uda guztia eman zen "Argia" aldizkaria ikasten. Izugarrizko festa handia izan zen. Orduan Sakana guztian hitz egiten zen euskaraz.
A03 00:03:35
00:09:15
Eskola hamalau urtetan utzi zuen. Tolosako osabaren etxera joan zen neskame. Hiru urtetan egon zen han txanpon bat ere ikusi gabe. Astean zehar, etxe guztia garbitu eta arratsaldez haurrak kalera ateratzen zituen. Larunbatetan zera eman eta zepiloarekin garbitu behar zuen etxea. Izeba bordatzailea zen eta osaba Kuban egona zen kaian deskargatzen. Larunbatetan urrean ordaintzen zioten. Jadanik erretiraturik zegoen. Berandu ezkondu ziren. Hiru urteen ondoren, herrira itzuli zen eta han soroan aritu zen lanean.
A02 00:24:00
00:33:05
Lakuntzara trenez baina dirurik gabe joan ziren eguna.
A11 00:26:57
00:31:11
Txerri hilketa: su baxuan pagoak lehortzen zituzten, haiei su eman, han txerria erre, garbitu, tripak atera eta hustu. Tripotxak egin eta afaria egiten zuten. Zenbait lagun joaten ziren. Parrila handi bat saihets, hezur zopa, tripotxak, bizkotxada eta kafea hartzen zuten. Etxeetan zehar ere banatzen ziren tripotxak. Trukean zerbait ematen zieten zenbait etxetan.
A10 00:25:00
00:26:57
Behiak ateratzen zituzten garaian, kable elektrikoak botatzen aritu ziren, horrek daukan arriskuarekin. Udazkenean behiak mendira eramaten zituzten, urrak eta "martotsak" (masustak) biltzen zituzten.
A01 00:00:00
00:02:40
Aurkezpena. Izena, adina, jaiotze data. Lau anaia-arreba ziren. Txikitan eskolatik atera eta arbiak zatitzen zituzten aziendentzat, patata sorora joan edo egur bila joan behar zuten. Txerriak zaintzen ere ibiltzen ziren. Neguan lagun baten etxera joaten ziren. Batzuetan Uharte edo Lakuntzara joaten ziren.
Pista Iraupena Entzun fitxategia
SR-009-A 31:16
Loading the player...
SR-009-B 31:53
Loading the player...