Satrustegi

SR-009

  • Fitxategia: SR-009
  • Zatia: A07
  • Iraupena: 00:14:00 - 00:22:35
  • Gaiak: bizimodua , etxeko lanak
  • Laburpena: Bere anaia Gerrara joan zen eta berak egunez soroan egiten zuen lan eta goiz eta gauean ardiak jeztera mendira joaten zen. Zaku patatak ere berak eramaten zituen bizkarrean. Bere anaiak ardiak mendira eramaten zituenean, janaritzat zuen ogia bidean jaten zuen eta gaua bitartean besterik ez zuen. Gauean amak pertza bat indaba gorri jartzen zion. Gero ardiak saldu zituzten. Etxea garbitu gabe, erratza hartuta basoa garbitzera joaten ziren, orbelketara. Bazkaltzeko urdaia gerrenean sartuta, erre eta jan egiten zuten. Gauen etxera joan plater handi bat patata eta tomateren bat jan eta korrika arrosariora joaten ziren. Anaia Gerrara joan zenean, goizeko ordu batean gurdia hartu eta mendira egur bila joaten zen bera. Eguerdian gurdia bete eta etxera bueltatzen zen. Udan belarrak mozten zituzten. Sagar erreak eta mizpirak saltzen.