Xorroxin Irratia

X-015b

  • Fitxategia: X-015b
  • Zatia: A01
  • Iraupena: 00:00:00 - 00:08:30
  • Gaiak: Amerika , ogibideak: artzaina
  • Laburpena: Hemeretzi urte zituela Ameriketara joan zen artzain Gartzaindar batekin eta Arizkundarra zen beste batekin hiru urte eta erdiko kontratuarekin. Bilbon trena hartu zuten Madrilera joateko. Handik hegazkinez New Yorkera joan ziren eta bertatik Los Angelesera. Emakume euskaldun bat joan zen bere bila eta hurrengo egunetik aurrera bakarrik hasi zen lanean. Neguan gehiago elkartzen ziren artzainak, baina udan, astean behin kanperoa besterik ez zuen ikusten. Hasiera gogorra izan zen, bakardadea oso handia zen. Gero gauez ardiak bakarrik utzita beste artzain batzuekin elkartzen zen. Dena egiten ikasi behar izan zuen: garbitu, bazkaria, josi... Kontratua bukatu zitzaion eta etxera bueltatu zen. Etxeko lanetan aritu zen baina aziendarekin ez zuen zorterik izan eta berriro ere Ameriketara joan zen. Kontratu berdintsuarekin baina leku ezberdinera. Oraingoan ezagutzen zuen lana. Beti maite izan ditu ardiak. Kontratua bukatuta paperak egin zizkion nagusiak egoiliar bezala gelditu zelarik. Orduan berriro ere etxera bueltatu zen. Bi urtez etxean egon eta gero, hirugarren aldiz joan zen eta han gelditu zen. Orain lagun gehiago ditu han eta hemen aspertu egiten da.