Bildumak

Bildumak

Hau da Mediatekako bildumen zerrenda. Audioak, bideoak eta testuak dira, motaren arabera sailkatuta.

Leitzaldea

Dokumentua Herriak Euskalkiak Mapak Gai nagusia Izenburua Berriemailea
LTZ-001 Etxean 12 lagun bizi ziren. Amona, aitonaren bi anaia, aita eta ama, aitaren bi anaia eta haiek lau senide. Koadrila ederra biltzen zen su inguruan. Familiaren aurkezpena eta etxeko giroa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-002 Patata egosirik ez zen falta. Eguerdian potajea eta arratsean patata jaten zuten. Esnea taloarekin ere eguneroko jaten zuten. Goizean jeiki eta lehendabiziko gauza taloak egitea zen. Eguneroko jana Pedro Ansa Legarreta
LTZ-003 Amak otoitz egiteko ohitura handia zeukan. Ganbaran lanean aritzen zirenean ama igotzen zen arrosarioa esatera. Otordu guztien aurretik “Aita Gurea” errezatzen zuen. Hala izaten zen etxe gehienetan. Errezatzeko ohitura Pedro Ansa Legarreta
LTZ-004 “Talua jateko motel egun guzin lanien” Aranon dena maldak dira. Astoak eta behiak lanerako erabiltzen zituzten. Arto pila bat zegoen. Belarra segarekin ebakitzen zuten, iratzea igitaiarekin. Sorta bizkarren ekartzen zuten. Iratzea aziendaren azpitarako erabiltzen zen. Soro lanak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-005 Ardiekin zelaia garbitu eta goldeaz iraultzeko kastigua izaten zuten behiek golde lana egiten hasi bitartean. Behiak txiki-txikitatik ohitzen ziren sokatik helduta joaten. Behiak ezkertiak edo eskuinak izaten dira. Golde lanetarako behiak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-006 Mendiko simaurrak ekartzeko adibidez auzokoarekin elkartu eta asto txikian ekartzen zuten. Elkarlana Pedro Ansa Legarreta
LTZ-007 Lehen ez zen deus ere erosten. Dena etxetik ateratzen zen. Aziendari ere etxekoa ematen zitzaion jateko. Dena etxekoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-008 Lehen dena aprobetxatzen zen: arto tontorra, lastatxikia, iratze zimela, lizar hostoa. Lan guztia bizkarrez egiten zen. Dena aprobetxatzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-009 Iratzea berde-berde dagoela abuztuan ebakitzen da, biharamunean kanpoan lehortzen utzi eta gero barruan sartzen da igitaiaz. Aziendaren tripak betetzeko balio zuen sikiera. Iratzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-010 Sorta egiteko soka beharrean gaztaina ere erabiltzen zen, baina haiek haritzetik ateratako bihurra erabiltzen zuten. Bihurra elastikoa izan zedin haritzak leuna behar zuen . Sorta egiteko bihurra Pedro Ansa Legarreta
LTZ-011 Aitak fabrikatik ekartzen zuen grasarekin isiltzen zituen gurdiak, bestela ikaragarrizko hotsak ateratzen zituzten. Arreotarako gurdiak zaratatsuak nahi izaten zuten. Gurdi isilak eta kantariak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-012 Etxean urtebetean hiru txerri hiltzea ezagutu du. Lehen txerriei jaten eman eta libre uzten zitzaien; udazkenean batez ere, gaztaina eta ezkur denboran. Txerriak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-013 Goizean txerria hil eta tripak ateratzen zizkioten. Aita fabrikara joaten zen lanera eta hura bueltatzen zenean zatitzen zuten txerria. Elurra bota zuenekoa. Txerri hiltzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-014 Txerria hiltzen zenean jende asko biltzen zen baserritan. Txerri hiltzaileak eta txerria hiltzerakoan laguntzen zutenak, bai odolkiak egiten, bai garbitzen, bai txistorrak egiten, e.a. Txerri hiltzaileak eta laguntzaileak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-015 Orain txerriak eman dezakeen guztia aprobetxatzen bada ere lehen gehiago izaten zen. Lehen adibidez birikak jan egiten ziren, orain ez. Amaren laguntzaileak. Txerria aprobetxatzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-016 Txerria hiltzerakoan auzo guztitara banatzen zuten txerrikia. Odolkiak, urdaia, saiheskia.. Azkenerako banatzekorik gabe gelditzen ziren. Apeza, maistra eta idazkaria izaten ziren puska jasotzen lehendabizikoak. Txerrikiaren banaketa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-017 Etxeko ura 7 urte zituela jarri zuten. Ura edateko etxetik behera aparte xamar joan beharra zuten, beheko iturrira. Hurbilago beste iturri bat zegoen baina oso motela zen eta ez zen nahikoa izaten. Udan eta neguan ekarri beharra. Ura ekartzeko modua. Urik gabeko bizimodua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-018 Zelaiaren azpian harriz egindako putzu bat zegoen arropa garbitzeko. Herrian beste labadero bat zegoen. Arropa garbitzeko putzua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-019 Artilearen kiloa 20 durotan saltzen zen duela 50 urte, orain oparitan ere ez du inork nahi. Arkumearen larruak 700 pezeta balio zituen orain 30 urte inguru, orain ez dauka baliorik. Artilearen eta arkumearen larruaren balioen aldaketa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-020 Artilea astoan eramaten zuten errekan garbitzera, behin garbituta maindire batean jartzen zuten astoak zikin ez zezan, poliki-poliki ekarri eta belar soroan zabaltzen zuten lehortzeko. Azkenik zakutan gordetzen zuten ahalik eta txukunen, etxerako edota saltzeko. Artilearen garbiketa eta salmenta Pedro Ansa Legarreta
LTZ-021 Hainbat gizon hurbiltzen zen baserrira arkume larruaren bila. Arkume ilearen tratanteak. Arkume larrua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-022 Artilea garbituta nahikoa harrotuta gelditzen zen. Artilea oihalean sartu, hura josi eta ilea gehiegi ez mugitzeko bere amak zulo batzuk egiten zizkion jostorratzarekin. Artilezko koltxoiak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-023 Haiena zen etxearen jabegoa. Goizuetatik etorritako maizter batzuk egon ziren herrian, maizterrak maiz aldatzen ziren etxez. Herriaren gehiengoak bere etxea zeukan. Jabeak eta maizterrak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-024 Aranon 55-60 etxe inguru dago. 20-25 herrian bertan eta 45 bat baserri. Izenak: Benta Berri, Telleri, bi Askatxo, Aoñe, Aola, Piña, Deskarga, Apezene, e.a. Aranoko etxe kopurua eta izenak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-025 Aranon ez da behin ere medikurik izan. Inor gaizkitzekotan Goizuetatik ekarrarazten zuten medikua. Kasu larrienetan bakarrik deitzen zitzaion medikuari. Auzokideen edota familiaren artean moldatzen ziren. Aranon medikurik ez Pedro Ansa Legarreta
LTZ-026 Herrian telefono publiko bakarra zegoen, bestela etxetan inork ez zeukan telefonorik. Telefono publikoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-027 Egunez zikiroa maindire batean gordetzen zuten ilunpetan, gauez kanpora ateratzen zuten zintzilik. Hirugarren egunaz geroztik dena zartaritik pasatzen zuten. Santiotako zikiroa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-028 Goizean meza, gero kalejira, meza nagusia, ondoren pilota partidua eta soinua, orduan soinua asko estimatzen zen; urtean 4 aldiz besterik ez zen izaten eta. Dantza asko egiten zen. Dantza sueltoan bai, balsean dantzatzea bekatu zen. Biharamunerako apezak jakiten zuen zeinek dantzatu zuen eta zeinek ez. Santioak, dantzaldiak eta apezaren jarrera Pedro Ansa Legarreta
LTZ-029 5 taberna ezagutu ditu herrian, halere gehiago izan dira. Astez ez zen inor ibiliko baina jaietako mezaren ondoren jendea biltzen zen. Emakumeak korrika etxera eta gizonak tabernara. Herriko tabernak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-030 Goizean meza. Gazteak normalean goizeko mezatara joaten ziren, udaran 7tan eta neguan 8tan. Aiton-amonak berriz meza nagusira joaten ziren, 11ak aldera. Arratsaldeko 5etan arrosarioa zegoen urte osoan zehar. Jai berezitan prozesioak izaten ziren eta herria eta eliza jendez lepo betetzen ziren. Jaietako mezak eta arrosarioak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-031 Behin koxkortuta Rosariotik ateratzerakoan tabako paketea erosten zuten, gaseosa bat hartu... Aitonak musean aritzen ziren. Pilotarako zaletasun handia zegoen. Apustuak eta desafioak ere egiten ziren. Igande arratsaldetako aisialdia Pedro Ansa Legarreta
LTZ-032 12 urte zituela Don Jesús apezak sekulako belarrondoak eman zizkion neskatan egiteagatik. Neskatan ezin egin... elizaren kontrola Pedro Ansa Legarreta
LTZ-033 Aranoko aiton asko aritu ziren zentraletan lanean. Zentral asko zeuden inguruan. Beste herri batzuk ez zuten halako aukerarik izan, baserriko gaien balioaren galera hasi zenean herriak hustu egin ziren. Aranoko egoera ekonomikoa. Ekonomiaren sektoreen aldaketak. Pedro Ansa Legarreta
LTZ-034 Lehen etxe guztietan egoten zen neskazahar edo mutilzaharren bat. Etxea eta familiako ezkongabeak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-035 Zakurrek eta berak ere ijitoak sumatzen zituzten. Ijitoek oiloak lapurtzen zizkieten horregatik heldu zirela sumatzen zutenean etxeko oilo guztiak biltzen saiatzen ziren. Batzuk eltzeak konpontzen zituzten. Ijitoak herrian Pedro Ansa Legarreta
LTZ-036 Kinkilleroak uhal batetik zintzilik eramaten zuen maleta dotorea. Bizarra egiteko xaboia, josteko zeuden orratz eta hari klase guztiak, txiskeroak eta denetatik saltzen zuen. Kinkilleroak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-037 Goizuetako Teresa difuntuarena ere ezagutu du herrian arropa saltzen. Honek buru gainean ekartzen zuen dena. Oiartzuar bat urte askotan etorri zen astoz bakailaoa saltzera. Haien ondoren Saldias eta Ezkurratik etortzen hasi ziren mandoarekin etxez etxe arropa saltzen. Kaleko saltzaileak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-038 Ahal zuenak diruarekin ordaintzen zuen. Eguneroko ogia adibidez egunero ordaindu beharrean libreta batean apuntatzen zen eta aziendaren bat saltzen zutenean dirua lortu eta orduan ordaintzen zuten libretako guztia. Ordainketak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-039 Makina bat asto lan egindakoak dira. Mendira joaten ziren bakoitzean egurra ekarri behar izaten zuten. Eguneroko asto lanak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-040 Bide luzea zegoen etxetik eskolara, eguraldi onarekin nonbait hor baina euria ari zuenean guardasolik ez eta Txumitxeneko Paula zenak hamaika aldiz utzi izan bazien ere hankak blai eginda iristen ziren. Eskola goiz eta arratsalde. Eskolako bidea euritan Pedro Ansa Legarreta
LTZ-041 Ordutegia: 9:00etatik 12:30tara eta 15:00tatik 17:00etara. Eskola ez zitzaion gustatzen eta ez zuen gehiegi ikasi. Neska-mutilak, 7 eta 15 urte bitartekoak, denak elkarrekin zeuden gela batean. Ikasteko gogoa, letra onak eta txarrak... Eskolako materiala: pizarra, lapitza eta liburu bat izanen ziren; halere berak behintzat ez du sekula libururik eraman eskolara.. Maistrak luma erabiltzen zuen. Eskola Pedro Ansa Legarreta
LTZ-042 Eskolan dena espainolez egiten zen. Maistra euskalduna izan arren espainolez mintzatzen zen. Maistrak “Cara al sol” kantarazten zien. Eskola Frankismoaren garaian Pedro Ansa Legarreta
LTZ-043 Edozein aitzakia ona zen eskolara ez joateko. 13 urte inguru zituela hanka hautsi eta sendatu bitartean aitak Errenteriara bidali zuen izebaren etxera. Han ere gogo txarrez ikasten zuen. “Certificado de Estudios Primarios” atera beharra zela eta herriko gau eskolara joan ziren hainbat urtetan zehar. Eskolara gogo txarrez. “Certificado de Estudios Primarios” Pedro Ansa Legarreta
LTZ-044 Lagunen arteko solasa euskaraz izaten zen, maistrarekin berriz erdaraz. Kalean eta etxean dena euskaraz. Etxean eta kalean euskaraz Pedro Ansa Legarreta
LTZ-045 Kromoak, pilota, korrika, ... Orduan oraingo aldean nonahi entretenitzen zen umea. Jolasak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-046 Aranon ez zegoen feririk. Goizuetako feria azaroko eta abenduko azken larunbatetan egiten zen. Txerria zen animalia nagusia. Hernaniko feria ostegunero izaten zen: behi, asto, txerri, ... plaza guztia animaliaz betetzen zen. Goizuetako eta Hernaniko feriak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-047 Goizuetara edo Urnietara eramaten zituzten txerriak. Oinez joaten ziren. Aranon beti egon da zezena, inguruko herritako askok ekartzen zuten behia Aranoko Linoren etxera. Aketzak eta zezenak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-048 Etxean beti egin izan dute sagardoa. Sagar klase asko zegoen. Sagarrak bildu, pisoiarekin jo eta tolarean sagarraren patsa estutzen zuten. Pisoia iruditan. Indar handia behar zenez hiruzpalau lagunen artean egiten zen. Sagardoa asko estimatzen zen. Etxeko sagardoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-049 Nahikoa sagar izaten ez zenez pitarra egiten zuten: erdia ura eta beste erdia sagarraren zukua zen. Etxe guztitan egiten zen pitarra. Sagardoa sagarraren zuku hutsarekin egiten zen, pitarra berriz urarekin nahasia. Pitarra eta sagardoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-050 Sagardoa edo pitarra etxe guztitan egiten zen. Herriko etxe batetako sagardoak zapore fuerteegia omen zeukan, barrikak ongi ez garbitzeagatik izango ote zen... Sagardoa tapatzea eta botilaratzea ilbeheran egitea komeni da. Baldintzak nola, sagardoa hala Pedro Ansa Legarreta
LTZ-051 Simaurra ilberrian ibiliz gero asko urdintzen omen da. Ostirala aste guztian dagoen ilargiaren egoeraren kontrakoa izaten dela esaten da. Ilberrian dagoen asteko ostiralak ilbehera izaten dira eta alderantziz. Ilargia eta honen eragina baserriko lanetan Pedro Ansa Legarreta
LTZ-052 Etxe guztietan egiten zen gorozketako elkarlana. Gorotza eta belarra bizkar gainetan eramaten zuten. Kate lanaren bidez egiten zen. Etxez etxeko gorozketa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-053 Lurra elkarlanean iraultzen zuten maku bidez. Maku deitzen diote hiru hortzetakoari. Kanpoko jendea ere etortzen zen lanera. Labaien eta Zubietatik etorritakoen istorioak. Deskarga baserrikoak. Emakume eta gizonak aritzen ziren lanean. Etxeko andreak kanpoko langileentzako bazkari goxoa prestatzen gelditzen ziren. Oiloren bat, zopa eta arroz esnea adibidez. Elkarlanean lurra iraultzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-054 Urtean auzolaneko 5 egun izaten ziren. 3 egun zuhaitzak landatzen eta 2 bideak garbitzen. Herriak litro bat ardo ematen zuen egindako lanaren truke. Auzolanak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-055 Denak oinez ta, txistua jotzen nunahi sumatzen zen ordun. Txistua jotzeko ohitura Pedro Ansa Legarreta
LTZ-056 Artoak biltzen zirenean ere koadrila ederrak elkartzen ziren artoa zuritzeko. Artazuritzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-057 Lamik e baziala esatentzun goe ama zenak. Lami-putzua. Herriko idazkaria putzu hartan sartzen omen zen igeri egitera eta gero ur zurrunbiloak ez omen zion uretatik ateratzen uzten. Amak jaioberrien oparien inguruan kontatzen zuen istorioa. Osabaren sorgin istorioak. Lami eta sorgin kontuak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-058 Gauetan kontatzen zioten istorioa. Gizaseme bat menditik heldu zela zerri baten forma zeukana jarri zitzaion aurrean, zubiraino segitu zuen eta han desagertu omen zen txerri itsurako hori. Sorgin istorioa I Pedro Ansa Legarreta
LTZ-059 Deskargako bat herritik etxera zihoalarik ikaragarrizko karga jarri omen zitzaion bizkarrean, etxera iritsi baino lehentxeago karga kendu bazitzaion ere geroztik ez zen onik gelditu. Sorgin istorioa II Pedro Ansa Legarreta
LTZ-060 Menditik heldu zirela bulto bat jarri omen zitzaien aurrean; batek ikusten omen zuen eta besteak ez. Ikusten ez zuen hark etxeraino lagundu zuen laguna. Sorgin istorioa III Pedro Ansa Legarreta
LTZ-061 “Izutua ni, ilunduta, nik izandu nun bolada bat hemendikan kuartora re bakarrik joateko abildaderik enuna” Iluntasunari beldurra Pedro Ansa Legarreta
LTZ-062 Goizeko ordu txikitan astoarekin herrira zihoan amona beste batekin elkartu zenekoa. “Aitaren ta semearen, goizeko ordu santu hok ta goandik hemen!” Amak kontatua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-063 Eibarko arma fabrika hasi zenean desagertu ziren hemengo sorginak. Armak eta sorginak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-064 Batek etxera zihoan besteari herrian sorginak azalduko zitzaizkiola esan eta bidean zihoala zaratak entzun zituenean beldurtu eta atera berri zen etxera bueltatu zen gaua pasatzera. Sorgin istorioa IV Pedro Ansa Legarreta
LTZ-065 Sakamantekas helduek umeak ikaratzeko erabiltzen zen pertsonaia zen. Satamantekas Pedro Ansa Legarreta
LTZ-066 Goizeko 7ak aldera argi-ezkila, eguerdian Angelusa edo eta arratsean iluntzen zuenean ama-ezkila. Hildakoa emakumea ala gizona zen ezberdintzeko kanpai ezberdinak jotzen ziren. Etxeren batek sua hartzen bazuen ere denontzako ulergarriak ziren ezkilak jotzen ziren. Larunbata eta igandetan meza aurreko ezkilak jotzen ziren. Ezkilak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-067 Urtezaharreko bezperan etxez etxe joaten ziren bertsoak kantatuz, urruti zeuden baserritara ez ziren iristen. Etxetan dirua ematen zuten. Partaideen artean Klaudio eta Manuel. Urtezahar bezperako ohitura Pedro Ansa Legarreta
LTZ-068 Etxarri-Aranaztik etorritako Don José María apeza izan da herrian ezagutu duen apez jatorrena. Gero ezkondu eta Ameriketara joan omen zen. Beste apezak: Don Jesús, Don Juan Martín, Don Cándido. Herriko apezak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-069 Osabak ikaragarrizko oinazeak izaten zituen hanketan. Enplastuak egiten zituen hernaniar batengana joan zen, hark hanketan emateko enplastoa eman zion eta horrekin joan zitzaizkion hanketako min guztiak. Patas. Hernaniko enplasteroa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-070 Albaiterorik ez zegoenean Prantxisko ekarrarazten zuen laguntzeko. Behin errapea gogor gogor eginda eta oso gaizki zegoen behi bat sendatzeko kamamila oliotan frijitu eta hura oihal batean bustita errapean igurtzi zioten. Animalientzako sendabelarrak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-071 Ebakitarako erabiltzen duten belarra. Ebaki belarra Pedro Ansa Legarreta
LTZ-072 Udan garaian artzainak mendira joaten ziren, ardiak bildu, jetzi, txabolan lo egin, goizean berriz ardiak jetzi eta biltzen zuten esne hura etxera jaisten zuten gazta egiteko. Artzainen egunerokoa Pedro Ansa Legarreta
LTZ-073 Orain dela urte batzuk arte mendira ez zen bokadilorik eramaten. Orduan txabolan prestatzen ziren mendian jan behar zirenak. Askotan artzainak bata bestearen bordara joaten ziren bakarrik lo ez egiteagatik. Mendiko eta txabolatako bizimodua Pedro Ansa Legarreta
LTZ-074 Udan asko jaten bazen gero negurako ez zen iristen. Buruxka txikiak, galdurra, zurikina... dena jaten zen. Dena jaten zen Pedro Ansa Legarreta
LTZ-075 Arto-lopotxak abonutarako erabiltzen ziren. Arto-lopotxak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-076 Zakua hartu, mendira joan eta behien gorotzak jasotzen omen zituzten batzuk. Matxordoko neska-zaharrak zaku bat jartzen zuen astoaren hankartean astoaren gorotz guztiak jasotzearren. Gorotzak jasotzea Pedro Ansa Legarreta
LTZ-077 Jaiak ziren, herriko hiru gizon Juanasoroko Auxtiña neska-zaharra etxetik plazara eramanarazi zuten dantzara. Juanasoroko Auxtiñarekin umorez Pedro Ansa Legarreta
LTZ-078 Oiartzun aldetik etortzen zen saskigileak egunak pasatzen zituen herriako etxetan lotan, batean eta bestean saskiak egin bidenabar. Sasitan pikardia egiteagatik edo herritarrek isuna ordainarazi egin nahi zioten, anekdota. Beste anekdota batzuk. Etxeolaberriko belarrimotsa saskigilearen istorioak Pedro Ansa Legarreta
LTZ-155 Aresoko Zapaitenean bizi izan ziren lehendabizi Carmenen aiton-amonak, hiru seme-alabekin. Maizterrak ziren, eta handik ateratzeko esan zietenean etxe berria egiten hasi ziren. Denda koxkor bat ere bazuten, eta denda hura ere etxe berrian paratu zuten. Familiaren aurkezpena Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-156 Hogeita bederatzi urteko Joxe osaba ehiza-istripu baten ondorioz hil zen. Carmen artean txikia zen eta trauma ikaragarria eragin zion osabaren heriotzak, jolasean-eta elkarrekin ibiltzen baitziren. Osabaren heriotza Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-157 Ezkontzeko arreoa eraman omen zuen Aiton-amonen kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-158 Txerrien salerosketan hasi zirenean familiaren ekonomia pixka bat suspertu zen. Calatayudeko Amelatarrekin tratuan nola ibiltzen ziren azaltzen du. Txerriketariak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-159 Amonak bisigua saltsan prestatzen zien, lurrezko ontzi handi batzuetan, afaltzera etortzen ziren herritarrei. Bisigua saltsan Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-160 Labean prestaturiko soufflea izozkiarekin. Fondako plater ezagunena Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-161 Carmenek 7 urte zituela bigarren etxea egin zen. Bigarren etxea Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-162 45 gela zituzten. Gogoan du igande batean 204 lagun izan zituztela bazkaltzen. Amona, ama, Carmen bera eta zerbitzariak aritzen ziren lanean. Carmenek karrera bukatu berria zuenez eta frantsesa fresko samar zeukanez, bezperan menuak frantsesera itzultzen zituen mugaren beste aldetik zetozenentzako. Fondako kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-163 Mendian eta herrian barrena ibiltzen ziren, errekan...hotelean bazituzten bainugelak, baina jende asko egoten zenez, batzuk Azpiko errotara joaten ziren bainatzera. Madrildik, Valentziatik edo Bartzelonatik etortzen ziren. Gogoan ditu oraindik ere bezero batzuen izen-abizenak, haien artean Espainiako bi hotel garrantzitsuetako zuzendariak. Hotelera etortzen ziren udatiarrak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-164 Bigarren etxea eraiki zutenean, dirurik gabe gelditu ziren. Jose Mari postariak haragia Leitzatik nola ekartzen zien kontatzen du, eta asteburuan bildutako diruarekin nola ordaintzen zuten. Iruñeko familia batengana ere joan izan da diru eske. Bere ama ere eskean ibilia da etxeko teilatuaren obra ordaintzeko. Diru-eskasia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-165 Autobusa “bi estilotakoa” zen: aurreko aldea bidaiarientzako eta atzealdea aziendarentzako. Areso-Leitza-Tolosa zen egiten zuen bidea. Anaiak soldaduskara joan zirenean txartelak saltzen ibili zen. Aresoko lehen autobusa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-166 Fondako fakturak Turismon aurkeztu behar zen. Turismoko ikuskariak bertara ere joaten ziren, erreklamazio liburua ikustera. Fondako fakturak, erreklamazio liburua... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-167 Herritarrek, hasiera batean, ez omen zuten begi onez ikusten Aresotik bidegurutzerainoko bidea egitea, baina azkenean egin zen. Plazaola trena ere ezagutu du, baita apeaderorainoko garraioa egiteko zaldi-gurdia ere. Garraioak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-168 Kanpoaldeko dekorazioa nolakoa zen azaltzen du. Besaulkiak Carmenek berak pintatzen omen zituen. Fondaren kanpoaldeko dekorazioa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-169 Ganbaran lastoa edukitzen zuten. Morroien batek poxpolo edo zigarrokinen bat bota eta su hartu zuen. Urdaiazpikoak zintzilika zeuzkaten ganbaran, eta suarekin sokak erre eta urdaiazpikoak lurrera erori ziren; osaba Seberianok zarata entzun zuen, baina ohartzerako dena sutan zegoen. Herri guzia joan zen sua itzaltzen laguntzera. Erreka eta labaderotik ura hartu eta eskuz-esku pasatzen zuten sua itzaltzeko. Etxea erre zenekoa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-170 Amak xaboia nola egiten zuen azaltzen du. Emakumeak labaderora joaten ziren garbiketa egitera. Xaboia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-171 Madrildik edo Frantziatik etorritako bidaiariek telefono deiren bat egin nahi zutenean, konferentzia eskatu behar izaten zioten Puri telefonistari. Denbora piloa itxaron behar izaten zen telefonoz hitz egitea lortu arte. Komunikazio arazoak: telefonoak, konferentziak... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-172 Aresoko lehendabiziko telefonoa eduki zuten (“número uno”, “zintzilikatzeko beltz horietakoa”). “Ordu beteko demora konferentzia bat ateratzeko”. Aresoko lehendabiziko telefonoa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-173 Astibiko baserritar bat etorri zen mendi aldean armak ikusten zirela erranez. Leihoetan koltxoiak jarri zituzten tiroetatik babesteko. San Martin de Unx eta Santacaratik errefortzuak ekarri zituzten (erreketeak). Gerra Zibileko oroitzapenak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-174 Eskolara joaten zen garaian Palazioan bizi ziren kubanoen soineko koloretsuei begira egoten ziren. Marcillako Felipa Torrens izan zuen maistra. Mutilen maisua, berriz, Dionisio Ullate zen. Eskolako kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-175 “Niño Jesús de Praga” kongregaziokoa zen. Elizako koruan ere ibilitakoa da, Leitzako Don Jaimerekin. Herriko bestetan kantatu izan dute. Kongregazioak eta elizako korua Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-176 Dotrina euskaraz ematen zuten eta zaila suertatzen zitzaien. Txikitan egin zieten proba batean lehendabizikoa gelditu zen; Jesukristo infernura joan zen galdetu zieten, eta Carmen ez beste gehienek ezetz erantzun zuten (bibliako pasartea gogoratzen du: Jesucristo descendió a los infiernos...). Dotrina Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-177 Osaba Seberianok Telefunken bat ekarri zuen. Radio Rabat eta Estación Pirenaica entzuten zituzten; azken honetan Pasionaria aritzen zen solasean. Irratia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-178 Carmenen ama Guardia Zibil batekin ezkontzekotan egon zen, baina aitonak ez zion utzi. Guardia zibilarekin ezkontzekotan Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-179 “Orduan ez zen fabrikarik”, eta jendea ezinean ibiltzen zen. Senarra kontrabandoan ibilia du. Kontrabandoa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-180 Goserik ez du pasa, baina gogoan du “ogi ilun zatar bat” edo “harrak zituen ogia” jatea egokitu izan zaiola. Olioa ere eskas antzean izaten zen, eta amak esnegaina erabiltzen zuen gisaduak-eta egiteko. Goserik ez, baina... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-181 Amonarekin artoa supean erretzen eta taloak egiten ari izan da. Taloak, artoa... Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-182 Amonak morroi bat despentsan aurkitu zuen. “Aski duzu gosaltzeko hartu duzun hori edo jarri behar dizut gosarie?” . Olio-botilak eta halakoak ere kendu ohi zizkion. Beste batean, anaiei mezarako arropa lapurtu zien. Lapurtzen zien morroia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-183 Aitonak aizkora eta pilota apostuak prestatzen zituen. Osaba eta anaia pilotari onak ziren. Familia kirolzalea Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-184 Festetan eta San Pedrotan “lagunartekoak” afaltzera etortzen ziren. Festetan herritarrak Fondara Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-185 Carmenen amak ardoa urarekin nahasia atera zion Matias izeneko herritar bati. “María, ¡a robar a la calle!” bota zion honek. Ardoa urarekin nahasia Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-186 Ehiza garaian, goizeko lau t´erdietan jaikitzen zen; ehiztariak mendira abiatu ostean, neskameari lan pixka bat aurreratze aldera oheak egiten zituen. Goizeko zazpi t´erdietan autobusa hartu eta Iruñera joaten zen, ikastera. Goizean goiz jaiki eta oheak egin Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-187 Festetan dena betea egoten zen. Bazen goizeko lauak aldera plazatik etorri eta ohatze librerik aurkitzen ez zuenik ere. Koltxoiak korridorean bota eta goizeko zazpiak edo zortziak arte han lo egiten zuten. Festetan ez zen lotarako lekurik izaten fondan Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-188 Donostiako bi ahizpek “ea zertarako egiten zuen horrenbeste lan” galdetu zioten behin. “Batekin liatu” eta haren kontura bizi omen ziren. “Zertarako hainbeste lan?” Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-189 Peron-en idazkaria, konde bat...han bezalako azpizunik ez zutela inon dastatu esan zioten amari. Fondan izandako sona handiko pertsonaiak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-190 Oso jan ona ematen zen Fondan, eta merke; ahoz-aho zabaldu zen jatetxearen fama. Irabazten zuten guztia berriro ere inbertitu egiten zen. Amak ez zuen inolako ikasketarik, amonarekin ikasi zuen sukaldaritzaren gainean zekien guztia. Fondak sona handia hartu zuen Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-191 Autobusa aldapak ezin igoz ibiltzen zen, eta jendea jaitsi eta bultzaka aritzen zen. Gainera, beti izaten zuen matxuraren bat eta Tolosako Lekuona tailerretara eraman behar izaten zuten. Patxikunean izan zuten lehendabiziko autobusa gerra garaian hondatu zela dio Carmenek, Madrilgo Somosierra inguruan. Autobusarekin komeriak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-192 Goizeko zazpi t´erdietarako, Doneztebetik zetorren autobusa iristerako, mahaiak prest egoten ziren, paperezko manteltxoekin. Gosaltzeko kafesnea, ogi xigortua, gurina eta mermelada....izaten ziren. Fondako gosariak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-193 Fondan ibilitako zerbitzariei buruz dihardu. Fondan hasi eta denbora baten buruan gehienak Hondarribira joaten zirela dio, han hobeki ordaintzen baitzuten. Fondan lan egiten zuten neskame eta zerbitzariak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-194 Koltxoiak artilezkoak ziren. Makilarekin jotzen ziren harrotzeko, eta Santu Guztietarako garbitu egiten ziren. Koltxoiak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-195 Carmeni etxeko zaharrei kasu egitea ere egokitu zitzaion. Amona gaixo egon zen 13 urtez eta errekara joan behar izaten zuen “arropa ttikiak garbitzera”. Etxeko zaharrak zaintzen Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-196 Sukalde ekonomikoaren gainean depositu handi bat zuten ura berotzeko. Ur beroa Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-197 Don Zacariasek errenkadan jartzen zituen eta lezioa galdetzen zien; ez zekiena azkeneko postura bidaltzen zuen. Apaizen kontuak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-198 José eta Mariano Los Arcos medikuak apopilo egon ziren fondan, eta ondotik udalaren etxe batera joan ziren. Maistrak eta apaizak bazkaltzera joaten ziren. Apopiloak Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-199 Elur asko egiten zuenean, Berastegiko medikuak ezin izaten zuen etorri, eta Carmeni injekzioak paratzea egokitu izan zaio. Injekzioak jartzen Carmen Esquíroz Eraso
LTZ-200 Fraixkunea etxean jaioa, 12 anai-arrebatan atzetik hasita hirugarrena. Anaia bat hil zitzaion urte eta erdirekin. Aurkezpena Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-201 Anaiaren heriotza nola gertatu zen kontatzen du. Pneumonia harrapatu omen zuen, eta medikuak helduentzako injekzioa paratu zion ttikiei zegokiena paratu ordez. Ehorzketa ere gogoan du Antoniok: kaxa txuri ttiki batean sartu omen zuten. Anaiaren heriotza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-202 Baserriko lanetan beti bazen lana. Bazituzten behiak, mandoak, astoak, txerriak. Albaitari lanak egitea ere egokitu izan zaio: txerriak erditzerakoan eskua sartu behar izan du behin baino gehiagotan. Baserriko lanak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-203 Txerrikumeei hortzak mozten zitzaizkien jaio berritan, esnea edaterakoan amari hozkarik ez egiteko. Txerrikumeei haginak moztu Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-204 "Gustuko lana zuen behiak jeztea. Arreba zaharrena Joxe Antoniok 12 urte zituela ezkondu zen, eta ezkontza egunean etxean bakarrik gelditzea egokitu zitzaion, senide guztiak Donostiara joan baitziren, ezkontzara. Berak egin behar izan zituen ikuiluko lan guztiak. Behiak jezten Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-205 "Sei urterekin hasi zen eskolara joaten. Janzkera nolakoa zen kontatzen du: galtza motzak, mantala, abarkak...Arropa hauek “herentziaz” jasotzen zituen Joxe Antoniok, anaia guztien eskuetatik pasa ondoren. Abarkak aitak ekartzen zizkien Tolosatik. Lazoa puskatuz gero, herriko zapatagilearengana konpontzera. Eskolara joateko erabiltzen zuten janzkera Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-206 Pedro eta Bittor osabei buruz dihardu. Bittor kontrabandista omen zen, diru asko irabazi zuena eta nahiko bizi txarra zeramana. Osaba Pedro egurra txikitzen nola aritzen zen gogoratzen du. Bazkalondoko kuluxka egitera joan zen batean hilda aurkitu zuten ohean. Osabak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-207 11 senide ziren (beste bat ttikitan hila). Bi arreba zaharrenak etxetik kanpo ezagutu ditu beti (Donostira neskame joan ziren). Aitak Plazaolako trenean lan egin zuen, baina Joxe Antonio jaiotzerako trena gelditua zen. Joxe Mari anaia amonaren etxean bizi zen, harekin ez du sekula harreman handirik izan. Gregorio eta Bittor anaiekin harreman handiagoa izan du. Senideekin harremanak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-208 Neskak nesken eskolara joaten ziren, eta mutilak mutilen eskolara. Doña Asunción maistra Joxe Antonioren etxean apopilo egon zen. Oso zorrotza zen, baina Don Policarpo,mutilen maisua, ere bai. Maisu-maistrak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-209 Don Policarpo maisuak ikasleak jo ohi zituen, eta eraztunarekin aurpegian markak utzi ere bai. Garai hartan, baina, maisuaren errana sakratua zen, eta etxean beti arrazoia ematen zitzaion. Don Policarpo Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-210 Eskolan entziklopedia ikasten aritzen ziren. Ikasitakoa kantatuz erran behar izaten zuten. Tablak ere ikasi zituen. Entziklopedia eta tablak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-211 Don Policarporen oroitzapen txarrak ditu Joxe Antoniok. Motoan etortzen zen Leitzatik eta ikasleak iskina batetik begira egoten ziren esperoan, noiz etorriko. Lezioa galdetzen zien egunero...ez zekienari, belarrondokoa. Don Policarporen oroitzapen txarrak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-212 "Egunkaria erostera edo sua pizteko ezpal bila bidaltzen zituen ikasleak. Joxe Antonioren ikaskide bati belarrondoko bat eman eta belarria odoletan utzi zion. Aresoko autobus konpainiaren jabearen semeari eraztun marka utzi zion masailean, eta aita kexatzera etorri zen. Hura izan zen maisuari aurre egitera ausartu zen bakarra. Don Policarpori buruzko istorio gehiago Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-213 Maisua oso futbolzalea zen. Erregeek behin larruzko baloia oparitu zioten. Polikarpo nahi gabe ukituz gero edo zangotraba jarriz gero, belarrondokoa eta denak bueltan eskolara. Policarporekin futbolean Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-214 "Maisuari arrantza ikaragarri gustatzen zitzaion. Arratsalde batean, kanabera zaintzeko eskatu zion, eta hantxe gelditu zen gustora, erreka ondoan. Klaseak bukatu baina minutu batzuk lehentxeago eskolara bueltatzeko eskatu zion eta lezioa galdetu zion. Joxe Antoniok ezin izan zion zuzen erantzun eta sekulako belarrondokoak jaso zituen. Arrantzan ibili eta ondotik lezioa galdetu Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-215 Ehiza ere ikaragarri gustatzen zitzaion maisuari. Zozoak bata bestearen parean jartzeko esperoan egoten zen, tiro batez biak hiltzeko. Policarporen afizio gehiago: ehiza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-216 Errekreo garaian ziza biltzen ibiltzen ziren maiz; bildutako guztia Policarpo maisuarendako. Policarporen afizio gehiago: ziza-biltzea Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-217 Gordeketan, “ahalbiden”, txokotan, erbi-ehizan lizar-makil bat eskopetatzat hartuz.. Txikitako jolasak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-218 Nahiz eta ehiztaria ez izan, behin eskopeta hartu eta lehendabiziko tiroan usoa bota zuen. Uso-ehizan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-219 Udaberri aldean lan franko izaten zen baserrietan lurra mugitzen. Eskolara ez joatearren Joxe Antonio beti prest zegoen behien aurrean ibiltzeko, bai bere etxean bai ingurukoetan laguntzeko ere. Behien aurrean Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-220 Artzain txarra zen, ez baitzuten sekula ardirik izan etxean. Hala ere, behin ardiak zaintzea egokitu zitzaion eta Antzuola aldera alde egin zioten. Ardiek alde egin Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-221 "Oiloak Alonsoneko bordan edukitzen zituzten, errentan hartua zuten borda batean. Bestela ere lan franko bazenez (segan, behiak...), oiloen lana Joxe Antoniori uzten zioten. Oilo guztiak ederki ezagutzen zituen, artzainak bere ardiak ezagutzen dituen bezalaxe. Oiloak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-222 Zozo eta bele kabien bila ibiltzen ziren udaberrian, zeinek gehiago harrapatu. Eskolako lagunekin kabi bila Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-223 Bazkotan atautxi eta amatxik bazko-opila eta txokolatea oparitzen zuten. Gero Kas botila erosi eta lagunekin merendua egiten zen. Bazkotako ohitura Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-224 Koraleko entseguen ondoren, Doña Mariak, apezaren zerbitzariak, goxokiak banatzen zizkien leihotik Goxokiak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-225 "Berueteko apaiz gazte bat iritsi zen bere arrebarekin. Joxe Antonio laguntzera joaten zitzaion. Behin, mezatik aterata, elizako kanpaidorrean enara pila bat ikusi zituzten. Frantzisko apaizak goraino igo eta bakarren bat harrapatzeko esan zion, baina Joxe Antonio igo orduko denek alde egin zuten. Frantzisko apaiza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-226 Frantziskorekin solfeoa eta euskal kantak ikasi zituzten. Solfeoa eta euskal kantak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-227 Laisterketak ere egiten zituzten Frantziskorekin. Laisterketak – apostuak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-228 Apaiz gaztearekin egindako txangoak (Bertiz, Arantzazu, Zarautz...) eta haietan gertatutako pasadizoak kontatzen ditu. Frantzisko apaizarekin egindako txangoak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-229 Txango batetik autobusean bueltan zetozela Aresoko Griñonea etxea sutan nola ikusi zuten gogoratzen du. Griñonea sutan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-230 Aita beti herriko aferetan sartuta zebilen (zinegotzi, alkate, bileretan...). Oso elizkoia zen, gauero errosarioa errezatu behar izaten zen. Oso zorrotza zen. Aitarekin ez zuen harreman handirik izan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-231 Amak nahiko lan izaten zuen umeekin, arropa garbitzen, txerri lanetan... Ama beti lanean Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-232 Herriko esnea Leitzako esneketari batek biltzen zuen. Baserritar bakoitzak eraman zuen esne kantitatea neurtzeko garaian iruzur egiten zuen eta bakoitzari gutxi-gora-behera litro bat lapurtzen zion egunero.Joxe Antonioren aitak denuntziatu egin zuen. Esneketariaren iruzurra Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-233 Pentsua saltzen ere ibiltzen zen Cristóbal esneketaria. Honekin ere iruzur egin zieten, behar baino zaku guttiago salduz. Pentsuarekin ere iruzurra Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-234 Erositakoa ez zen berehala ordaintzen. Zerrenda batean apuntatu eta hilean behin edo bi hiletik behin ordaintzen zen. 100 pezetarekin kapazoa betetzen zuten. “Chorizo Pamplona” erosten zutela gogoan du. Erosketak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-235 Pilotan asko ibiltzen ziren. Partidu bat baino gehiago jokatzen zuten bata bestearen ondotik. Pilotan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-236 Aitak Policarpo maisuarekin hitz egin zuen eta honek klase partikularrak eman zizkion batxilergorako prestatzeko. Loidiko Joxefinarekin ere ibili zen uda batez. Klase partikularrak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-237 Leitzan ikasten egon zen garaian kirol asko egin zuen. Bizikletan egiten zuten joan-itzulia, futbolean aritzen ziren... Leitzako eskola profesionalean ibili zeneko kontuak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-238 18 urte bete zituenean eskola utzi eta lanean hasi zen fabrikan. Horretaz gain, Areson argindarra jartzeko lanak hasi ziren eta horretan laguntzen ere aritu zen. 18 urterekin lanean: fabrikan eta argindarra jartzeko lanetan Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-239 Iberdrola etorri aitzin ere bazen argia Areson, errotari esker. Oso argi ahula zen, ordea: “ipurtargia” deitzen zioten. Aresoko errotak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-240 Herriko neskekin ibiltzen ziren mutil kanpotarrei ezinikusi handia zitzaien. Aresoko neskekin zebiltzan kanpoko mutilei ezinikusia Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-241 Apaizarekin igande arratsalde batean gertatutako pasadizoa kontatzen du: gazte-koadrila bide ondoan valsa dantzatzen ari zen batean, apaizaren motorra somatu eta gelditu egin ziren. Valsa eta apaiza Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-242 "Aresotik joera handia zegoen Gorritiko bestetara joateko. Haurrak, gazteak, helduak..denak joaten ziren. Valsa, pilota-partiduak, txurro-saltzaileak...gogoratzen ditu. Aresorako buelta neskengana hurbiltzeko profitatzen zuten anitzek: gerritik heldu, eskua eman... Gorritiko bestak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-243 Txingotan, abestiak... Nesken jolasak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-244 Neskatxek kantatzen zituzten bi abesti (gazteleraz) Nesken abestiak Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-245 Apaizarekin ikasitako bi abesti “Katalin” eta “Aldapeko” Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-246 Apaizarekin ikasitako beste abesti bat “Txin txin” Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-247 Elizanbururen abesti famatua kantatzen du “Ikusten duzu goizean” Josetxo Goikoetxea Barandarain
LTZ-248 Kiloko ogia huts-hutsik jan izan du, “ez ardo ta ez ure”. Etxetik dendara arrautzak eraman eta trukean sardinzarrak ematen zizkieten (bat bi lagunendako). Elikadura: kiloko ogia, sardinzarrak... Ramón Etxarri
LTZ-249 Txekorrak hazi, ardiak eta axuriak saldu...10 kiloko axuriak 18 duro besterik ez zuen balio. Ramon leku askotan ibili zen lanean, baina irabazten zuena aitari ematen zion. Abeltzaintza Ramón Etxarri
LTZ-250 Aita estraperloan ibiltzen zen, Beruetetik irina ekartzen. Lau ordu behar zituen hara iristeko, eta beste lau itzultzeko; ez zuen diru askorik ateratzen. Irin-zakuekin etxera iritsi zen batean guardia zibilak aurkitu zituen etxean, eta merkantzia nola gorde zuen kontatzen du. Estraperlo kontuak Ramón Etxarri
LTZ-251 Ramon bera ere ibili izan da kontrabandoan aitarekin, astoarekin eta behorrarekin. Ordaintzen ez zuen gizon bati behorra nola kendu zioten kontatzen du. Estraperlo kontuak II Ramón Etxarri
LTZ-252 29 urterekin atera zen Belakutik, sortetxetik; hala ere, urte askoan joan izan da laguntzera. Obretan lanean hasi zen eta gisa horretan 22 urte pasa zituen, osasun arazoak izaten hasi zen arte. Sortetxetik atera eta lanera Ramón Etxarri
LTZ-253 Bi urte besterik ez zituela bazekien bereizten axuri bakoitza zein ardirena zen. 146 ardi edukitzera iritsi izan da. Txikitatik izan du arditarako afizioa Ramón Etxarri
LTZ-254 Zortzi urterekin eskolara joaten zen oinez, bakarrik. 20-25 minutu behar izaten zituen. Eskolako kontuak Ramón Etxarri
LTZ-255 146 ardi eta 6-7 behor jarri zituzten, 3 behi, 2 edo 3 txekor...ardiak janarazteko beste etxaldeetako belar-soroak hartu zituzten. Behiekin soro asko goldatzea egokitu zitzaion; uztarria nola jartzen zien eta apirilaren erdialdetik maiatz bukaera arte jateko baba ematen zietela kontatzen du. Azienda, belar-soroak... Ramón Etxarri
LTZ-256 Haritzen hostoak bildu eta ganbaran lehortzen jartzen zituzten. Pilatu eta ardiei botatzen zizkioten gauean. Lehendabizi etxean eduki zituzten ardiak, eta gero beste etxalde batean azpiak egitearen eta ongarriaren truke. Haritz-hostoak, ongarria... Ramón Etxarri
LTZ-257 Gorritiko mugan zeukan eskortea. Eguna argitzerako joan eta goizeko zazpietarako ardiak jetzi ondoren (60 ardi jeztera iritsi izan da), marmita betearekin jaisten zen. Eguna argitzerako igoz gero, ardiak eskorta inguruan izaten ziren; beranduxeago joanez gero, berriz, lau herritako mugaraino igoak izaten ziren. Ardiak jezten Ramón Etxarri
LTZ-258 Belarra ebaki, kargatu eta saskietan ekartzen zuten. Belar ondua ganbarara nola garraiatzen zuten ere kontatzen du. Belarra Ramón Etxarri
LTZ-259 “Goiko bordako belazean” aldapa ikaragarria zegoen. Abere bat beheko errekara erori zen, baina ez zuen minik hartu. Altxa eta aurrera jarraitu zuen. Aldapatik behera aberea Ramón Etxarri
LTZ-260 Eguarren baserriko Manttoni eta Elena izeba-ilobak haserretu egin ziren. Manttonik apain-orrazia edo peineta galdu eta ilobari lapurtu izana egotzi zion. Biharamunean Ramonek berak aurkitu zuen zelai batean. Apain-orraziaren (peineta) pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-261 Ardiak saldu zituenean obretan lanean hasi zen. Inguruko baserrietako lanetan laguntzeari utzi zion, eta orduan hauek azienda kendu zuten. Obretan hasi zenean baserriko lanak utzi Ramón Etxarri
LTZ-262 Aresoko etxe bateko bi ahizpei buruz dihardu. “Monuko Marixabelekin” oso harreman ona zuen eta belarretan elkarrekin aritzen ziren; honen ahizpa Maria Jesusek, ordea, “ezpain bihurria” zuen. Belarretan eta segan zebilela neska hauekin izandako pasadizo para bat kontatzen ditu. Monuko Marixabel eta Maria Jesus ahizpak Ramón Etxarri
LTZ-263 Goizean esnea ekarri, sorbalda gainean makila jarri eta haren bi muturretan marmitak zintzilik paratuta. Gero Alpaitenera segara, eguerdian belarretan aritu, ondotik Torton belar-meta egin, etxera joan eta behia jetzi... Gaztaroko egun baten deskripzioa Ramón Etxarri
LTZ-264 Lau neskari lagundu zien egun bakarrean. Batekin abiatu eta bestea aurkitu... Neska-laguntzea Ramón Etxarri
LTZ-265 Plazan vals-a dantzatzea debekaturik zegoen. San Pedrotan eta festetan etxez etxe eskean ibiltzen zirenean profitatzen zuten neskekin dantzatzeko. Zubidin eta Patxikunean ere dantzatzen zen. Vals-aren debekua Ramón Etxarri
LTZ-266 Eskean ibiltzen zirenean zenbat taldetan banatzen ziren eta maiordomoa nola aukeratzen zen kontatzen digu. Apezarengana eskean joan zirenekoa ere kontatzen du: honek dirua eman zien, baina errietan egin ere bai vals-a dantzatzeagatik. Eskean ibiltzen zireneko kontuak Ramón Etxarri
LTZ-267 Inauterietan eskean ibiltzen zirenean laranjak, dirua eta garai batean arrautzak ere ematen zizkieten. Gogoan ditu aitak karnabaletarako egindako sonbreiruak, baita aurpegia tapatzea nola galarazi zuten ere. Inauterietako kontuak Ramón Etxarri
LTZ-268 Plazako trinketean dantzan ari zirela, “kazkartuta” zegoen mutil batek neskatxa bat bizkarrera jaso zuen . Gertaera hau dela eta, alkateak plazako musika kendu zuen biharamunean eta Lizarraunditan ari behar izan zuten dantzan. Neskei egindako “fetxoriak” Ramón Etxarri
LTZ-269 Herriko bikote baten istorioa du hizpide. Mutila soldadu joan zen Afrikara, eta bitartean neska beste batekin ibiltzen hasi zen. Herriko emakume batek kartaz dena kontatu zion mutilari, baina honek ez zuen sinetsi. Senargaia soldaduskan zela beste mutil batekin hasi Ramón Etxarri
LTZ-270 Egun batean zazpi garo-meta egina da, “bai zazpi litro ardo edan ere”. Garoa Ramón Etxarri
LTZ-271 Peoiak zeuden garaian hobekixeago jaten zen: janari gehixeago, ardoa uraren ordez... Peoiak zeuden garaian hobeki jaten zen Ramón Etxarri
LTZ-272 Santiago bigarrenean, parrandan ibili eta segan aritu ondotik, 12 litro ur edan zituen behin. “Gero dena izerdiarekin ateratzen zen”. Egun batean 12 litro ur edan Ramón Etxarri
LTZ-273 Laian ibilitakoa da, baina soldadu zegoela etxekoek goldea erosi zuten eta geroztik harekin ibili zen. Laian Ramón Etxarri
LTZ-274 Auzoko mutil bat etorri zitzaion aita gaixorik zeukatela eta ganbaran belarrik gabe gelditu zirela esanez. Gurdi-belarra kargatu eta ganbaran sartu zien. Gogoan du egindakoa eskertzeko sekulako merienda jarri ziotela. Auzokoei belarra eraman Ramón Etxarri
LTZ-275 Baziren ogia egiteko labea zeukaten etxeak, baina Ramonenean ez. Taloak egiten zituzten, ordea, eta artoa ere bai, supean. Ogia, taloak, artoa... Ramón Etxarri
LTZ-276 Gazta “erruz” egiten zuten. Aszentsio edo Igokunde egun batez 68 kilo gazta saldu zituzten, 5000 pezetaren truke. Ongarri-saskietan jaitsi eta Zubidiko Batixtak autobusean eraman zituen. Igokunde egunean saldutako gaztak Ramón Etxarri
LTZ-277 Etxean gazta egunero jaten zuten; amak otordu guzietan ateratzen zuen. Udazkenean gaztainak erruz bildu eta lagunak gonbidatzen zituzten gaztaina erreak jatera. Gaztainekin batera, ardo pixka bat, ogi eta gazta eta kafea ateratzen zen. Gazta eta gaztainak Ramón Etxarri
LTZ-278 Aldi batean, meza-ezkilek mendian harrapatu zuten Ramon, Leitzak, Uitzik, Gorritik eta Aresok muga egiten duten lekuan. Etxera joan, bonbatxoak jantzi eta herrira joan zen lasterka. Bidean apaizaren zerbitzariarekin topo egin zuenekoa eta harekin izandako elkarrizketa ditu hizpide. Meza-ezkilak Ramón Etxarri
LTZ-279 Mezan banatzen ziren txartelak ditu hizpide. “Txartelak” Ramón Etxarri
LTZ-280 Inguruko herri batean gertatu omen zen pasadizoa kontatzen du: sasoi batean ume ilehori asko jaio omen zen, eta apaizarenak zirela zioten zurrumurrua zabaltzen hasi zen. Igande batean apaizak pulpitutik honakoa bota zuen, txutxu-mutxuak isildu asmoz: “ez dut esaten bat edo beste nireak izango ez direnik, baina denak ez dira nireak!”. Apaizaren seme-alaba ilehoriak Ramón Etxarri
LTZ-281 Fraide bat herrira iritsi omen zen bisitan. Herriko jendeak apaizak eta zerbitzariak elkarrekin lo egiten zutela aipatu zioten, baina honek ez zuen sinesten. Lotara joan zirenean, zerbitzaria gela batean sartu zen eta apaiza eta fraidea beste batean. Goizeko seietan okinak bozina jo eta apaizak zerbitzariari hitz egin zion, bere ondoan zegoelakoan. Era honetan jakin zuen fraideak herritarrek ziotena egia zela. Fraidearen, apaizaren eta zerbitzariaren pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-282 Apaiz bati eta 14 urteko neska bati buruzko txiste lizuna kontatzen du. Apaiza eta 14 urteko neska Ramón Etxarri
LTZ-283 Gernu-analisi batekin izandako gaizki-ulertuaren ondorioz haurdun zegoela uste zuen gizon bati buruzko txistea. Haurdun gelditu zen gizonaren txistea Ramón Etxarri
LTZ-284 Emakume bat “umeak egin eta umeak egin” ari zen, eta Iruñera joan zen batean kondoiak erosi zituen senarrak. Emazteari zer moduzkoak ziren galdetu ziotenean, “sekoak ditun” izan zen erantzuna. Kondoiak Ramón Etxarri
LTZ-285 Txirrita bertsolariaren zenbait istorio kontatzen ditu, tartean hargin andaluzaren pasadizo ezaguna. Txirritaren pasadizoak Ramón Etxarri
LTZ-286 Fernando Amezketarra bertsolariaren bi pasadizo ditu hizpide. Fernando Amezketarraren pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-287 Gogoan du nola maisuak ikasle bat zigortu eta honek leihotik alde egin zuen. Klaseak gazteleraz izaten ziren, eta oinarrizko operazio matematikoak ikasi zituen bertan. Kredoa aitarekin ikasi zuen. Eskolako kontuak II Ramón Etxarri
LTZ-288 Don Maximo maisuak zerria hil zuen batean, garrasiak entzunda, eskolatik atera ziren. Maisuak zigortu egin zituen ondoren, baita Ramoni belarrondoko bat eman ere. Maisuaren zigorra Ramón Etxarri
LTZ-289 Patxikunean apopilo egoten zen maisu batekin gau eskolan ibili zen bi urtez. Ez omen zuen deus ikasi. Gaueko eskola Ramón Etxarri
LTZ-290 Apaizari lagundu zion Fernando delako baten pasadizoa kontatzen du. Egindakoa eskertzeko, gazta atera omen zioten eta hau errutik ari omen zen jaten. Gehiegi janez gero gaixotu eginen zela erran zioten gehiago jan ez zezan, mututu eginen zela.“(...)hartu poltsan ta etxera, gure andrek bauke beharra mututzen!” Gazta gehiegi janez gero, mututu -pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-291 Gazte denborako pasadizo pare bat kontatzen ditu. Gazte denborako pasadizoak Ramón Etxarri
LTZ-292 Neska bati mutil-laguna utzarazi, berarekin ibiltzen hasi eta gero “ez zion kasurik egin”. Neska batekin izandako gorabeherak Ramón Etxarri
LTZ-293 Hogeita bat urte eta erdirekin joan zen soldaduskara. Hamabost hilabete egon beharra zen, baina horietatik lau etxean egin zituen “permisoak” zirela eta. Iruñean egotea egokitu zitzaion, eta gehienbat abereekin lan egin zuen. Soldaduskako kontuak Ramón Etxarri
LTZ-294 Hiru hilabeterekin ekarri zuten inklusatik, guraso-ordeei bi ume hil zitzaizkielako. Etxekoekin benetako senideak balitu bezala jokatu izan du beti, eta asko lagundu du bertan (“Belakuri nik eutsi nion”). Inklusatik ekarria da Ramón Etxarri
LTZ-295 Txikitatik hasi zen ardiekin lanean. Ardiei ilea mozten ere ona zen. Ardiei ilea mozten Ramón Etxarri
LTZ-296 Zubidiko Batixtak herriko mutil bat zerbitzariari titietatik heltzen harrapatu zuenekoa. Zubidiko pasadizoa Ramón Etxarri
LTZ-297 Ator txuria zikindu zion zerbitzari bati egindakoaren ordain gisa muxu bat nola eman zion azaltzen du. Zubidiko pasadizoa II Ramón Etxarri
LTZ-298 Frontoiaren ezker pareta 1945an egin zen, Ramonek 10 urte zituela. Gogoan du langileei bazkaria eramaten ziela. Frontoiaren ezker pareta Ramón Etxarri
LTZ-299 1945an “metroko elurra” ezagutu zuela dio. “Metroko elurra” Ramón Etxarri
LTZ-300 Behor bila abiatu orduko behorrak etxerantz mendian behera. Behor bila Ramón Etxarri
LTZ-301 Areson ezagutu dituen bertsolariei buruz dihardu: Bordaberriko Joxantonio, Agirre, “Etxetxipikoa”... Aresoko bertsolariak Ramón Etxarri
LTZ-302 Etxaldekoek lehen mailako funtzioak izaten zituzten, pobrexeagoak baldin baziren bigarren edo hirugarren mailakoak... Apaizak bildu eta sekulako bazkariak egiten zituzten. Elizikizunak (primera, segunda...) Ramón Etxarri
LTZ-303 Estandartea eta San Pedro eraman izan ditu. Dantzaldiei, musikariei eta eskean ibiltzen zireneko kontuen inguruan dihardu. Festetako oroitzapenak Ramón Etxarri
LTZ-304 Jai egunetan debekaturik zegoen lan egitea. Denbora baten buruan, maiatzeko azken igandean artoa ereiten uzten hasi ziren. Bestaberri egunez banabarra ereiten aritu zen gizon baten pasadizoa ere kontatzen du: sudurretik odola hasi zitzaion eta jai egunean lan egiteagatik izan zela sinetsi zuen. Apaizak jai egunetan lan egiteko ematen zituen baimenak Ramón Etxarri
LTZ-305 Eskolatik itzulitakoan, desiotan egoten omen zen banabarra jateko. Eguraldi onarekin, galeriara atera eta han bazkaltzen omen zuen. Eskolatik etorri eta banabarrak bazkaltzeko Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-306 Arratsaldetan, berriz, meriendatzeko banabar hotzak jatea gustatzen zitzaion, eskaileretan eserita. Arratsaldean, banabar hotzak eskaileretan eserita Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-307 Teresaren anaiei eta aitari patata egosi platerkada bat ematen zien amak gosaltzeko. Maisu bat ere bazeukaten apopilo etxean, eta hari kafesnea. Hark ere patata gustura janen lukeela erran zuen behin, eta handik aurrera maisuari ere patata jartzen zitzaion. Patata egosia gosaltzeko Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-308 Neska kozkorra zenean, opor garaian postari gisa lan egin zuen. 30 duro ordaintzen zioten hilabeteko. Postari lanetan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-309 12 bat urterekin, artoa jorratzera joan zen etxe batera. Mantenua eta eguneko pezeta bat ordaintzen zioten. Artajorrara Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-310 13 urte bete zituenean, batuketak eta kenketak egiten ez zekien emakume merkatari bati laguntzen ibili zen. Kafea, azukrea eta antzekoak saltzen zituzten kanpoko herri eta baserrietan, eta ordainean jendeak arrautzak ematen zizkien, batzuk pezetaren bat ere bai. Salerosketan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-311 12 esku (esku bat=6 arrautza) arrautza saldu zizkioten gizon bati eta hark 9 ordaindu zizkien. Erreklamatu arren, gizon hark ez zien kasu egin. Han bukatu ziren Teresarentzat salerosketa kontuak. 12 esku arrautza saldu eta 9 kobratu Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-312 Bi guardia zibil joan ziren etxea errebisatzera. Teresaren etxean kontrabandoko irina gordetzen zuten, garoaren azpian. Ganbarara igo eta irin zaku bat aurkitu zuten, baina amak “polvos pinos” zirela erran zien. Guardia Zibilak etxea errebisatzera joan zirenekoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-313 Teresaren amak fideoak egiten zituen etxean. Bandeja handi batzuetan zabaldu eta galerian idortzen ziren. Idortu ondoren, kilo edo kilo erdiko boltsetan sartu eta saldu egoten zituen. Fideoak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-314 Kolorantea, irina eta lebadura pixka bat behar zen fideoen masa egiteko. Gero tramankulu batean sartu, eskuarekin biradera bati bueltak eman eta fideoak ateratzen ziren. Nola egiten ziren fideoak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-315 Guardia Zibilek fideok ikusi zituzten, eta kontrabandoko irina erabiltzea debekatua zegoela esan zioten. Amak fideo-poltsa bana eman zien eta denak gustora gelditu ziren. Guardia Zibilek fideoak ikusi Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-316 15 urterekin eskola utzi eta Eratsundik Aresoko dendara neskame etorri zen. Gogoan du egin behar izan zuen lehendabiziko lana: dendako kristalak garbitu behar izan zituen. Etxean ere, oheak egiterakoan egunero-egunero koltxoia altxatu eta somierrari hautsa kentzen zioten. Eratsundik Aresora neskame Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-317 Aberatsek artilezko koltxoiak zituzten. Teresaren etxean , aldiz, lastairea ere ezagutu du, lastoz egina; lau zulo omen zituen eskua sartu eta barruko lastoa harrotzeko, bestela dena zanpatua gelditzen baitzen. Koltxoiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-318 Soineko urdina lepo zuriarekin, eta kofia gisa zapi txuri bat. Otorduak zerbitzatzeko garaian, mantal txuri txiki bat erabiltzen zuen. Neskamearen janzkera Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-319 Euskaraz hitz egiten zien, baina “señorito” edo “señorita” deitu behar izaten zien. Mahaia jartzerako orduan, platerak eskuinetik jarri behar ziren eta ezker aldetik kendu. Nagusiei eman beharreko tratua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-320 Kafe hondarrari atxikoria bota eta harekin neskamearentzako kafea egiten zen. Ogi zaharra jaten zuten. Gauean, patata edo zopa. Neskameak zer jaten zuen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-321 Dendan denetik izaten zen. Azukrea 50 kiloka ekartzen zuten, pala batekin kajoi batzuetara pasatzen zuten eta jendea etortzen zenerako kiloko poltsetan prestatzen zuten. Ardoa 200 litroko barrika handietan etortzen zen . Denda Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-322 Ardia hiltzerakoan Teresa eusten egoten zen. Txerria hiltzerakoan ere, bi neskameek bi hanketatik heltzen zioten, eta kanpoko beste bi gizonek beste bi hanketatik. Txerri-hiltzeak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-323 Dendan ozpina egiten zuten. Osagaiak: bost litro ur, litro bat ardo eta oroitzen ez den beste likido bat. Ozpina Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-324 Bi anis mota (Anis Prometeo eta Anis Imperial), moskatela..20 litroko garrafoietan etortzen ziren. Edariak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-325 Bezero gehienek ez zuten momentuan ordaintzen. Libreta batean erositakoa apuntatu eta txerri edo txekorren bat saldu eta diru pixka bat lortutakoan ordaintzen zuten. Bezeroek ez zuten momentuan ordaintzen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-326 Dendan espartinak ere edukitzen zituzten. Neurriaren arabera apaletan txukun-txukun ordenatzen zituen. Norbaitek oinetakoak behar bazituen, Teresa bidaltzen zuten, ongi baitzekien gauza bakoitza non zegoen. Espartinak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-327 Tabakoa ere saltzen zen. Tabakoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-328 Eguerdiko ordu bata eta erdietan itxi eta berriro ere ordubi t´erdietan zabaltzen zuten. Eguerdietan denda itxita Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-329 5 edo 6 karamelo klase, gailetak, pastak... Dendan saltzen ziren gozokiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-330 Kamisetak, barruko arropa, gorroak... Dendan saltzen zen arropa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-331 Koloniak eta esentziak “a granel” saltzen ziren. Neurtu eta botila ttikietan saltzen zen. Dendan saltzen ziren koloniak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-332 Goizean lehengusuari etxea txukuntzen lagundu eta ondoren dendara joaten zen. Gero, umeak zaintzera kalera. Dendaz arduratzeaz gain, umeak ere zaintzen zituen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-333 40 eguneko elurtea egin zuen batean, zakurra kanpora ateratzera behartu zuten. Pixka baten buruan, hotza ezin jasanik, etxera sartu zen Teresa, baina nagusiak berriro ere kanpora joateko erraten zion. Hori omen da neskame egon zen garaian izan zuen esperientzia txar bakarrenetakoa. Elurtea: esperientzia txarra. Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-334 Ganbaran lo egiten zuten, eta hotz ikaragarria pasatzen zuten bertan. Gero botila beroak eramaten hasi ziren pixka bat berotzeko. “Lotara hotzak joan eta hotzak jaiki” Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-335 Bost kiloko turroi-barra ekartzen zuten dendara. Barra handi hura zatitu eta puska ttikiak egiten zituzten. Lehengusuak eta biek gordeka mazapana jan zutenekoa gogoratzen du. Turroiak eta mazapanak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-336 Behin, etxeko “señoritak” mazapanak jan izana egotzi zion. Extekoandrearen ilobak berak jan zituela aitortu zuen. Mazapanak lapurtu izana egotzi ziotenekoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-337 Igandeetako batean neskame batek hartzen zuen jai, hurrengoan besteak. Eguna libre ez izan arren, haurrekin asko ibiltzen zenez ez zitzaion axola. Hala ere, etxera zortziak baino lehen itzuli behar zuten beti. Libre hartzen zituen egunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-338 Etxeko semeak andregaia Azpirotzen omen zuen. Oinez joaten zen hura ikustera, eta bide txarra zenez katiuskekin joaten zen. Goizeko ordubietan edo hiruretan itzultzen zen, eta Teresaren lehengusinak (beste neskameak) haren esperoan egon behar izaten zuen katiuskak kentzen laguntzeko. “Señoritoari” katiuskak kentzeko berandu arte esperoan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-339 Etxeko semeak normalean ez zuen ardorik edaten, baina asteburuetan bai, donostiarrek ardo onak ekartzen baitzituzten. Moxkortzen zenean, gustuko neskak zelatatzera bidaltzen zituen neskameak. Etxeko semeak neskak zelatatzera bidaltzen zituen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-340 Ezkontetxea “etxe txarra” omen zen, zaharra. Gainera, maizterrak ziren. Ezkondu eta urtebetera etxea erosi eta erreformak egin zituzten. Ezkontetxea Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-341 Ikuilua zuloz beteta zegoen. Euri asko egiten zuenean ura sartzen zen eta baldeekin atera behar izaten zuten. Ezkontetxeko ikuilua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-342 Bi bonbila zituzten etxe guzirako. Bi geletarako bonbila bat, eta sukalde eta sarrerarako beste bat. Egurrezko komuna ere bazuten. Argia, komuna... Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-343 Dozena bat maindire, sobrekamak, toailak...ekari zituen. ”señoritak” ere dozena erdi bat maindire oparitu zion. Arreoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-344 Janaria beheko suan prestatzen zen. Lurrezko ontziak ziren. Bi eltze eta zartagin bat zituzten Teresa iritsi zenean. Otorduak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-345 23 urtetan gaixo jarri zen (bronkitisa eta asma bronkiala). Orduz geroztik osasunez pattal ibili omen da. Gaixotasunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-346 Bizilagunek asko lagundu zieten. Behiak jeizteko garaian bi ume zaharrenak okindegira eramaten zituen hasieran, zain zitzaten. Gero, ordea, lurrean zaku bat paratu eta hantxe uzten zituen, lasai-lasai egoten baitziren. Bizilagunak eta behiak jeizteko garaia Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-347 Bisitan etortzen ziren. Hirugarren umea izan zuenean, ahizpa bi egunerako bisitan etorri zen. Ama ere etortzen zen. Eratsungo familiakoak ez ziren laguntzera etortzen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-348 Plazan ibiltzen ziren, dantzan. Hamabi t´erdiak aldera ateratzen ziren etxetik, eta ordubietarako itzuli behar. Hurrengo goizean seietarako jaiki behar izaten zuten, eta dendako aulkian lo gelditzen zen. Festak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-349 Denak mozorrotzen ziren, laranjak biltzen. Mozorroaren azpian zein zegoen asmatzea izaten zen festarik handiena. Mutilen festa zen gehienbat, baina neskek ere oso ongi pasatzen zuten. Inauteriak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-350 Doña Mercedes oso jatorra zen, begikoa zuen oso. Besteengandik desberdina zen, “agian Donostian beste kultura mota bat jaso zuelako”. Doña Mercedesek begikoa zuen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-351 Jostailurik ez zuten erabiltzen. Goizean kanpora ateratzen zituen, etxera itzultzean afaldu eta lotara. Egun guztia kanpoan, ez zuten jostailu beharrik. Zaintzen zituen umeek ez zuten jostailurik behar Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-352 Bezperatara eta mezatara joaten ziren. Mahaia bedeinkatzen zen, angelusa... Elizako kontuak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-353 Eratsunen bazuten baratza. Marrubiak kristaleko pote batzuetan biltzen zituen. Eratsunen marrubiak biltzen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-354 Ezkontzerako bazekien segan ibiltzen. Segan Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-355 Teresa arduratzen zen “señoritoen” lorategiez; gustatzen zitzaion. Baratzan aza, tipula, letxuga eta porrua besterik ez zen izaten garai hartan. Lorategiak eta baratzak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-356 Ezkondu eta gero ez zen asko ibili baratzean, senarra fabrikan hasi baitzen eta seme-alabekin eta baserriko lanekin nahiko lan baitzuen. Ezkondu ondotik baratzean gutxi ibili zen Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-357 Goldearekin eta arearekin lantzen zuten lurra; bi tresna hauek behiekin erabiltzen ziren. Artoa ereiteko bazuten makina. Banabarra eskuz ereiten zen. Garo asko. Nekazaritza lanak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-358 Bazituen hiruzpalau soineko, zapatak, zapatilak, barruko arropa, berokia, euria egiten zuenerako zira... Txikitako janzkera Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-359 Haurrak lokartzeko abesten zuen kanta Sehaska-kanta Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-360 Gazte denboran ikasitako beste kanta bat “Haur gaixoa negarrez dago...” Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-361 Pote-potean, gordeketan, sokan, txingoka... Txikitako jolasak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-362 Ongi konpontzen zen andereñoekin. “Punto de Cruz” eta antzeko labore asko ikasi zuten. Eskola garaiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-363 Teresari, etxean bizi zen senide bakarra zenez, lau pastila txokolate eman ohi zizkioten ttikitan. Bizilagunari, berriz, bi; hau inbidiatan egoten zen. Goseak zegoen batean, bizilagun honek amari jateko zerbait eskatu omen zion eta honek “talo hotza” besterik ez zegoela erantzun omen zion. Umeak: “Talo hotza ere gustora janen nuke!”. Janari-eskasia Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-364 Aitarekin harreman berezia zuen. Gogoan du nola mozten zion bibotea, nola eramaten zion tabakoa... Goizero, gosaltzeko, anis pixka bat jartzen zion ogi puska batekin. Aitarekin zeukan harremana Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-365 Aita maingua zen eta Teresak ez zuen sekula lan egiten ezagutu. Pare bat aldiz, amarekin etxe batera diru eske joatea egokitu zitzaion. Aitak ezin lanik egin: diru-eskasia. Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-366 Maizterrek ez zuten asko ordaintzen. Maiztergoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-367 Senarrak fabrikan izan zuen lehen soldata 1.800 eurokoa izan zen. Jaiegun askotan ere lan egitea egokitu zitzaion, eta egun horiek oso ongi ordaintzen zizkioten. Senarraren soldata Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-368 Amak oso soineko polita erosi zion Donezteben. Bazkaria etxean. Doneztebetik ekarritako pastelaz ere gogoratzen da. Lehendabiziko jaunartzea Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-369 Lixibarik ez du egin, baina labaderoan arropa xaboitu eta belazean idortzen paratzen zuten. Ondotik labaderoan berriz aklaratu, eta arropa zuri-zuria gelditzen zen. Labaderoan arropa xaboitu Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-370 Amak zapiak eta antzeko arropa ttikiak garbitzera bidaltzen zuen labaderora. Ongi garbitu gabeak baldin baziren, bueltan labaderora. Zapiak garbitzera labaderora Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-371 Hasiera batean, gauetan jartzen zuen garbigailua, arratsez herrian argindar guttiago kontsumitzen zelako eta indar handiagoa izaten zuelako. Garbigailua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-372 10 harri labaderoan, eta emakume ugari. Zurrumurru ugari, gezurrak, gaizkiulertuak... Emakumeek labaderoan kontatzen zituzten kontuak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-373 Harrobiko langileak oinez joan behar izaten zuten lantokira, euria goitik behera ari zuela ere, eta han pasatzen zuten egun guzia. Bueltarakoan kamioi batek ekartzen bazituen, kontent. Harrobiko kontuak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-374 Baserritarrek oinetakoak Teresaren etxean aldatzen zituzten. Mezetarako zapatak jartzen zituzten bertan. Elurte handia baldin bazen, etxean bazkaltzen gelditu ere bai. Baserritarrek oinetakoak aldatzeko lekua Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-375 Apaizak harreman estua zuen Teresaren ezkontetxekoekin. Gorrotoa hartu zion anaia hil zenean bere ondoan egon ez izana leporatu ziolako. Bazkari batean 425 pezeta balio zuen Montecristo-a eskatu zuen. OHARRA: Elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea gaztelerara pasa dira une batean. Apaizarekin izandako tirabirak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-376 Apaizengan itxaropena galdu omen du. Apaizengan itxaropena galdu Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-377 Misioak gehiegizkoak ziren eta ez zitzaizkion gustatzen; infernua asko aipatzen zuten. Misioak gehiegizkoak ziren Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-378 Zerbitzariek botere handia zuten, apaizak baino gehiago askotan. Doña Maria gogoan du. Apaizaren zerbitzariak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-379 Bizi izan dituen esperientziek diruaren garrantzia erakutsi diote Diruak mugitzen du dena Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-380 Teresa Aresora iritsi zenean, “señoritoak” zerbitzariarekin haserre zeuden. Kontsagrazio garaian ezkilak jotzeko erabiltzen zen soka botatzen zion “señoritoak” Mariari (¿?) Doña Maria eta señoritoa haserre Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-381 Lur asko, etxe asko... “Señoritoen” ondasunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-382 Lurren truke banabarrak edo dirua. Lurren maizterrek zer ordaintzen zuten Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-383 Señoritoek harreman ona zuten bizilagunekin. Etxeberrikoak nahiko bereziak ziren: denda itxi ondoren etortzen ziren beti ate joka. Señoritoak eta bizilagunak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-384 Teresa atera ondotik hiru morroi egon ziren. Señoritoen etxean egon ziren morroiak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-385 Lizarraunditan egoten ziren ijitoak. Herrian bertan ez ditu ezagutu. Ijitoak Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-386 Jateko zer edo zer (pikuak, laranjak, gailetak...), batzuei dirua ere bai...eskale batzuk ezagunak zituzten. Eskaleei zer ematen zitzaien Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-387 Estratatik behera botatzen zituzten barrikak. Behetik gora, berriz, behi-gurdian. Barrikak pulunpaka goitik behera Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-388 Señoritoak eta neskameak ate beretik sartzen ziren, baina batzuk jantokira eta besteak sukaldera. Denak ate beretik sartzen ziren Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-389 Lau sala: bat oso handia, bestea txikixeagoa, bi jangela. Komun bat beheko solairuan eta beste bat goikoan. Goiko solairuan sei gela eta bi miradore zituzten. Señoritoen etxearen egitura Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-390 Isats-piano elegantea zeukaten. Donostiako ahaideetako batek jotzen zuen. Isats-pianoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-391 Ez zuten beheko surik, “salamandra” deitzen zioten estufa bat baizik. Janaria prestatzeko sukalde ekonomikoa erabiltzen zuten. “Salamandra” eta sukalde ekonomikoa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-392 Ez zuten karrotxoetan zerbitzatzen, erretiluetan baizik. Mahai-tresna guziak zilarrezkoak ziren. Festa egunetan ontziteria aldatzen zen, baina goilarak eta sardexkak ez. Ontziteria, mahai-tresnak... Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-393 Toallak, barruko arropa, kamisetak..dena plantxatzen zen. Txaparen gainean berotzen zen plantxa. Arratsalde osoa behar izaten zen dena plantxatzeko. Plantxa Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-394 Oso arropa arrunta; batek petatxuak eta guzti izaten zituen. Señoritoek zer arropa erabiltzen zuten Teresa Telletxea Hernandorena
LTZ-079 1942.ean etxe horretan bertan sortua. 9 senide ziren, bi txikitan hil ziren eta beste bat istripuz. Goizuetako amona izan zen etxeko emagina. Familiaren aurkezpena Santiago Zabala Loiarte
LTZ-080 Eugeniok 20 urte igaro zituen haien etxean morroi. Etxean lan handia zegoen, azienda asko (ardiak, behiak, behorrak, txerriak, oiloak, ...) eta lur asko zituzten. Baserriko lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-081 Soro zabalagoak zirenak goldearekin iraultzen ziren, gainerakoak makuarekin. Lau lagunen artean aritzen ziren makuarekin zoiean. Denak batera altxa eta beheratzen zuten. Makua laiaren antzeko lan tresna handia da. Artoa ereiteko lurra irauli behar izaten zen, batzuk eskuz eta beste batzuk behiarekin egiten zuten; lurrean azaltzen ziren kozkorrak mazoarekin txikitzen ziren; gero batek aitzurrekin zuloa egin, besteak hazia bota eta beste hirugarren batek zuloa tapatzen zuen. Lan guztiak eskuz egiten ziren. Lurra lantzea eta ereitea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-082 Behin hazia ereinda, hazten zirenean aitzurraz jorratu behar ziren. Auzokideren bat hurbiltzen bazen ere jorra etxekoen artean ematen zen normalean. Jorra eman Santiago Zabala Loiarte
LTZ-083 Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. Babarrunaren ereitea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-084 Artoa jorratu ondoren babarruna ereiten zuten. Bi ilara arto babarrunik gabe uzten zituzten, bi zulo libre utzi eta hirugarrenean ereiten zuten babarruna. Gorozketariak, gorozketa eta ilargiaren eragina Santiago Zabala Loiarte
LTZ-085 Egurra ez zen noiznahi mozten. Lehengo zaharrek kasu handia egiten zioten ilargiari. Neguan mozten zuten, ilberrian edo ilbeheran hostoaren formaren arabera. Egurra eta ilargia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-086 Arto pila ederra egoten zen. Artoa errotara eraman, irina egin eta horrekin taloa egiten zuten. Ogiarentzako dirurik ez zegoenez talo asko jaten zuten. Animalientzako bazkarako ere erabiltzen zen. Artoaren erabilera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-087 Artoa jorratu eta errotara eraman bitarteko lanak. Artoa bildu baino lehen galdorra (artoaren goiko punta) moztu behar zitzaion, gero hosto txikia kentzen zitzaion; arto-lokotxak izan ezik beste guztia aprobetxatzen zen. Artoa urri bukaeran eta azaro hasiera bitartean biltzen zen. Bilketan etxekoen artean moldatzen baziren ere tarteka auzokideren baten laguntza izaten zuten. Artoa biltzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-088 Artoa bildu eta ganbarara ekartzen zen. Ganbara guztia artoz betetzen zen. Artazuriketa koadrila ederra bilduta bazkaldu ondoren hasten zen. Artoa saskira eta zurikina atzera botatzen zen. Arto beltza tokatzen zenean ondoan zegoenari eman behar izaten zitzaion musu, juerga ederra izaten zen. Artazuriketa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-089 Arto asko izaten zenez goserik ez zuten ezagutu. Artoak denentzako balio zuen, txekorrei ere ematen zieten. Arto onak irina egiteko eta arto koxkorrak (txikiak) aziendarentzat izaten ziren. Artoa denentzako, arto koxkorrak. Santiago Zabala Loiarte
LTZ-090 Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. Egun osoa lanean Santiago Zabala Loiarte
LTZ-091 Etxeko animaliak saltzeko izaten ziren. Ardiak Frantziara saltzen ziren. Orain animalia guztiak (aharia, bildotsak...) saltzen dira; lehen berriz hoberenak etxerako uzten ziren, 20 bat edo gero zikiratzeko. Zikiroekin ateratzen zen dirua. Etxeko aziendaren salmenta Santiago Zabala Loiarte
LTZ-092 Lehenengo udaberrian bildotsa mendira bidali eta hurrengo udaberrian, ahariak urtebete inguru zeukala zikiratzen zen. Zikiroa Frantziara saltzen zen eta horrek dirua ekartzen zuen. Zikiroa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-093 Goizuetako tratanteak etortzen ziren ardiak erostera. Frantziako tratanteak etortzen zirenean kamioiarekin etortzen ziren, hauek ardi onak nahiago izaten zituzten. Animaliak garraiatzeko kamioiak. Tratanteak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-094 Bentaberriko Jexux letxeroak kamioia zeukan eta harekin garraiatzen zituzten txekorrak. Txekorrentzako kamioiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-095 Txekorrak oso handiak ez baziren ere oso onak ziren, esne eta arto irinez elikatzen ziren. Txekorrak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-096 Gazta bat edo beste saltzen bazuten ere etxerako egiten zuten gehien bat. Ardi gazta Santiago Zabala Loiarte
LTZ-097 Udaberriko lan egunak. Eguerdi arte artajorran ari eta arratsaldean giro ona bazen belar metak egitera adibidez. Bestela belarra segaz moztea, azienda elikatzea, ... Eguna bukatu eta nekaturik ez zeudela sentitzen bazuten deus egin ez zutenaren sentsazioa izaten zuten. Gorputza egora guztitara moldatzen da. Baserriko ekonomia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-098 Orain dela 55 bat urte 20 zikirok 20.000 pezeta balio zuten. Mila pezeta bakoitzak. Diru asko zen. Zikiroaren balioa pezetatan Santiago Zabala Loiarte
LTZ-099 1.000 pezeta diru asko zen. 14 urte zituela bere lehenengo lanean 8 duro irabazten zituen egunean, aitak 10. Orduan erosi zuten etxerako lehendabiziko irratia, paretan entxufatzen zen horietakoa. Lehen ez zegoen deus, ez zegoen sosarik, jateko bai, zorrik ez. Eguna pasatzeko adina ateratzen zen baina diru gutxi mugitzen zen. Ekonomiaren egoera, soldatak. Santiago Zabala Loiarte
LTZ-100 Haien etxea haiena izan da beti. Aranon ia gehienek zeukaten euren etxea, beste herri batzuekin konparatuta maizter gutxi zegoen herrian. Etxearen jabegoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-101 Errota 36 kiderena zen. Bertatik jasotzen zuen herriak korronte elektrikoa. Errota Santiago Zabala Loiarte
LTZ-102 Tabikean zulo bat egin eta bi gelak argiztatuko zituen bonbilla bakarra egoten zen etxe bakoitzean. Betidanik ezagutu izan du etxeko argia, halere argirik ez zeukatenak ere baziren. Etxeko argia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-103 Lehenago, bere aitaren garaian putza-eran hartzen omen zuten ura, ur-ponpa baten bidez ateratzen zuten ura zulotik. Putzaera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-104 Etxetan urik eta labadorarik ez zegoenean dena erreketan egiten zen. Iturria eta arropa garbitzeko harri bat zeuden. Santiagotarako eta urtean beste bizpahirutan garbiketa sakonagoak egiten zituzten, honi goada edo gobada esaten zitzaion. Amak terreina maindirez kargatu eta buruan eramaten zuen beheko errekara, garbiketak egin eta bukatutakoan berriz buruan hartu eta zabaldu egiten zituen. Arropa garbiketa goada Santiago Zabala Loiarte
LTZ-105 Etxean hormigoizko aska txiki bat egin zuten, goiko iturriko urarekin betetzen zuten. Uraren azpiegituren garapena Santiago Zabala Loiarte
LTZ-106 Sukaldeak kaldera bat izaten zuen inguruan. Ur beroa edukitzeko modu egokia zen. Sukalde ekonomikoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-107 Oraindik etxean ditu putzaerarako erabiltzen ziren tresnak, ponpa adibidez. Putzaerako lan tresnak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-108 Egurrezko lauki zulodun bat zen. Zulotik ukuilura zihoan zuzenean. Tapa bat edukitzekotan egurrezko ohol bat izaten zen. Garbiketa. Komuna Santiago Zabala Loiarte
LTZ-109 “Oain animalik hobekio bizi dia ordun personak biño” Emakumeak lan asko egiten zuen: ume pila bat hazi, jorran, arropa pila haiek garbitzen, josten... Laneko bizimodua eta emakumeen lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-110 Diru gutxi zegoen eta arropa ez zen nolanahi erosten, asko aprobetxatzen zen. Arropa aprobetxatzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-111 Bere garairako gomazko abarkak zeuden. Aurreko belaunaldiak (bere aitak eta) alanbrez lotutako behi larruarekin egindako zatak ibiltzen zituzten. Halere Xantiren garaian ere jende asko hanka-hutsik ibiltzen zen, bai mendian eta baita iratzean ere. Hankapeko kailua egina zeukatenen kasuak. Oinetakoak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-112 Euria ari zuenean zakua janzten zuten burutik behera. Basoan ardi-larrua erabiltzen zuten. Ardi-larrua zapatariak prestatutako belarri batzuen bidez lotzen zen; larruak txanoa eta guzti izaten zuen. Hankak busti arren bizkarra beti lehor mantentzen zuten. Gero trajezirak atera ziren. Halere batzuek ardi-larrua nahiago zuten. Ardi-larrua eta trajezirak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-113 Egunez lan asko egin arren gauetan txabolan elkartu, denak su inguruan jarri eta juerga ederrak egiten zituzten. Txabolako giroa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-114 Neguan txondorrak egiten zituen aitarekin. Dena aizkoraz mozten zen. Txondorrak I Santiago Zabala Loiarte
LTZ-115 Txondorra urratsez urrats egiten. Egurrak ordulariaren orduak bailiran bezala lurrean jarri, alkatearen inguruan tximinia bat eraiki eta honen bueltan egurrak jartzen ziren; egur hauen bueltan berriz iratzea edo orbela jartzen zen eta honen gainean dena lurra, lur-meta moduko bat egiten zen. Ondoren su eman, beheko egurrak su hartzen zuenean goiko zuloa, tximinia, tapatu egiten zen. Egurrak egosi egin behar zuen, ez erre. Txondorrak II Santiago Zabala Loiarte
LTZ-116 Txondorrak 8-10 edo 15 egun behar izaten zituen, eguraldiaren arabera lehenago edo beranduago erretzen zen. Bitartean puntatik betegarria (egurra) eman behar zitzaion. Goitik behera belzten zitzaizkien jantziak, aurpegia eta dena hortzak izan ezik. Txondorreko ikatza makuarekin ateratzen zuten. Ikatza saldu egiten zuten, hura zen haien “caja de ahorrosa”. Txondorrak III Santiago Zabala Loiarte
LTZ-117 Txikia zela herrian karea egiten ere ezagutu du. Karea egurra eta harri errearekin lortzen da. Txondorraren antzekoa da baina harriarekin. Karobiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-118 Baserriko lan klase guztietan aritua da. 6-7 urteko mutil koxkorra zela ardi larrua mozteko ardiak hanketatik helduta nola ekartzen zituen. Lan klase guztietan esperientzia Santiago Zabala Loiarte
LTZ-119 Ez zen asko joan eskolara. Eguraldi ona zegoenean lan asko izaten zen etxetan eta anaia zaharrena izaki berak gelditu behar zuen etxeko lanetan. Zenbat eta gutxiago joan eskolara orduan eta gogo gutxiago joateko. Gerora gaueskolara joan zen. Lan asko eta eskola gutxi Santiago Zabala Loiarte
LTZ-120 Fraile joan nahi ote zuen esan zioten. Frailek eta mojak herriz herri eta etxez etxe ibiltzen ziren apaizgai eta nobizia berrien bila. Beti puska, babarrunak edo gazta ematen zitzaien. Apaizgai eta nobizia bila Santiago Zabala Loiarte
LTZ-121 Ijitoak, eltze-konpontzaileak, zorrotzaileak, kinkilleruak... denetatik hurbiltzen zen herrira. Oiartzungo Silvestre eltze konpontzailea. Zerbitzu ibiltariak herrian Santiago Zabala Loiarte
LTZ-122 Ezkurrako Trapu mandoz etortzen zen Aranora arropak saltzera. “Bonbatxoak! Atorrak!” Ezer erosten ez bazenion haserretu egiten zen. Batzuetan ardi-larruarekin ordaintzen zen. Ezkurrako Trapu Santiago Zabala Loiarte
LTZ-123 Bakailao saltzailea astoa bete bakailaoz etortzen zen herrira. Etxeko gauzekin ordaintzen zitzaion, ardi-larruarekin, artilearekin... Bakailao saltzailea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-124 Baserriko beste lan guztietan bezaibeste aritu da artzaintzan. Ardiekin ez bazen behiekin eta bestela basoan lanean edo beste edozein lanetan. Artzaintza eta beste lanak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-125 Berak ez baina bere aitak eta aurreragokoek otsoa ezagutu omen zuten. Ardiak otsoengandik babestearren bordan sartzen omen zituzten gauetan. Otso-txakurrak. Hartzaren berririk ez du izan. Otsoak Aranon Santiago Zabala Loiarte
LTZ-126 Pilaka azeri ibili izan da inguru haietan. Pinuak hazten hasi zirenean azaldu omen ziren lehenengoz basurdeak. Azeriak eta basurdeak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-127 20 bat urte pasa ditu fabrikan lanean. Baserritarrek ez baina fabrikan aritzen zirenek jornala jasotzen zuten hilaren bukaeran eta diru gutxi izan arren eskertu egiten zen. Inguruko beste herritan ez bezala Aranon lauzpabost zentral zeuden eta horrek lana eta dirua mugitu zuen. Lehen dena asto-lana eta eskuz egin beharreko lana zen. Herriaren egoera ekonomikoa, lantegiak eta lana Santiago Zabala Loiarte
LTZ-128 Etxean betidanik egin izan dute sagardoa. Sagardoa sagar klase askorekin egiten da, dena nahastuta. Sagar klaseak: txalaka, golden, geza, gazia, udare sagarra, olio sagarra, San Joan sagarra, etab. Bi urtetik behin uzta handia izaten da. Orain erraz, makinaz egiten du sagardoa. Etxeko sagardoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-129 Sagarrak zakutan bilduta ekarri, dolarera bota; pisoiarekin zapaldu (txalapartaren jatorria omen da), hasieran bakoitzak ahal zuen bezala zapaltzen zituen, behin sagarrak erdi puskatuta zeudela denak batera hasten ziren zapaltzen “plast, plast, plast...”; dena berdinduta zegoela dolarearen mutur batean pilatzen zuten eta beste sagar zaku bat husten zuten, hura jo, dolarearen muturrean pilatu eta horrela aritzen ziren behin eta berriro sagarrak bukatu arte. Tresna guztiak egurrezkoak ziren. 2000 litrotako kupela zeukaten. “Joooo, iep!”. Dolarearen bazterretan gelditzen zen patsa ere bildu behar izaten zen. Sagarrak jotzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-130 Sagarra dolaretik tinilera pasatzen da eta gero tiniletik balde batekin kupelera. Sagarra ondu arte uzten da (hilabete inguru). Pospoloa piztu eta zuloaren parean jartzen da, pospoloa itzaltzen bada ez itxi, gasa zaukak! Ta hura jarri ta ezpadu itzaltzen señal ke ongi zeok, ya tapatu leike! Sagardo ona eta sanua ateratzen zen. Dolaretik kupela istera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-131 Sagardo gozoak bere onera etorritako sagarra behar du. Sagar berdeak sagardo mikatza ateratzen du. Sagarra nolakoa zaporea halakoa Santiago Zabala Loiarte
LTZ-132 Pitarra izaten da erdiya sagardua eta erdiya ura. Txarroka. Pitarrarekin bazkaltzen zuten, ez zuten ardorik edaten. Pitarra Santiago Zabala Loiarte
LTZ-133 Sagarrak bai baina dolarerik ez zeukanak zizarra egiten zuen. Sagarra xerratu, xerrak eguzkitan zabaldu zimel zimel jarri arte eta hauek urarekin nahastuta lortzen zen zizarra. Honek urari zapore pixka bat emango zion behintzat. Zizarra Santiago Zabala Loiarte
LTZ-134 Goizean gazta egin, honen gazura egosi eta harri errea botatzen zioten erre zaporea eduki zezan. Gazura trago ederrak hartzen zituzten hamaiketako gisa. “Gazura jo!” Gazura Santiago Zabala Loiarte
LTZ-135 Etxeko esnearekin arroz-esnea, flanak eta natillak egiten ziren. Dena etxeko gauzekin egiten zen. Etxeko postreak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-136 Txermoniak banatzea Santiago Zabala Loiarte
LTZ-137 Amonak oso odolki goxoak egiten zituen. Odol terreinan tipula, espezieak... beharrezkoa zena bota eta eskuz nahasten zuen dena. Odolki guztiak ez ziren hain onak ateratzen. Etxeko odolkiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-138 Aitaren esanetan Eibarko arma fabrika ireki zenean desagertu ziren sorginak. Sorgin kontuak aditzen baziren ere berak ez zuen inoiz halakorik sumatu. Sorgin kontuak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-139 Errotatik gora dagoen erreka da. Lamexin errekako puntu batean zurrunbiloa dago eta horren azpian sekulako zuloa. Egun batean sekretarioa igeri egitera joan eta urak barrualdera eramaten zuela, juxtu juxtuan salbatu omen zuten. Lamuxin edo Lamexin erreka Santiago Zabala Loiarte
LTZ-140 Garai batean 800 eta 1.000 arditako artaldeak omen ziren. Mugarriak. Ardiek udan mendi osoan zehar ibiltzeko baimena zeukaten, neguan berriz artzain bakoitzari zegokion lurretan egon beharra zeukaten. Muga horiek harriz eta katez banatzen zituzten. Harri batzuk elizaren intsigniak omen dauzkate eta beste batzuk beste bat. Goizuetan, Artikutzan eta inguruan mugarri asko omen dago. Mugarriak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-141 Jentil baratzak garai bateko kanposantuak dira. Jentil baratzak mendian bizi ziren antzinako gizakien aztarnak dira. Bidezidorrak. Jentil baratzak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-142 Lera bazkaria eramateko erabiltzen zuten. Lera Santiago Zabala Loiarte
LTZ-143 Burdinazko gurpilak zituzten. Lehen gurdian ekartzen omen zen arreoa. Arreoko gurdiak gero eta hots handiagoa atera orduan eta hobe. Gurdiaren frenoa eta honen hots zorrotza. Gurdia eta gurdiaren kanta Santiago Zabala Loiarte
LTZ-144 Koltxoiak astintzen eta josten aritutakoa da. Ardiaren ilearekin egindako koltxoiak ziren. Noizean behin makilekin jo behar ziren harrotzeko. Koltxoiak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-145 Maistra eltzeari begira ari zela ikasleek hankarekin lurrean gogor ematen ziotenekoa. Eskolako bihurrikeria Santiago Zabala Loiarte
LTZ-146 Kontatzen denaren arabera amona batek behiarentzako janik ez zeukala, lastaira ireki eta honen zurikina eman omen ziola jateko. Miseria. Belarrik ez zeukatenek gorriak ikusi zituzten. Lastairaren zurikina eta orduko miseria Santiago Zabala Loiarte
LTZ-147 1954.eko ilbeltzean, lehen pinuak landatu zituzten aldi hartan, bero ikaragarria egin zuen. Otsailaren 2an zerua ilundu eta hurrengo egunean sekulako elurrak bota zituen. Mendiko azienda nola edo hala etxeratu arren bi ardiren faltan gelditu ziren. Hilabete baten buruan, elurteak pasa ondoren arditako bat bizirik azaldu zen. Ardiaren istorioa. Otsaila osoan ikaragarrizko hotza egin zuen. Egunez elurra eta gauez izotza, egun bat bestearen atzetik. Uztaren galera. Animalientzako bazka. Amaren erditzea. Denborale nahasia. Urtarril beroa eta otsail hotza. Santiago Zabala Loiarte
LTZ-148 Jelatea hasi zenean azienda guztia etxeratu zuten baina ezin izan zituzten ardi guztiak ekarri, biren faltan gelditu ziren. Handik hilabete batera arditako bat bizirik nola aurkitu zuen. Ardia galtzea baino nahiago zuen bere burua galdu. Jelatean galdutako ardia eta artzain sena Santiago Zabala Loiarte
LTZ-149 Jelate hura etzat sekulan aztuko. Otsail gogorraren ondoren Martxo ona egin zuen. Azienda goseturik eta itsuturik geratu zen. Animaliek izotzari begira hainbeste egun pasa ondoren honen islak begiak txikitu zizkien. Jelatearen ondorioak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-150 Koadrilak puntua jartzen zuen eta bertsolariak erantzuten zuen. Gero denek elkarrekin kantatzen zuten “Dios te salve...” kopla. Koplak eta bertsoak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-151 Behin edo bitan atera zen karnabaletan. Xatur akordeoilaria. Baserriz baserri ibiltzen ziren, dena oinez, soinua joz eta dantzan. Etxe bakoitzean jateko zerbait ateratzen zuten, ahal zuenak ahal zuena. Koadrila baserri gehienetara iristen bazen ere urrutiago edota beste norabide batean zeuden baserritara bakarrik bi lagun joaten ziren. Baserriko buelta egin ondoren herrian biltzen ziren bazkaltzera. Ondoren juerga eta zahagi dantza egiten zuten. Iluntzean afaldu, eguneko gastuak ordaindu eta kontuak egiten ziren. Inauteriak Santiago Zabala Loiarte
LTZ-152 Bat zahagiarekin ateratzen da eta beste lau makil banarekin. Bat gizasemez jantzia eta beste bat emakumez jantzia ateratzen ziren eta dira. Dantzaren doinua “larala larala...” . Zahagi dantza Santiago Zabala Loiarte
LTZ-153 Aitonarentzat sakratua zen bezperetara joatea. Mezatara joaten ez bazinen fitxatzen zintuzten. Goizeko 5etan jaikitzen ziren Papelerako mezatara joateko. Bezperak, mezak eta elizaren kontrola Santiago Zabala Loiarte
LTZ-154 Korpus egunean aldarearen azpian sartu zen “Lambreta” motorraren anekdota umoretsua. Motor-gidariak motorraren kontrola galdu eta susto ederra hartu zuten, Xanti motorraren atzean zihoan eserita. Motorrarekin aldarearen azpian Santiago Zabala Loiarte
LTZ-395 Zabalo etxean jaio zen. Titia bere ama eta Petraren artean eman zioten. Gero conejerara joan ziren bizitzera. Jaiotetxea eta etxe aldaketa Jose Goizueta Perurena
LTZ-396 Ez zeukaten ez argirik ezta urik ere. Egurra ekartzeko astoaren laguntza bazuten ere, km-ak egin behar zituzten oinez. Astoak ihes egin izan zuenetan egurrik gabe bueltatzen ziren etxera. Conejerako baldintza gogorrak Jose Goizueta Perurena
LTZ-397 5 urte zituela marmita hartu eta km erdira zegoen iturritik ekartzen zuen ura, horrela etxean zeuzkaten balde handi batzuk betetzen zituzten. Ura Jose Goizueta Perurena
LTZ-398 Mendian behiarekin zebilen egun batean behiak hanka hautsi eta jaten hasi zenean maldan behera erori zen. Errieta ederrak jaso zituen etxean. Behia haragitarako erabili zuten. Hanka hautsi zuen behiaren istorioa Jose Goizueta Perurena
LTZ-399 Lixibarik ez zegoenean irakindako urarekin eta suko hautsekin zuritzen zituzten arropa zuriak eta maindireak. Egun batean arropa zuritze lanak bukatu zirenean amak arropak zabaldu zituen, umeak zirela amak arropei kasu egiteko eskatu zien baina, umeak ume, ohartu gabe maindireak erori egin ziren berriz ere zikinduz. Etxeko maindireen garbitasuna eta anekdota bat Jose Goizueta Perurena
LTZ-400 Komun bat, 9 lagunentzako bi gela, sukaldea... Kazkabarra heldu zenean dena bustitzen zen. Dena oholekin egiten zen. Etxe ikaragarri hotza zen. Conejeraren egitura Jose Goizueta Perurena
LTZ-401 Koltxoirik ez zen izaten orduan, bi ohe zituzten, batzuk lurrean, belarretan... ahal zen bezala moldatzen ziren lotarako. Lehengo koltxoiak gogor-gogorrak ziren, gero ilezkoak egiten ziren. Azken hauek urtero garbitu eta harrotu behar ziren. Oheak eta koltxoiak Jose Goizueta Perurena
LTZ-402 8 ume txiki zituela alargundu zen ama, orduan ez zioten inongo laguntza ekonomikorik eman, aurrerago zerbait bai. Amaren alarguntzea Jose Goizueta Perurena
LTZ-403 Senideen arteko harremana ona izan da. Lautik hirutan hiketan mintzatu izan dira. Senideekin harremana Jose Goizueta Perurena
LTZ-404 Zoilariak baserriz baserri ibiltzen ziren zoiean; lanak egindakoan etxekoandreak jatekoa ematen zien. Egun batean txerriak ardiaren besoa jan zuenekoa. Zoilariak eta txerriaren anekdota Jose Goizueta Perurena
LTZ-405 Etxeko azienda: behi bat, txerri bat eta ardi bat edo beste. Hura ez zen 8 senide elikatzeko nahikoa eta 8 urterekin beste etxe batera joan zen morroi mantenu truke. Etxeko azienda eta beharrak ez zeuden parekatuak Jose Goizueta Perurena
LTZ-406 Jose Goizueta Perurena
LTZ-407 Mantenu trukean egon zeneko menua: astez taloa, astean behin garbantzuak eta eguberritan oilaskoa. Conejeran zeudenean xiroa jaten zuten egun berezitan. Jana eta janari bereziak Jose Goizueta Perurena
LTZ-408 Bisigua merkea zen eta bakailaoa oso garestia. Orain berriz alderantziz da. Bakailaoa eta bisigua Jose Goizueta Perurena
LTZ-409 Bi eskola zeuden, bat mutilentzako eta bestea neskentzako. Maisuak azkarren erritmoa zeraman eta ez zuen ezer ikasi. Neguko gaueskoletara joaten zen, bertako anekdotak. Eskola eta gaueskola Jose Goizueta Perurena
LTZ-410 Barbararekin ikasten zuten. Ahal zutenean piperra egiten saiatzen ziren. Doktrina Jose Goizueta Perurena
LTZ-411 Lehenengo jaunartzearen egunean karamelu bat oparitu zioten. Lehenengo jaunartzea Jose Goizueta Perurena
LTZ-412 Meza-laguntzaile izan zen. Beste ospakizun batzuetako partaide: Aste Santutako prozesioan jantzi eta pausu bereziak eginez, San Migeletan ere San Migel pausuak eginez... Elizako ospakizunetan parte-hartzaile Jose Goizueta Perurena
LTZ-413 Igandetako meza sakratua izaten zen. Ordutegiak: goizeko 6:30tan, 8tan eta 10etan. Mezak Jose Goizueta Perurena
LTZ-414 Aste Santutan misiotakoak etorri zirenekoa. Elizan jarri zuten ohol baten gainean jarri ziren haien hitzekin herria beldurtuz. Misiotakoak Goizuetako elizan Jose Goizueta Perurena
LTZ-415 Txerriki puska batzuk banatzeko eta beste batzuk kontserbatzeko uzten zituzten. Txistorrak eltze gorri batean olio eta gurinetan kontserbatzen zituzten. Txerria hil berritan txermoniak banatzen ziren. Txerrikiaren antolaketa Jose Goizueta Perurena
LTZ-416 Sagarrak bildu, xerratu eta balkoian uzten zituzten lehortzen. Sagar xerra hauek urarekin nahasten zituzten, oso likido mikatza lortzen zen. Sagardoa dolarean egiten zen sagarrak bi lagunen artean estutuz. Sagarrekin egindako edariak Jose Goizueta Perurena
LTZ-417 Baserriko lan asko auzolanean egiten ziren, gorozketan, zoilean, artoa biltzen, iratzea egiten, Elkarlana Jose Goizueta Perurena
LTZ-418 Gose garaia zen eta leiho batean jarrita zeuden ogi erdia eta gazta hartu zituzten makil batekin, hauek jan ondoren lo gelditu omen ziren. Leiho batetik hartutako ogia eta gazta Jose Goizueta Perurena
LTZ-419 Orain baino eguraldi hobea egiten zuen. Maiatzean behiaren aurrean jartzen ziren hanka-hutsik. Eguraldi aldaketa heldu zenean aitonak honela zioen: “Hara! Heldu da! Karajoa!! Kanbioa heldu da e!” Eguraldiaren inguruan Jose Goizueta Perurena
LTZ-420 Eguzkiaren kokapenaren arabera ezagutzen zuten ordua. Eguzkia ordulari Jose Goizueta Perurena
LTZ-421 Baserrian bizi ziren eta herrikoekin harreman gutxi zeukaten. Mozkortzen zirenean hitz egiten zuten gehien bat. 15-16 urterekin harrapatutako mozkorra. Herrikoekin harremana eta mozkorraldia Jose Goizueta Perurena
LTZ-422 Kinkilleruk baserriz baserri ibiltzen ziren edozein gauza saltzen. Kinkilleruk Jose Goizueta Perurena
LTZ-423 Korronte elektrikoaren aurretik kinke, argizari eta peseilluaren bidez izaten zuten argia. Peseillua olioaren bidez argiztatzen zuen metxa bat zen. Etxeko argia Jose Goizueta Perurena
LTZ-424 Bihurriak ziren eta enkarguak egiteko eskatzerakoan ez ziren haiekin fidatzen. Enkarguetarako konfiantza gutxi Jose Goizueta Perurena
LTZ-425 Conejeran maizter. Etxearen errenta hildako txekor batekin ordaintzen zuten adibidez. Gehiena trukean egiten zen. Maizterrak eta ordainketak Jose Goizueta Perurena
LTZ-426 Almerian ikasi zituen instrukzioak eta handik Melillara bidali zuten. Soldadutzan ikasi zuen gaztelaniaz. Kintako mutilen nondik norakoak. Soldadutza eta kintako mutilak Jose Goizueta Perurena
LTZ-427 Soldadutzako denboran soldadutzara elkarrekin joandako herritarra behin bakarrik ikusiko zuen; lagunak gehiegi edaten omen zuela eta ziegan pasatu zuen denbora gehiena. Laguna beti ziegan Jose Goizueta Perurena
LTZ-428 16 hilabete eman zituen soldadutzan. Libre ematen zizkieten 20 egun haietan etxera joateak ez zuen merezi. Boluntario segitzeko aukera izan zuen baina ez zuen nahi izan. Soldadutzako denbora Jose Goizueta Perurena
LTZ-429 Soldadutzan ezagututako euskaldunak: Intzako bat, Don Saturninoren herriko bat, Campanasko bat, Tafallako bat eta bizkaitar bat. Bizkaitarrarekin moldatu zen hobekien. Soldadutzako euskaldunak Jose Goizueta Perurena
LTZ-430 Soldaduskatik etorri eta lehendabiziko gauza koinatari festetarako dirua eskatzea izan zen, ahal bezain laster itzuli zion. Soldaduskatik etorritakoan Jose Goizueta Perurena
LTZ-431 Soldaduskatik bueltan Frantziako basora joan zen lanera, egurrak txikitu eta lehertu aritu zen 9 urtez. Egurra kabletan bidaltzen zuten, kableko lanak. Lana besterik ez zuten egiten. Lehendabiziko urtean 6 goizuetar joan ziren lanera, azkeneko 5 urtetan berriz bera zen goizuetar bakarra. Denboraldiko lana zen, negutan herrira bueltatzen zen. Frantziako basoan lanean Jose Goizueta Perurena
LTZ-432 Meategira lanera zetozenen etxeak egitea. Neguko lana Jose Goizueta Perurena
LTZ-433 Bere txondorrik ez du egin baina besteenak egiteko egurrak biltzen aritu izan da. Txondor tamaina ezberdinak egiten ziren. Txondorrak Jose Goizueta Perurena
LTZ-434 Ijitoak urtero pasa izan dira eta pasatzen dira Goizuetatik. Ijitoak herrian Jose Goizueta Perurena
LTZ-435 Fruta gutxi izaten zuten, sagar bat edo beste, intxaurrak... harria besterik ez zeukan malda bat zen. Conejerako zuhaitzak Jose Goizueta Perurena
LTZ-436 Ez zuten ardi gaztarik egiten. Ardiaren ileak orain baino gehiago balio zuen. Artilezko koltxoiak egiten zituzten. Ardiaren ilea Jose Goizueta Perurena
LTZ-437 Lehen ez zegoen orain onddotarako dagoen biziorik. Etxetan ez zuten oliorik izaten eta alferrikakoa izaten zen biltzea. Onddoak Jose Goizueta Perurena
LTZ-438 Zartanan edo danbolinean erretako gaztainak jaten zituzten. Gaztainak Jose Goizueta Perurena
LTZ-439 Lanean ezagutu ez baditu ere 5 bat kisu-labe zeuden Goizuetan. Kisu-labeak Jose Goizueta Perurena
LTZ-440 Gauero sumatzen ziren kontrabandistak. Puntillen kontrabandoa. Egun batean edaria zeramaten paketeak aurkitu zituzten mendian. Kontrabandistak Jose Goizueta Perurena
LTZ-441 Urtean 3 feria egiten ziren: urrian, azaroan eta abenduan. Txerri asko saltzen zen. Frantziatik etortzen ziren ardiak erostera. Feriak eta tratanteak Jose Goizueta Perurena
LTZ-442 Juantxo Ezkerrak eta jokorako ikaragarrizko afizioa izaten zuten. Benta-Berrin pasatzen zuten ia egun osoa. Jokorako zaletasuna Jose Goizueta Perurena
LTZ-443 Arroyo medikuak ez zuen behatzik libre uzten. Istripua izan zuen bitartean ez zuen medikurik behar izan. Herriko medikua Jose Goizueta Perurena
LTZ-444 Ama zenak belarrekin egindako botikak erabiltzen zituzten ebaki, zauri eta denetarako. Amaren sendabelarrak Jose Goizueta Perurena
LTZ-445 Plazako musikarekin sueltoan dantzatzea besterik ez zegoen. Beheko dendan akordeoilari batek jotzen zuen eta bertan denetatik dantzatu zitekeen. Pilota partiduak. Goizuetako festetako musika eta pilota partiduak Jose Goizueta Perurena
LTZ-446 Beti lanean eta herritik urrun bizi zirenez gutxi aritu ziren pilotan. Gaztetan tabernara joaten ziren. Tokean aritzen ziren. Gaztetako aisialdia Jose Goizueta Perurena
LTZ-447 Inauteritako baserriz baserriko errondan bitan banatzen ziren. Herrian bazkaltzen zuten eta gero etxera joaten ziren lotara. (Kamara asko mugitzen da) Inauteriak Jose Goizueta Perurena
LTZ-448 Neskatan ez ziren berandu arte hasi. Antenan egoten ziren neskekin. Neskatan egitea Jose Goizueta Perurena
LTZ-449 Andregaia ezagutu eta berehala ezkondu ziren. 5 seme-alaba izan zituzten. Emaztea eta seme-alabak Jose Goizueta Perurena
LTZ-450 Tabernak goizeko 6etarako irekitzen zituzten langileentzako. Giro mugitua izaten zen tabernetan. Herriko tabernak Jose Goizueta Perurena
LTZ-451 Oso ongi moldatzen ziren herriko guardia zibilekin; soldaduskan ikasitako espainolarekin moldatzen zen. Guardia zibilekin harremana Jose Goizueta Perurena
LTZ-452 Borroka eta laster apustuak. 5.000 duro jokatu izan ziren Arano eta Goizuetaren arteko borrokaldi batean. Goizuetak irabazi zuen. Apustuak Jose Goizueta Perurena
LTZ-453 Herriko aguazilak ematen zuen bandoen berri. Bandoak Jose Goizueta Perurena
LTZ-454 Tabernak ordu biak arte egoten ziren zabalik. Azkeneko trago hori. Tabernen itxiera ordua Jose Goizueta Perurena
LTZ-455 Oiartzuarrak honela zioen: “ahuntza atera eta txerria barrenera”. Oiartzuarraren txistea Jose Goizueta Perurena
LTZ-456 “Xo xo, oain lenbiziko loan zaudek eta!”, “zurie o beltza” eta oilo arrautzen anekdotak. Nerbioren anekdotak Jose Goizueta Perurena
LTZ-457 Goizuetako etxe batean espirituak zeudela esaten zuten. Arima kontuak Jose Goizueta Perurena
LTZ-458 Gaztetan dantzarako elkartzen ziren, orduan bals-a dantzatzea, musu ematea, ... dena bekatu zen. Herrian bi apez zeuden. Dantza eta apezen kontrola Milagros Lujanbio Loyarte
LTZ-459 Autobusek gasogenoa erabiltzen zuten. Hernani eta Goizuetako bitarteko bidaian autobusaren goiko aldera igotzen zen. Autobuseko bueltak Milagros Lujanbio Loyarte
LTZ-460 San Joanetan oinez egiten zuten Hernanirako buelta. Goizeko 5etan atera eta arratseko 10etarako etxean ziren. Hiruzpalau orduko bideak ziren. Mendiko iturrian utzitako zapiak. Mendian bazkaltzen zuten. Promesa bete zedin, batzuk hanka-hutsik ibiltzen ziren. Hernaniko San Joanak Jose Goizueta Perurena
LTZ-461 Autobusik ez zen izaten eta kamioneta zahar batean jarritako ohol batzuen gainean eserita joaten ziren Doneztebera. Doneztebeko erromerira bidean Jose Goizueta Perurena
LTZ-462 Alduntzin bordan jaiotako 9 senide ziren, orain 3 ahizpa bizi dira. Goiz geratu ziren gurasorik gabe. Etxeko senideak Jose Goizueta Perurena
LTZ-463 Denetatik egiten zuten, kanpo lana, arditan ibili. Mendian pasatzen zuen eguna. Arditako lana Jose Goizueta Perurena
LTZ-464 Ahizpa bakoitzak bere rola zeukan. Ahizpa zaharrena etxeko lanetan aritzen zen eta bera kanpoko lanetan. Aldamenekoak antolatzen zituen. Ahizpen rolak eta etxeko martxa Jose Goizueta Perurena
LTZ-465 Festetarako etxea zuritu, koltxoien artilea harrotu eta dena garbi-garbi uzten zuten. Kisuekin zuritzen zuten. Sukaldea arrosaz pintatzen zuten. Festetarako zuritzea eta garbiketak Jose Goizueta Perurena
LTZ-466 Elektrizitaterik ez zegoenean kinkeekin eta argizariekin argiztatzen zuten; ura errekatik ekartzen zuten, euria egiten zuenean etxe ondoan errekatxo bar sortzen zen eta hura aziendarentzako erabiltzen zuten. Argia eta ura Jose Goizueta Perurena
LTZ-467 Senideen artean zuka. Gizon-emakumeek apezari egiten zioten diosala. Norbaiti errespetua galduz gero 5 duroko isuna ordaindu behar zen. Errespetua eta protokoloa Jose Goizueta Perurena
LTZ-468 Korreo autobusaren gainean igotzen ziren, zuhaitzetatik tiraka... Korreoren gainean Jose Goizueta Perurena
LTZ-469 Urez betetako baldeekin egiten zuten, udan berriz beti ibaian bainatzen ziren. Gorputzeko garbitasuna Jose Goizueta Perurena
LTZ-470 Arrantzan asko. Aingirak harrapatzen zituen sardeskarekin. Lehen amuarrain asko zegoen eta asko harrapatzen zen. Arrantzarako afizioa Jose Goizueta Perurena
LTZ-471 Dena etxean garbitzen zen. Lixue xehetasunekin, dena usain onarekin eta zuri zuri gelditzen zen. Arropa garbiketa Jose Goizueta Perurena
LTZ-472 Gerra denboran ez zen deus izaten herrian, dena etxetik ateratzen zen. Talo nahikoa izaten zen, esnea, potajea, sardinak, arrautza... Errazionamendua. Ogi beltza, olioa, garbantzuak, arroza, azukre beltza, e.a. Etxeko elikagaiak eta errazionamendua Jose Goizueta Perurena
LTZ-473 Eguberritan zikiroa jaten zuten, mezak ere izaten ziren baina beste apartekorik ez. Eguberriak Jose Goizueta Perurena
LTZ-474 Jai goizetan meza entzun eta arratsaldetan bezperak. Bezperetara joaten ez zena ez zen herrian azaltzen. Arrosarioaren ondoren lagunak besotik hartu eta ilundu arte egoten ziren. Jaietako plana Jose Goizueta Perurena
LTZ-475 Festetan Ama Birjinaren egunean, Jesusen bihotzaren egunean, San Pedrotan, Corpus Christi e.a. Prozesioak noiznahi Jose Goizueta Perurena
LTZ-476 San Miguel dantza Aste Santutan dantzatzen zen plazan. San Migel dantza Jose Goizueta Perurena
LTZ-477 Garmendia eta Agirretxe. Haiek egindako sermoiekin denak izutu zituzten. Dena bekatu zen. Emakumearen papera. Misioak eta haien eragina Jose Goizueta Perurena
LTZ-478 Kongregazioak aukeratzen zituen. Hilabetean behin meza berezia egiten zuten. Maindire zuri bat zabaltzen zuten aldarearen mutur batetik bestera. Mezatan haiek ziren Jauna hartzen lehendabizikoak. “Hijas de María” Jose Goizueta Perurena
LTZ-479 Aitortzaren ondoren penitzentzia gisa apezak otoitz bat edo gehiago errezatzea eskatzen zien, baita lan gehiago egitea ere. Oinez iristen ziren toki guztitara. Konfesioa eta penitentzia Jose Goizueta Perurena
LTZ-480 Meza, arrosarioa, musika, dantza sueltoa eta 10etarako erretiratzen ziren. Arau estuak. Artikutzako San Agustin Jose Goizueta Perurena
LTZ-481 Aranoko festetan dantza bat egiteko aukera besterik ez zuen izaten. Neskame aritu zen. Aranoko festetan motz Jose Goizueta Perurena
LTZ-482 Janari gutxi kontserbatzen zuten, gose handia zegoen, horregatik txerria hiltzen zutenean dena lehen bait lehen jaten zen. Kontserba gutxi Jose Goizueta Perurena
LTZ-483 Oso ohikoa zen baserri batek besteari laguntzea. Lan kontuetan elkartasun handia zegoen, gorotza biltzen adibidez. Artazuritzea gauez egiten zen. Arto gorria azaltzen zenean musu eman behar zitzaion neskari. Denak auzolanean Jose Goizueta Perurena
LTZ-484 Etxean egiten zen, baserri gehienetan. Edariak: ardo zuria, beltza, anisatua, pitarra eta koñak-a. Pitarra eta beste edariak Jose Goizueta Perurena
LTZ-485 Askotan espartinak hausteko beldurrez eskutan hartu eta hanka-hutsik ibiltzen ziren. Herrira jaisterakoan Urrutienean aldatzen zuten arropa. Oinetakoak eta arropak Jose Goizueta Perurena
LTZ-486 Meza ordubatean izaten zen, berandu iristen zirenak ezagutzen ziren. Dena kontrolatuta zegoen. Herriko kontrola Jose Goizueta Perurena
LTZ-487 Garai batean permanentea egon zen modan. Zorri asko ateratzen ziren, hauek ozpinarekin garbitzen zituzten. Orrazkerak Jose Goizueta Perurena
LTZ-488 Baserrian fruta asko zeukaten: gerezia, sagarra, muxika, ... Arto-labekoa eskuratzen zuten etxeko sagarren truke. Arto-labekoa: irinarekin egiten zen ogi handia. Baserriko fruta Jose Goizueta Perurena
LTZ-489 Etxetan lan asko izaten zen eta oso gutxi joan izan ziren eskolara. Joaten zirenetan bertan bazkaltzen zuten. Eskola gutxi Jose Goizueta Perurena
LTZ-490 Jaunartzerako otoitzak etxean ikasi zituzten. Egunean bertan batzuk baserriz baserri joaten ziren sosa eskean. Jantzia: Maribeltxok egindako soineko urdina, zapata beltzak eta galtzerdi luzeak. Kolore banatako galtzerdiekin egin zuen. Lehenengo jaunartzea Jose Goizueta Perurena
LTZ-491 Poteka, gordeketan, helduak amorrarazteko egindako bihurrikeriak... Jostaketan Jose Goizueta Perurena
LTZ-492 Harremanak oso onak ziren. Herriko kategoriak. Herritarren arteko harremana Jose Goizueta Perurena
LTZ-493 Kanpotarrak etortzen zirenean pikeak izaten ziren. Hernaniko hiru autobus etortzen ziren San Miguelera, festetan ere jende asko biltzen zen herrian eta orokorrean ongi moldatzen ziren. Ijitoak. Ijitoek txerria lapurtu zietenekoa. Kanpotarrekin harremana Jose Goizueta Perurena
LTZ-494 Ardi-gazta egiten zuten. Ez zen esnerik saltzen. Dena etxerako aprobetxatzen zen. Etxekoa etxerako Jose Goizueta Perurena
LTZ-495 Noizbehinka herrira jaisten ziren enkarguak egitera, baina egia esan ez zegoen asko ekartzeko. Errazionamendu garaia zen eta ez zegoen aparteko ezer: olio pixka bat, ogi beltz hura... Enkargu gutxi Jose Goizueta Perurena
LTZ-496 Lau gizon jarriko zien da haik itten zutena konforme denak. Idazkaria. Udaletxearekin harremana Jose Goizueta Perurena
LTZ-497 Maizterrek urtetik urtera ordaintzen zuten errenta, hau San Silvestre egunean izaten zen, urteko azken egunean. Etxez aldatzekotan San Martinetan egiten zen. Maizterrak eta ohiturazko datak Jose Goizueta Perurena
LTZ-498 Umea jaio eta segituan bataiatzen zen. Etxean oiloa hil eta jaioberria ikustera zetozen hurbilekoentzako otordua egiten zen. Jaioberriak Jose Goizueta Perurena
LTZ-499 Umeen artean haserretzen ziren baina etxera bueltatzerako berriz adiskidetzen ziren. Umeen harremanak Jose Goizueta Perurena
LTZ-500 Milagros Madrilen bizi zen eta apezak esan zion ezkontza ez ziola herrian eginen, horregatik Donostian ezkondu zen. Ezkontza eta progua Jose Goizueta Perurena
LTZ-501 Herriko baserri gehienak markesarenak ziren. Beste jabego batzuk. Markesa Goizuetan Jose Goizueta Perurena
LTZ-502 Markesak hiruzpalau hilabeteko egonaldiak egiten zituen herrian. Adiskidetasunak. Markesaren egonaldiak Jose Goizueta Perurena
LTZ-503 Goizeko 8tan hasi, sukaldea piztu, zakurrentzako jana prestatu, 9tarako markesaren gosaria prestatu, arropa garbitu, lisatu, e.a. Markesaren etxean laneko egun bat Jose Goizueta Perurena
LTZ-504 Oso harreman ona zeukaten. Diru kontuak zirela eta bukaeran istilu batzuk izan zituzten. Banketearen hortan aparte utzi zutenekoa. Markesarekin harremana Jose Goizueta Perurena
LTZ-505 Ezkondutakoan markesaren maizter-etxe batetan bizi izan ziren markesaren etxea eta baratza zaindu eta txukun mantentzearen truke. Markesarenean apopilo Jose Goizueta Perurena
LTZ-506 Jaiero meza propioa izaten zuten Markesaren etxeko kaperan. Markesareneko mezak Jose Goizueta Perurena
LTZ-507 Etxe azpian estraperloan erabili izan zuten burdinola zegoen. Estraperloko burdinola Jose Goizueta Perurena
LTZ-508 Makiak mendiko zulo batzutan gordetzen omen ziren. Behin batekin topo egin zuenekoa. Makiak Jose Goizueta Perurena
LTZ-509 Guardia zibilekin izandako anekdotak. “Alto” esaten zutenean haiek “España!!” oihukatzen zuten. Harreman ona zeukaten. Herriko guardia zibilak Jose Goizueta Perurena
LTZ-510 Lehen onddo asko biltzen zen. Onddoak, sagarrak, urdaia, ... sutan erreta jaten ziren. Onddoak eta beste batzuk Jose Goizueta Perurena
LTZ-511 Mailuekin zapaltzen zituzten pitarra egiteko sagarrak. Pitarrarako sagarrak Jose Goizueta Perurena
LTZ-512 San Joanetan erramuak eta elorriak bedeinkatzen ziren eta alorretan jartzen ziren ezbeharrik ez izateko. Ezbeharrik ez izateko Jose Goizueta Perurena
LTZ-513 Aspirina hartzen zuten denetarako. Katarroa sendatzeko esnea eztiarekin hartzen zuten. Botika gutxi Jose Goizueta Perurena
LTZ-514 Txikitan bihurrikeria asko egiten zituen. Ibilerak xehetasun guztiekin. Agustin izeneko herritar batek bihurrikeriak egiteko eskatzen zion. Pakorekin anekdota. Txikitako bihurrikeriak Jose Goizueta Perurena
LTZ-515 Ez zen oso feria handia izaten, bakoitzak ahal zuena eramaten zuen. Tratanteak. Ganadu feriak Jose Goizueta Perurena
LTZ-516 Goiko errota oso zaharra izan arren bi famili sartu egin ziren teilatutik. Garai haietan ez zegoen etxe hutsik eta edozein teilatu izatea gauza ona zen. Teilatua izanez gero kontent Jose Goizueta Perurena
LTZ-517 Oiartzuar asko etortzen zen, edanez gero jendea mutur joka hasten zen. Oiartzuarrak herrira zetozenean Jose Goizueta Perurena
LTZ-518 Pisuko lana egiten zuten, ohatzeak egin, zerbitzatu... 4 gauardia zibilek bertan egiten zuten otordua. Eguneko mantenua: gosaria, bazkaria eta afaria 7 pezetatan. Otorduen xehetasunak. Luineko lana Jose Goizueta Perurena
LTZ-519 Herriko zinea gaurko Gaztetxea dagoen tokian zegoen. Berak ez zuen ezagutu. Zinea Jose Goizueta Perurena
LTZ-520 Bezeroen eta batez ere guardia zibilen, ordutegiak, esertokiak, errelebuak e.a. Ezkondutakoak beheran eta mutilzaharrak goitik. Luineko bezeroak Jose Goizueta Perurena
LTZ-521 Gauetan sagarrak biltzera joaten ziren, orduan “sorgina” deitzen zioten amonaxar luze eta mehe bat ikusten zuten. Sorgin kontuak Jose Goizueta Perurena
LTZ-522 Lehen mutilen aurrean ibiltzea ez zen libre. Putzura baianatzera joan zirenean apezak harrapatu zienekoa. Dena bekatu zen. Neska-mutilak putzuan, elizaren kontrola Jose Goizueta Perurena
LTZ-523 Inauterietan mozorrotuta atera zenean zakurra hurbildu zitzaion eta herriko jendeak berehala ezagutu zuten Luineko neskamea zela. Inauteriak, mozorrotu zenekoa Jose Goizueta Perurena
LTZ-524 Luineko arropak labaderoan garbitzen zituzten. Bi egun oso pasatzen zituzten bi lagunek garbiketan. Astelehenetan arropa eta maindire zuriak eta asteartetan koloretakoa. Luineko arropa eta maindire garbiketa Jose Goizueta Perurena
LTZ-525 Plantxa bere lana izaten zen. Plantxa elektrikoa erabiltzen zuen. Astelehenetan komedoreko garbiketa; astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan plantxa eta larunbata arratsaldetan botak garbitzea. Luineko plantxa Jose Goizueta Perurena
LTZ-526 3 langile comestiblean, 2 modista, sukaldaria, pintxea eta bera goiko lanetan. Luineko langileak Jose Goizueta Perurena
LTZ-527 Luineko morroiek gaur Gaztetxea den hortan egiten zuten lo. 20 bat ohe egiten zituen egunero. Luineko logelak Jose Goizueta Perurena
LTZ-528 Kinkilleroak oso tarteka etortzen ziren kale saltzaileak ziren. Ixilpean kondoiak ere saltzen omen zituen. Baserriz baserri arropa saltzen ibiltzen ziren bi gizon zeuden. Kale saltzaileak Jose Goizueta Perurena
LTZ-529 Inolako heldurik ez zien azaldu hilekoari buruzko deus. Biziarekin eta nesken artean zertxobait hitz egin zuten hortaz eta aurrera. Emakumeren gaia tabu zen Jose Goizueta Perurena
LTZ-530 Udarako arropa mehe bat eta negurako potoloago bat besterik ez zuten izaten. Arropa ez zuten urtero berritzen. Arropak, arropa berri gutxi Jose Goizueta Perurena
LTZ-531 Aguazilak txalo eginez gero denek etxera joan beharra zuten eta bestela isuna ordaintzera. Jaieroko bandoa, herriko gora-beherak eta lanak azaltzen zituzten. Aguazilaren lana Jose Goizueta Perurena
LTZ-532 Ttun ttuna. Akordeoia, dantza guztiak sueltoan izaten ziren. Sos pixka bat zeukanak akordeoilariari botatzen zion. Igandetako dantza Jose Goizueta Perurena
LTZ-533 Garai batean mutilak neskaren etxera joan behar zuen amari alabaren eskua eskatzera. “Amari abisoa emattera, esposatu bartzula ta utziko zun ta yon ta itzein ta...” Amari alabaren eskua eskatzea Jose Goizueta Perurena
LTZ-534 Jendea ikaratu nahian kalabazak hartu, barrenak hustu, begi zuloak, sudurra eta ahoa egin eta argizaria paratzen zuten honen barruan. Beldurtzeko kalabaza Jose Goizueta Perurena
LTZ-535 Txerri-hilketan laguntzeko beharrezko zuten jendea azaltzen zen. Prantxisko beti azaltzen zen. Txerri-hilketa Jose Goizueta Perurena
LTZ-536 Trikinadun txerriren bat edo beste agertu zen. Haragi zati bat suko xaflan jarri eta bertan itxasita geratuz gero haragi hura ona zen, gainerakoan ez. Txerrien trikina Jose Goizueta Perurena
LTZ-537 Dena etxekoa zen, arbia, artoa, otea... dena txikituta ematen zitzaien. Orduan ez zen pentsurik erosten. Aziendarentzako bazka Jose Goizueta Perurena
LTZ-538 Markesaren eta neskazaharren kantak kantatzen zituzten. Herriko neskazahar bati harrika ematen zioten. Kantak eta bihurrikeriak Jose Goizueta Perurena
LTZ-539 Lehengo eta oraingo bizimoduen arteko aldea. “Ordun mixeri ikaarrikin, oain berriz gehieikin” Lehen egunero egiten zen lana, arauak zorrotzagoak ziren. Bizimoduaren aldaketa Jose Goizueta Perurena
LTZ-540 Donostia edo ingurutan beti izaten zen non atera abuztuan. Oialume, auzotako festak, Paseo berria, arrantzaleen festa, Santo Tomas... Azken hauek oso jendetsuak izaten ziren eta haiek nahiago izaten zuten hondartzan ibili. Etxekoekin harremana. Donostiako parrandak Jose Goizueta Perurena
LTZ-541 Lan asko egin arren oso ongi pasatzen zuten. Baratzak, fruta-arbolak, igerilekua... denetatik zeukaten. Zaindariekin harreman ona zeukaten. Madrileko oroitzapen onak Jose Goizueta Perurena
LTZ-542 7 senide, aita eta ama hiru osaba bizi ziren. Aitak mendian egiten zuen lana ikatzarekin, besteek baserriko martxa zeramaten. Familia eta lanak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-543 Gauean ardiak bildu, jetzi eta bidaltzen zituen. Bordan gelditzen zen lotan beste artzain batzuekin. Hurrengo goizean berriz ardiak bildu, jetzi, esnea bizkarrean hartu (8-10l) eta etxera bueltatzen zen. Etxean gosaldu, alorrean lana egin... hauxe izan zen koxkortu bitarteko bizimodua. Arditako egun bat Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-544 Koxkortutakoan herrira joan ziren bizitzera. Meategirako saskiak egiten aritzen ziren hiru anaiak. Gaztainarekin egiten zituzten. Saskigintza Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-545 Auzolanetan udaletxeak ardoa eta ogia jartzen zuen herritarrek baserritako bideak txukuntzearen truke adibidez. Auzolanak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-546 Lur zati batzuk goldeaz mugitzen ziren, goldearekin ezin ziren izkinak zoiez egiten ziren, gero arearekin bildu eta zaborrak kentzen zituzten lurra artoa ereiteko prest utziz. Lurra lantzea eta horretarako tresnak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-547 Artoa erein, postortzea pasa, jorratu, tontorrak moztu, hosta-txikiak egin... hosta-txikiak aziendaren bazkarako erabiltzen zituzten. Artoa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-548 Lehen kanpoko lan asko zegoen. Belar lana, belarra ebaki, lehortu eta metatu. Iratze lana, bizkarrez egiten zen, gero gurditan eramaten zuten baserritara. Kanpoko lana Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-549 Arbie ta baboxa aziendarentzako bazka izaten zen. Arbie ta baboxa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-550 Urtean bizpahiru txerri hiltzen zituzten. Txerria hildakoan amak medikuari, idazkariari eta halakoei urdai pixka bat, beti zati hoberena, eman nahi izaten zien. Txerrikiaren banaketa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-551 Soldadutzaren aurretik kontrabandoan aritu ziren. Gauez ateratzen ziren. Mugatik zakuak bizkarrean hartu eta Jose Mariren etxean uzten zituzten. Gero oinez bueltatu behar izaten zuten Goizuetara. Bidearen puntu ezberdinak. Kontrabandoa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-552 Kontrabandoan zebiltzala estualdi franko pasa izan zituzten guardia zibilarekin. Guardiei pertsonak harrapatzea baino gehiago paketeak interesatzen zitzaizkien eta behin baino gehiagotan lortu zuten. Paketetan apezen arropak, iratzargailuak, puntilak... eramaten zituzten. Kontrabandoa, guardia zibila eta materiala Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-553 Kontrabandistek elkar ezagutzen zuten eta harreman ona zeukaten. Nagusiek nahiago izaten zuten puntu ezberdinetako gazteak gehiegi ez egotea baina egoten ziren. Kontrabandisten arteko harremanak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-554 Ohol batekin tapatutako zuloan gordetzen zuten kontrabandoko materiala. Kontrabandoko materialaren gordeketa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-555 Etxean oso ongi moldatzen ziren. Senide zaharrenak zeraman etxeko martxa. Etxean beti euskaraz eta senideen artean hiketan egiten zuten. Etxeko giroa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-556 Oso ongi moldatzen ziren auzokideekin. Edozein tokitan jostatzen ziren: zulo guztietan, goiko iturrian, elizaren atzealdean, e.a. Haurtzaroko entretenimendua Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-557 Pilotazale ikaragarria izan da. Goizeko 9tan igandetako meza bukatzen zenetik bazkaltzeko ordura arte aritzen ziren pilotan. Pilotarako zaletasuna Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-558 Artantxeko iturrian eta Akolako horretan auzo guztiko arropak garbitzen ziren. Arropa garbitzeko tokiak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-559 Urtero festetarako etxea zuritu, koltxoiak jo eta harrotu eta etxeko mahai-tresnei (sardexka, koilara, etab.) distira ateratzen zieten. Urtean behineko lanak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-560 Frankoren garaian bere arrebak lantegira joan ziren lanera, etxean asko ziren eta nolabait ere kanpora irten ziren lanera. Arrebak lantegira lanera Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-561 Potajea, garbantzuak, patata, gaztaina erreak, gatzura, e.a. Eguneroko janaria Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-562 Gizendutako oilaskoa, arkumea edo zikiroa jaten zuten. Familia guztia biltzen zen etxetan. Festetako otorduak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-563 Koipea irakinarazi eta lurreko eltze batean sartzen zen solomoarekin batera. Hozten zenean koipea zuri zuri gelditzen zen eta hala mantentzen zen hilabetetan zehar. Beste elikagaiak kontserbatzeko modua. Elikagaien kontserba Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-564 Argindarrik ez izan arren argirik ez zaie inoiz falta izan. Etxean ez zen urik izaten, Akolatik ekartzen zuten. Argia eta ura Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-565 Negua ez bazen kanpoan jartzen ziren ur balde batzuekin edo bestela errekan eta kontent. Gorputzeko garbitasuna Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-566 Esnea egosten jarri eta epeltzen ari den momentuan gatzagia botatzen zaio; orduan eskuekin bildu eta forma emango dion moldean paratzen da. Etxerako gazta izaten zen. Gazta Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-567 Ardi gazte, bildots eta zikiroen salmenta. Lehen edozerekin ateratzen ziren sosak, ardi ilearekin adibidez, orain berriz ez dauka baliorik. Ardi ilea. Aziendaren salmenta Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-568 Sagarra dolarean zanpatu, estutu, zukua kendu eta sagardoa lortzen zen. “Ta beste saarrak itten genittun xerratu eta haikin itten gendun pitarra” Sagardoa eta pitarra Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-569 Senideen arropak zahartzen zirenean amak puskak hartu eta Eustakiorentzako arropa egiten zuen. Abarkak eta galtzerdiak etxean egiten zituzten. Gero gomazko abarkak, botak eta katiuska hori batzuk iritsi ziren. Janzkerak eta oinetakoak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-570 Herrian bakoitza bere martxan bizi zen; pilotarako eta afari bat edo beste egiteko elkartzen ziren. 24 pezetatan afaltzen zen. Gizon batzuk jokoan, musean eta trukean aritzen ziren. Herriko giroa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-571 Hasiera hartan herriko Antonioren zezenak ateratzen ziren. Zezen horiek handiegiak ziren eta toreroren bat edota kanpotarrak ziren zezen aurrean jartzen ziren bakarrak. Zezenak menditik herrira eramatea. Festetako zezenak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-572 Oraingo pilotariak bezain onak ez izan arren pilota partidu onak jokatzen ziren. Festetako pilota partiduak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-573 Apustu asko egiten zen: aizkoran, sokatiran, harria altxatzen, lasterrean... Lehen baserri batek bestearen kontra egiten zuen apustu. Leitzatik Goizuetara korrika egindako apustua. Herriko apustuak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-574 Goizuetako ferian txerriak, zaldikoak, ahariak, e.a. saltzen ziren. Ganadu feriak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-575 Medikua gogorra zen eta ez zeukan behatzak mozteko inolako erreparorik. Anaia eta biak aizkoran ari zirela eskua sartu eta behatza moztu zuen. Behatzak moztea Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-576 “Ordun baldinbazenun grano bat o, berbenan zeakin tortila ein o gañekon tipulakin” Berbena oso ona da. Sendabelarrak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-577 Biak herriko pertsona bereziak izan ziren. Nerbioren ibilerak. Xalto mendian erreta hil zen. Nerbio eta Xalto Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-578 Lanpostu berriak sortu zirenean Goizueta 1.500 biztanle izatera iritsi zen. Kanpotar asko etorri zen eta oso ongi moldatu izan dira beti. Industria eta populazioren hazkundea herrian Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-579 Polinen osasunerako txarra omen den blenda lantzen zuten. Polineko blenda Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-580 Bazkaltzeko eta askaritarako orduak eguzkiaren kokapenaren arabera ezagutzen zituzten. Eguzkia ordulari Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-581 Errazionamendurako ekartzen zituzten elikagaien (azukrea, olioa, ...) kontrola egiten zen herrian sartu baino lehen. Elikagai hauek udaletxean gordetzen ziren, honen inguruko anekdotak. Ardoaren anekdotak. Errazionamendua herrian Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-582 Mutil koxkorra zela hiru maki hil omen zituzten Arkaxon erreka inguruan. Makien oroitzapenak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-583 Txondor plaza egin ahal izateko mendia moldatu “garbitu” egiten zuten. Gero ikatza egiteko sua egin, egurrekin inguratu, txondor zuloa bete, lurra bota, egurra bota... Ikatz asko erabiltzen zen. Txondorrak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-584 Don Juan eta Don Saturninorekin ikasi zuen, ongi ikasi ere. Apezek gogor hartzen zituzten. Dotrina Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-585 Berari ez zitzaion inoiz tokatu, kintako beste biri tokatu zitzaien monagillo izatea. Monagiloak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-586 Orduan dena bekatu zen, baraua haustea ere bekatu zen. Prozesio ederrak egiten ziren. Orain asko aldatu da, ez da hain festa politik egiten. Ahal duen guztietan joaten da mezetara. Mezak eta prozesioak lehen eta orain Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-587 Misioetakoak apez izateko balioko zuten gaztetxoak fitxatzera etortzen ziren herrira. Anaia apez sartzekotan egon zenekoa. Misioak herrian Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-588 Urte hartan Don Eugeniok Ferminaren etxea urrutitik bedeinkatu zuenez, Ferminak ez zion oilaskorik eman. Ondoren Don Eugenioren arreba kontu eske joan zitzaion Ferminari baina hark ederki erantzun zion. Apezak Ferminaren etxea urrutitik bedeinkatu zuenekoa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-589 Trinitate eguna, San Juanak, San Pedroak, Santioak... herri osoa biltzen zen erromeriatan eta oso egun politak izaten ziren. Mendira igotzen ziren, gero bazkaldu, dantzatu, predikazioak eta meza egin eta buelta etxera. Erromeriak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-590 Herriko tabernaren batean mokadua hartu eta aizkora apustuak, pilota partiduak ikusi... Aranoko festak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-591 Baserriz baserri joaten ziren etxe bakoitzean pieza bat edo bi dantzatuz; eguerdian bazkaldu eta bazkaldu ondoren beste baserri batzuetara joaten ziren; denekin bukatu ondoren herrira bueltatu eta trago bana hartzen zuten taberna bakoitzean. Lehengo eta oraingo inauteriak ezberdinak dira. Goizuetako inauteriak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-592 Lehen ardoa zahagian eramaten zen mendira, gero zaharrak zahagia soinean zutela dantzan hasi ziren eta orduz geroztik zahagi dantza sortu zen. Orain inauterietako asteartetan egiten da. Zahagiaren ohitura Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-593 Aurpegia pintatzen zuten baina orain bezala ez ziren mozorrotzen. Mozorroak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-594 Inauteritako azken eguneko iluntzean plaza jendez betetzen zen eta denak, emakume eta guzti, dantzan jartzen ziren. Inauteritako azken momentua Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-595 Pote-poteka, tabak, bolatan, ... Txikitako jolasak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-596 Eguraldia haizearen arabera igartzen da. Mendian zebiltzan donostiarrekin izandako anekdota. Eguraldiaren iragarpena Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-597 Saskigintzan aritu zenean ezagutu ahal izan zuenez ilberrian botatako egurraren zumitza berehala hausten da, ilbeherakoa berriz iraunkorragoa da. Ilargiaren egoeraren eragina egurrean Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-598 Soldadutza ona pasa zuen. Iruñean eta Carrascalen. Militarren familientzako zeuden igerilekutan zerbitzatzea tokatu zitzaion. Soldadutza garaia Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-599 Uztailaren 7an lizentziatu eta motorra hartuta Lesakako San Ferminetara joan zen. Lesakarekiko estimua. Lesaka eta festak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-600 Soldadutza bukatu zuenean kotxea erosi eta mendian hasi zen lanean. Beste lanak: Mariazkurrenarekin, Iratin, Marsellan (Marsellako zorigaitza) eta bere azken lana izango zena. Soldadutza ondorengo lanak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-601 Bere zaletasun handienak pilota, festa eta dantza dira. Jokoan ere asko aritutakoa da, Andoainen hartu zuen zaletasun hori eta oraindik ere horretan segitzen du. Zaletasunak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-602 5 senidetan gazteena da. Haiekin izan duen harremana. Beste senideek beren bizitza egin zuten eta bera gelditu zen etxean, amarekin eta dendarekin. Familiaren aurkezpena Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-603 Ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. Neska bat hartu zuen denda aurrera eramaten laguntzeko. Amak asko lagundu zion. Ezkondu ondoren Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-604 Urtean behin egiten zuten etxeko garbiketa orokorra eta etxea zuritzea. Etxeko garbitasuna Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-605 Astean behin edo bitan Xinpoxa deituriko emakume bat joaten zen etxeko arropak egitera, anaientzako prakak, beretzako soinekoak, e.a. Euxtaki berriz arropak konpontzera joaten zen. Jostunak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-606 Egunerokoan potajea, barazki pixka bat... Igandetako eta festetako bazkariak berriz bereziagoak izaten ziren: garbantzuak, oilaskoa eta arroz-esnea jaten zuten. Etxeko jana Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-607 Behi bat zeukaten, honek esnea ematen zien eta noizean behin txekorren bat ere. Etxeko behia Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-608 Etxean astoa eta honen kumeak zituzten. Astoak bizilagunen etxera joaten zirela eta ez zirela, anekdota. Etxeko astoak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-609 Hiltzeko txerri bat ere izaten zuten etxean. Hiltzerakoan txerriaren zati batzuk banatu egiten zituzten. Txerria eta txerrikia Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-610 Alorra biltzera zetozen zoilariei oliotan kontserbatuta zeuden txistorra ematen zieten jateko, postretako berriz ogia, esnea eta kanelarekin egindako postre gozo bat. Zoilarientzako jana Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-611 Amak egiten zituen, berak oraindik ere egiten ditu. Esnea edo gaztarekin jaten zituzten. Taloak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-612 Amak potajea jarri zien egun batean, anaiak eta biek txarra zegoela esaten zuten, anaiak errazionamenduko azukre beltza hartu eta plateretan bota zuen, orduan bai txarra! Potajea eta azukrearen anekdota Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-613 Anaiak bankutxo batekin segitzen zion amari titia hartzeko, amak kasurik egin ez zionez haserretu eta kristalean ukabilkada bat jo zuen eskua ebakiz. Bere ilobak gauza bera egin zuen urte batzuk geroago. Anaiaren kasketa Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-614 Anai-arreben arteko harremana. Arreba bakarra eta txikiena izan denez mimatuena izan da beti. Ahizpa gazteagorik ez zeukanez ez zioten hainbeste arropa egiten (ondoren inork ez zituelako erabiliko) eta zeuzkanak hala nola moldatzen zituzten. Alaba bakarra eta txikienaren mimoak eta arropak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-615 Oso harreman ona zeukaten baserritarrekin. Meza bukatuta emakume batzuk goizero azaltzen ziren dendan. Baserritarrekin harremana Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-616 Urriko hilabetean meza egoten zen goizeko 6:30tan, herri guztia joaten zen eta oso polita zen. Meza ondoren gazteak pilotan aritzen ziren. Urriko meza goiztiarrak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-617 Astez, bazkalondoan, frontoira joaten zen lagunekin. Igandetan berriz Aranora jaten ziren oinez, gero Benta Berriko dantzaldira eta handik autobusez buelta 9tarako. Ordutegien errespetua. Besterik ez egon arren oso pozik bizi ziren. Orain gazteek denetatik daukate baina ez daki zoriontsuago bizi ote diren. Gaztetako aisialdia Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-618 Arroyo eta Orkolaga ezagutu ditu. Medikuak oso errespetatuak izaten ziren eta Arroyok adibidez errespetu hori modu itsusian erabili omen zuen. Herriko medikuak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-619 Celestino Gurbindo idazkaria. Benita emaztea Milagrosen etxean egon zen neskame. Bikote zirenean neguko arratsaldetan bere etxean egoten ziren. Harreman ona zeukaten. Idazkariarekin harremana Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-620 Txikiak zirenean Xardentxen biltzen ziren. Txikitako lagunak. Neskak neskekin eta mutilak mutilekin, eskolan ere berezita zeuden. Orain kontaktu gehiago dago neska-mutilen artean. Txikitako lagunak eta neska-mutilen arteko harremanak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-621 Txikitan hain zintzoak ziren ez duela zigorrik gogoan. Beti etxe inguruan eta egin beharreko guztia betetzen zuten, zergatik zigortuko zituzten? Ez zegoen zigortzeko arrazoirik Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-622 Pregoi eguna eta ezkontza. Ez zuten ospakizun bereziegirik egin. Gizonaren arreba egun berean ezkondu zen eta dena elkarrekin egin zuten. Eztei bidaian Bartzelonara joan ziren, bere koinata eta bikotea Madrilera. Ezkontza Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-623 Hurbileko emakumeek mantua jazten zuten hileta elizkizunetan. Mezaren ondoren gailetak eta kafea hartzera joaten ziren, bere dendara gehienetan, progua esaten zitzaion. Hileta elizkizunak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-624 Hileta elizkizunetako kategoriak::Primerakoa, segundakoa eta terzerakoa. Apezek hala egin behar zela usteko zuten. Oso gauza itsusia zen. Pazkotan jauna hartu zutela frogatzen zuen txartela. Buldak ordainduz gero ez zuten penitentziarik egiteko beharrik. Bijilia eta baraua. Aldaketak. Elizak herritarrengan zeukan boterea eta kontrola Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-625 Orain 3 denda dauden bezala lehen 8 zeuden. Denda bakoitzak bere bezeroak izan ohi zituen. Lehen gutxi irabazten zen arren dena oso merkea zen. Orain alde handia dago salerosketan. Herriko dendak, prezioak eta bezeroak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-626 Bakoitzak bere libreta zeukan, erosi eta ordaindu gabe gelditzen zena apuntatzen zen. Ahal zenean ordaintzen zen, baserritarrek adibidez aziendaren bat saltzen zutenean ordaintzen zuten. Bezeroen ordainketak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-627 Haien arropak eta ahal zutena herriko familia pobre bati ematen zizkieten. Ez zegoen diru mugimendurik. Farmaziako anekdota. Kalabazaren anekdota. Herriko familia pobreetako bat, anekdotak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-628 “Chanel nº5” perfumearen kontrabandoa. Bere anaia kontrabandoan aritutakoa izan da, norbaitek salatu eta harrapatua izan aurretik Parisa egin omen zuen ihes. Handik Hendaiara joan zen bizitzera. Kontrabandoa, perfumea eta ihesaldia Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-629 Larunbatetan txerri feriak izaten ziren. Kamionetak eta blusak janzten zituzten tratanteak azaltzen ziren. Oraingo feria dotoreagoa den arren orduan ere jende pixka bat biltzen zen. Feriak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-630 Txikitan bizpahiru baserritara joaten zen arrautzak jasotzera. Arrautza eske Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-631 Kafea, azukrea, irina... kantitate eskasetan ekartzen zuten. Gerra garaian amari bidali behar zioten portzelanazko kutxa hura ez zen inoiz iritsi. Errota itxiak. Errazionamendua eta gerra garaiko portzelanaren anekdotatxo bat Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-632 Anaiek hiruna urte eman zituzten soldadutzan. Anai zaharrenak Donezteben zerbitzatu zuen, bigarrenak Donostiako Ekonomato militarrean. Laugarrena apez sartu eta libratu egin zen. Bi anai somnanbulu zituen eta hau frogatuz gero soldadutzatik libratzen ziren; anai batena frogatu ahal izan zuten bestearena diruaren bidez frogatu zen. Anaiak soldadutzan Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-633 Oso prozesio politak egiten ziren (Ostiral Santukoa besteak beste), kanpoko jende asko etortzen zen ikustera. Prozesio politak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-634 Balsean dantzatzen debekatu zutenean jendeak akordeoia hartu eta mendira joaten ziren dantzan biltzera. Balsaren debekua eta alternatibak Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-635 Bera ez zen inoiz joan baina gaueskolako “i”aren eta “o”aren anekdota ezaguna da herrian. Gaueskola Eustakio Zubieta Lujanbio
LTZ-636 Artantxun jaioa. Aita 4 seme-alaba zituela alargundu zen; era berean ama hiru alabarekin gelditu zen alargun. Biak ezkondu eta 16 seme-alabatako familia osatu zuten. Familiaren aurkezpena, guraso alargunak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-637 Garai hartako etxe guztiak zaharrak ziren. Aurrerago etxea berritu eta saldu egin zuen. Etxe zaharrak ziren Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-638 Aitak jarri zuen etxeko argia. Argiak diferentzia handia ekarri zuen. Argia Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-639 Etxean ez zegoen urik, beheko iturritik ekartzen zuten. Makila bizkarrean jarri eta honen mutur bakoitzean txapazko balde bana jarrita ekartzen zuten. Iturriko ura Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-640 Urtean behin etxea kisuarekin zuritzen zuten. Baserriaren kanpoaldea ere denek zuritzen zuten pixka bat. Gurasoek egiten zuten. Etxea zuritzea Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-641 Auzolanetan bideak egiten eta konpontzen aritzen ziren. Auzolanak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-642 Haurra zela Aranora joan zen morroi. Txikitatik Aranora morroi Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-643 Aranoko morroi denboran arditan eta behietan ibiltzen zen. 7 urte bete gabe zituen oraindik. Aranoko lanak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-644 2 anaia Frantzira joan ziren mendira lanera. Anaia bat arbolatik erori eta gerriak hautsi zituen, bestea Argeliako gerran hil zuten. Bi anairen gertaera gogorrak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-645 Neguko gauetan Lekunberriko Don Felix apezak ematen zizkion eskolako klase batzuk. Apezarekin gaueskolak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-646 Morroi egondako etxeak Liztorri zeukan izena. Liztorriko aitonaren heriotza. Liztorri baserria Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-647 Liztorrin 13 senide ziren. 7 anaia eta 6 ahizpa ziren. Hauek hazita zeudela joan zen José Ramón morroi. Liztorriko familia Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-648 1936.ean atera zen Liztorritik. Amona eta biak gelditu ziren. Handik Aranoko Olasora joan zen. Liztorritikotik Olasora Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-649 Berak jotzen zituen Aronoko ezkilak. Goizeko 6etan eta gaueko 10etan. Aranoko kanpai-jolea Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-650 Ogirik ez eta taloa jaten zuten. Ahal zen bezala. Ogirik ez Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-651 Irina egiteko errotak: herrian, Oiartzunen eta Zubietan zeuden. Emakumeek irin poltsak gona azpitan gordetzen zituzten. Inguruko errotak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-652 Ogia eta taloa edukiz gero beste guztiarekin moldatzen ziren. Babak, babarrunak, ... Eguneroko jana Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-653 Nola edo hala, baten eta bestearen jantziekin moldatzen ziren. Jantziak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-654 Liztorri baserrian ura, argia eta komuna zeukaten. Komuna urik eta beste ezer ez zeukan zulo bat besterik ez zen. Liztorriko komuna Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-655 Gazte denbora baserriz baserri igaro zuen. Hilabetean behin joaten zen etxera bisitan. Eguberriak Aranon ospatzen zituen. Etxekoei bisita Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-656 Beste baserriko umeekin jolasten zen, pilotan, belar sorotan borrokan, ... Beste baserriko umeekin harremana, jolasak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-657 Oinetako zakarrak izaten ziren. Kubiertekin egiten zituzten. Zaku patatak eta abarkak. Oinetakoak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-658 Amonak 13 sema-alaba izan zituen, gerra garaian kanpoan zeuden senideak etorri ziren, zentralean hasi ziren lanean... 1937. urtean egin zen Benta-berria. Amona eta familia gerra garaian Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-659 Makiekin izutu egiten ziren. Makiak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-660 Apezarekin oso ongi moldatzen zen. Batzuetan, apezak hala eskatuz gero, baldea bete ur eramaten zion etxera. Apezarekin harremana Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-661 Aranoko morrontza lanak bukatu zituenean mendira joan zen lanera. Mandoarekin aritzen zen, batetik bestera, behar zena garraiatzen. Aranotik mendira lanera Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-662 Ogirik ez eta emakumeek gona azpian ekartzen zuten kontrabandoko irina. Irinaren kontrabandoa Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-663 Aian ongi hartu zuten eta gustura egon zen. Harreman onak egin zituen. Soldadutza Aian Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-664 Soldadutzan sukaldeko lanak tokatu zitzaizikion. Soldadutza sukaldean Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-665 Soldadutzan erdaraz ikastea tokatu zitzaion. Soldadutza erdaraz Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-666 Soldadutza bukatu zuenean mandazain lanetan hasi zen. Ikatza ekartzen egiten zuten lana. Mandazain lanetan Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-667 Donostiko Iberdueron hasi zen lanean. Enpresak behera egin zuen. Lankideekin harremanak. Mandazaintzatik Iberduerora Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-668 Gerratik bueltatu zenean ezagutu zuen. Igandetan gelditzen ziren, elkarrekin paseatzen zuten, noiz edo noiz musuren bat eman... Andregaia ezagutzea Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-669 Martutenen ezkondu ziren. Iber-Duero lantegiaren itxiera. Bizitokia eta etxea. Ezkontza eta lehenengo urteak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-670 Mandazain lanak non egiten zituen. Ikatza garraiatzen zuen. Zubiak konpontze lanetan. Mandazain lanak I Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-671 Arrantzan ibiltzen zen, batzuetan gauez. Arrantzaleen arteko harremanak. Arrantza Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-672 Behin bakarrik iritsi da Artikutzako festetara. Eratsungo festetan asko ibili da. Eratsunera oinez joaten ziren eta bueltakoan kamioiren batekin akaso. Inguruko herritako festak, Eratsun Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-673 Beti ongi moldatu izandu da kanpotarrekin. Tabernan elkartzen ziren karta jokoan aritzeko. Harremanak eta aisialdia Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-674 Hiru seme dituzte. Andregaiarekin musu bat aldian behin. Familia Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-675 Martutenen izan ziren meza eta bazkaria. Arreba ere egun berean ezkondu zen. Ezkontza eguna Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-676 Goizeko hiruretan jeikitzen zen egunero. Ibilbidea: Goizuetatik Aranora, handik Hernanira eta goizeko 9tarako Lasarten egon beharra zeukan. Esnea fabrikarako biltzen bazuen ere kamioilari autonomoa zen. Esnearen garraioan lanean Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-677 16 behi izan zituen, ardiak, txerri mordoxka bat... Txerriak saltzeko zituen. Txerri hiltzea. Etxeko azienda Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-678 Txerria hiltzen zenean hurbilekoen artean banatzen zen. Txerri puska banatzea Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-679 Gehienetan 4 mandorekin ibiltzen zen, bidaia luzea zenean berriz 5ekin. Ikatza, egurra eta harrapatzen zuten guztia hartzen zuten. Mandazain lanak II Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-680 Herrian entzuten ziren sorgin kontuak baina berak ez du inoiz ezer ikusi. Sorgin kontuak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-681 Neskak zirikatzen aritzen zirenekoa, agarrauan dantzatzea, ... Ez omen zen dantzarako iaioa. Gaztetako ibilerak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-682 Aranoko inauteriak Goizuetakoak baino gehiago bizitu ditu. Aranoko jendea oso ona da. Aranoko inauteriak eta haiekin harremana Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-683 Festa politak egiten ziren, jendea behintzat biltzen zen. Aranoko festak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-684 Arroyo medikua. Mediku ona zen, pertsona bezala zakar xamarra zela esaten zuten. Herriko medikua Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-685 Anaiekin hiketan mintzatzen zen, arrebekin gutxiago. Bakoitzak bere norabidea hartu bazuen ere ongi moldatu izan da denekin. Senideen arteko harremana Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-686 Beti kantari, umore onez ibiltzen zen. Kantarako zaletasuna Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-687 Trinitate eguna eta San Joan Xarra erromeriak adibidez. Goizean goiz abiatu, meza entzun eta festa. Dena oinez egiten zuten. Erromeriak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-688 Loiartek 3 kamioi, Vivianok 1 eta Xiberiñek kotxe bat. Herriko garraioak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-689 Lehen dena mendiko lana, aizkora lana zen. Motozerrak geroago etorri ziren. Lehengo lanak Jose Ramón Huici Iparragirre
LTZ-690 Egur lotea eskatu egiten zen. Haizeak botatako arbola baten batek markatuz gero auzokoak errespetatu behar zuen Egur loteak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-691 Mertxek herrian ibili diren zenbait pertsonai xelebre ekartzen ditu gogora: zerriak hiltzen ibiltzen zena, etxerik gabeko bat, iratzeak egiten laguntzen zuen beste bat Herriko pertsonai xelebreak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-692 Berarendako bereziak diren tokiak aipatzen ditu Herriko toki bereziak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-693 Jaunartzea behartuta egin zuela aipatzen du. Katekesia apezak ematen zuen eskolan eta amak etxean Ez zuen jaunartzea egin nahi Mertxe Uitzi Anton
LTZ-694 7 urte zituela hasi zen eskolan. Oinetako zaharrak janzten zituzten bidean eta herrira iristerakoan aldatu egiten zituzten. Bidean apezarekin gurutzatuz gero belauniko jarri behar izaten zuten. Klaseak erdaraz izaten ziren eta euskaraz eginez gero zigortu egiten zituzten. Neskak eta mutilak banandurik egoten ziren. Maisuak oso zorrotzak ziren eta ikasleak jo egiten zituzten Eskola Mertxe Uitzi Anton
LTZ-695 Denetan aritzen ziren: txorromorroan, pilotan, baloian, txapetan,... Frontisa hartzeko nola egiten zuen kontatzen du Jolasak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-696 Etxean zigorrik ohikoena egurra izaten zen. Halere, aitak ez zuen inoiz jo Etxeko zigorrak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-697 Senide asko zirenez, zaharrenek zaintzen zituzten txikiak. Umezain utzi zuten batean gertaturiko anekdota kontatzen du Umezain. Anekdota Mertxe Uitzi Anton
LTZ-698 “Ezkur urtea, elur urtea” esaera aipatzen du Ezkur urtea, elur urtea Mertxe Uitzi Anton
LTZ-699 Ahizpa zaharraren ezkontza eguna gogoratzen du, jende asko zegoela eta ongi pasa zuela Ahizpa zaharraren ezkontza Mertxe Uitzi Anton
LTZ-700 Koadrilako lagun bat alargun gelditu eta konturatu gabe hasi ziren harremanetan. Udaletxean ezkondu ziren, ostiral batean, eta ezkontza larunbatean ospatu zuten Orain dela 20 urte ezkondu zen Mertxe Uitzi Anton
LTZ-701 Hildakoa emakumea izan edo gizona izan, kanpaiek soinu ezberdina egiten dute, gaur egun ere. Etxean norbait hiltzen denean, lagunak eta familiarrek doluarekin bat egitea garrantzitsua dela dio Mertxek Heriotza Mertxe Uitzi Anton
LTZ-702 Aita Sarrion hasi baino lehen, baserrian, kontrabandoan, mendian,... aritzen zen lanean Aitaren lanbideak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-703 Baserrian ez zen dirurik gastatzen pentsutan. Mertxek baserrian zituzten fruta arbolak aipatzen ditu. Esnea soilik etxerako ekoizten zuten, aldiz arrautzak, arkumea edo zekorraren bat saldu egiten zituzten Baserriko lanak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-704 Jaiotzean bildotsa izaten da, gero arkumea, artantzua, arkaztea, ardia eta ardi-zaharra. Ardi-zaharrak hiltegira eraman edo saldu egiten ziren Ardiaren adinaren araberako izenak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-705 Beren baserrian ez dute sekulan erlerik izan, auzokoak bai Auzokoak erleak zituen, haiek ez Mertxe Uitzi Anton
LTZ-706 Aita ez zen onddo-zalea baina ongi erakutsi zion onddotara lehenago iristen denak lehentasuna duela, haren atzetik joan edo bera joan arte itxaron behar da Onddoak biltzeko legea Mertxe Uitzi Anton
LTZ-707 Aitak Hernaniko papelera usaintzen bazuen euria zetorreneko seinalea zen. Hegazkina pasatzean zeruan “marra” uzten badu aldaketa dator. Lizarraren hostoa haritzarena baino lehenago ateratzen bada, uda lehorra dator Eguraldia asmatzeko trikimailuak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-708 Aitak patatekin hartzen zuen kontuan ilargia, Mertxek perrexilarekin, azenarioekin eta lekekin hartzen du kontuan Ilargiaren eragina baratzean Mertxe Uitzi Anton
LTZ-709 Herrian lantegi ezberdinak ezagutu ditu: formikazko aulkiak, azulejo txikiak, komunetako tapak,... Zerrategia izan zela badaki ere, baina berak ez du ezagutu Herriko lantegiak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-710 Mertxek aipatzen du bera umea zelarik azaro eta abenduko azken larunbatetan feria egiten zela herrian eta zerri asko saltzen zela Feria Mertxe Uitzi Anton
LTZ-711 Mertxeren amaren aldeko aitona errepublikanoa omen zen. Gerra piztu zelarik, 3 alaba eta bat bidean zituela, atxilotu eta fusilatu egin zuten. Emazteak eta alabek oso gaizki pasatu zuten gero Aitona fusilatu egin zuten Mertxe Uitzi Anton
LTZ-712 Aitak gerran hartu zuen parte. Behin “gorri” batzuk fusilatzera bidali zuten. Hori kontatzen zuenean negarrez kontatzen zuen Aitak gerran parte hartu zuen Mertxe Uitzi Anton
LTZ-713 Aitak 18 bat urte zituela, bordan ziren aziendak bazkatzera joan zen batean tipo bat ikusi eta aitonari esan zion. Aitonak partea eman zuen, guardia zibilak bordara joan eta altoa eman zuten. Borda barruan zegoen makiak tiroa egin, guardia zibil bat hil eta alde egin zuen Makien istorio bat Mertxe Uitzi Anton
LTZ-714 San Migel aingerua etortzen zelarik prozesioa egiten zen Prozesioak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-715 Mertxek San Anton eguna aipatzen du, aziendekin edo pentsuarekin joaten ziren. Bestela, lana dela eta, gutxitan joaten ziren Erromeriak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-716 Festa egiten zuten baina erretiratu egiten ziren, ez orain bezala. Zezenak bertakoak izaten ziren. Anaia-eta joaten ziren egun batzuk lehenago zezenak biltzera Herriko festak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-717 Inauterietan baserriz baserri ibiltzen ziren. Bere garaian bi koadrila ibiltzen ziren, lehenago bakarra Inauteriak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-718 Lehen orain baino gehiago ateratzen zen jendea. Mertxek tabernan egin du lan eta gogoratzen du larunbatero eta igandero jende pila ibiltzen zela eguerdian, baita goizetan salda hartzera ere Tabernetako giroa Mertxe Uitzi Anton
LTZ-719 Igandeetan musika izaten zen baina jendea kanpora ateratzen hasi zen eta galdu zen. Mertxeren gurasoak igandero jaisten ziren herrira zinema ikustera Bestelako denbora-pasak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-720 Baserritarrak asteburuan joaten ziren herrira trukean aritzera, lehen jokorako joera handia zegoen adinekoen artean Baserritarrak asteburuan joaten ziren herrira Mertxe Uitzi Anton
LTZ-721 Emakumeak taberna batera joaten ziren kafea hartzera eta kartetan aritzera Emakumeak tabernara Mertxe Uitzi Anton
LTZ-722 Etxerako bidean, herritik San Anton ermitarako zatian izaten zuten beldurra (errepidean), hortik aurrera (mendian) ez zuten beldurrik izaten Mendian beldurrik ez Mertxe Uitzi Anton
LTZ-723 Hernanin lan egiten zuela anginak harrapatu eta berbenarekin sendatu zuenez geroztik, fede handia du sendabelarretan Sendabelarren inguruko pasadizoa Mertxe Uitzi Anton
LTZ-724 Txikitatik medikuari beldurra izan dio. 14 bat urterekin trikinosia pasa zuen eta oso gaizki ibili zen Medikuari beldurra Mertxe Uitzi Anton
LTZ-725 Mertxek umeek izaten dituzten zizareen kontrako bi erremedio ematen ditu Zizareen kontrako erremedioa Mertxe Uitzi Anton
LTZ-726 Guardia zibilen inguruko anekdota batzuk kontatzen ditu: Zebrian izeneko bat, Pantera Rosa deitzen zuten beste bat, Cacereseko batekin izandako tirabira Guardia zibilen inguruko anekdotak Mertxe Uitzi Anton
LTZ-727 Baserriko sotoan animaliak, goikoan familia eta ganbaran belarra zuten. 9 senide ziren baina, 9 urte zituela, hil zen bat. Guraso eta senideekin batera amona eta izeba bizi ziren. Senideak gaztetatik ateratzen ziren kanpora lanera eta gazteenak etxeko lanetan aritzen ziren amarekin batera. Aita zentralean aritzen zen Baserria eta familia Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-728 Elektrizitatea sortzeko zentral txikia zuten etxean Argia izateko zentral propioa Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-729 Iturria etxetik 40 bat metrotara zuten. Etxeko “goada” egiteko (maindireak garbitzeko), amak maindireak garbitu eta belar-soroan zabaltzen zituen Ura eta “goada” Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-730 Udan galtza motzak eta neguan amak egindako petoa erabiltzen zituzten. Festa egunetarako trajea Jantziak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-731 Lehendabizi abarkak erabiltzen zituzten, gero zapatilak eta gero botak. Eskolara abarkekin jaisten ziren, baina igandeetan herrira sartzean zapatak janzten zituzten Oinetakoak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-732 Amona eta izeba laguntza handia ziren umeak zaintzeko orduan Amona eta izeba Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-733 Egunerokoa eltzaria jaten zuten. Ogia beti izan dute, nahiz eta taloa ere jaten zuten. Igandeetan zerbait berezia jaten zuten: oilaskoren bat, arraina,... Janaria Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-734 Danielek azaltzen du nola egiten zuten pittarra Pittarra Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-735 Urtean bi edo hiru zerri hiltzen zituzten. Hasiera batean zerri-hiltzailea etortzen zen, gero anaiari erakutsi zion eta anaiak egiten zuen. Jakiak nola kontserbatzen zituzten eta puskak nori banatzen zizkioten azaltzen du Zerri-hiltzea Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-736 Baserriko lan asko auzokoen artean elkarri lagunduz egiten ziren: zerri-hiltzea, lurra iraultzen, gorotza ateratzen,... Lagun pila bat elkartzen zen Elkarri lagundu Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-737 Etxean gazta egiten zuten, behi-esneaz zein ardi-esneaz. Soberan gelditzen zen behi-esnea herrian saltzen zuten Esnea eta gazta Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-738 Ilbeltza, otsaila, martxoa, apirila, ..., arrobila, uztarrila, abuztua, buruila, urria, azaroa eta abendua Hileen izenak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-739 Eskolara etortzen hasi aurretik harreman gutxi zuten herriko jendearekin Baserritarrak eta kaletarrak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-740 Anaiak eta arrebak kanpoan aritzen ziren lanean eta, sarritan, bere lagun eta ezagun asko ibiltzen ziren baserrian Kanpoko jende asko baserrian Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-741 Etxeberria ijitoa zen, berari eramaten zizkioten eltzeak konpontzera Ijitoak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-742 Auzolan asko egiten ziren Auzolana Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-743 Udalaz gain beste 20 lagun egoten ziren, “beintena”, udalari laguntzeko eta komunalak kudeatzeko Udala eta “beintena” Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-744 Senideen artean hika erabiltzen zuten (eta dute), guraso, amona eta izebarekin zuka. Lagunartean beti hika Zuka eta hika Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-745 Danielek anaia gazteenaren jaiotza ekartzen du gogora: 11etan ama jorran ari zen lanean eta 2etarako umea jaioa zen Anaiaren jaiotza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-746 Arreba hil zenean 3 urte zituen Danielek baina orduko irudiak grabatuak ditu Arrebaren heriotza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-747 Haur garaiko jolasak korrika, gordeka eta holakoak izaten ziren. Pilotan ere maiz aritzen ziren. Danielek gogoratzen du pilotan gelditu zen batean aitak eman zion zigorra Jolasak, bihurrikeriak eta zigorrak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-748 Eskolan 7 urterekin hasi zen. Eskola erdara hutsez izaten zen, euskara erabiliz gero zigortuak izaten ziren. Ama zorrotza zen, egunero bidaltzen zituen eskolara, nahiz eta haiek piperrak egin. Eskolan faltatzen zirenean aguazilak kargua hartzen zien. Jantokia bazegoen baina lehentasuna pobreek eta urrutiko baserrietakoek izaten zuten Eskola garaia Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-749 Orain gaztetxea den horretan elkartzen ziren gazteak. Barra errekako harriez egin zuten. Neskak ez ziren sartzen Gazte garaiko denbora-pasak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-750 Zineman 18 urte goragokoendako pelikulak botatzen zituztenean gazteak kanpora bidaltzen zituzten. Horren inguruko anekdota bat kontatzen du Anekdota zineman Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-751 Neskekin paseoan ibiltzen ziren. Neska baserrikoa bazen laguntzera joaten ziren Neska laguntzea Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-752 Ezkongaietan neskak lan egiten zuen hortaz libre zuelarik elkartzen ziren. Ezkon aurretik elizan ezkontze-pregoia botatzen zuen apezak. Despedida mutilek bakarrik egiten zuten, Danielek gogoratzen du berean bertsolariak egon zirela eta zoragarria izan zela Ezkongai-harremana, pregoia eta despedida Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-753 Ezkontzako eguna zoragarria izan zen. Ezkon-bidaian Los Angelesera joan ziren, arreba ikustera Ezkontza eta ezkon-bidaia Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-754 Goizuetan, baserritik erabat bizi denik ez da izanen, kasu gehienetan kanpoko soldata bat behar izaten da Erabat baserritik bizitzea zaila Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-755 Danielek Goizuetan izan diren lantegiak eta berak izan dituen lanbideak aipatzen ditu Lantegiak eta lanbideak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-756 Daniel mendian lanean ibili zen, goizean jaiki eta mendira joaten ziren egun osorako. Hasiera batean lan gehiena eskuz egiten zuten, traktoreak-eta heldu orduko lana asko aldatu zen. Gutxitan etortzen zen herrira. Ezkondu eta umeak izan zituelarik 5 urte egin zituen mendian, baina azkenean uztea erabaki zuen Mendian lanean Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-757 Mendia utzita, gida-baimena atera eta gidari moduan hasi zen lanean Gidari lanetan hasi Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-758 Danielek gogoratzen ditu ardiari eta ahariari, bere adinaren arabera, ematen zaizkion izenak: artantxua, arkaztea, betutxa eta ardia. Aharia zikiratuari alondoa esaten zitzaion Ardiaren izenak adinaren arabera Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-759 Zekorrak saldu egiten zituzten hartutako zorrak ordaintzeko Zekorrak saldu egiten zituzten Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-760 Emaztearen aitak erle asko izaten zuen eta ezti pila egiten zuen. Haiek, aldiz, ez dute inoiz erlerik izan Eztia ez dute landu Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-761 Onddoak bildu izan ditu baina ez dio ilargiari begiratu Onddoak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-762 Arrantzan gutxitan ibili da Daniel, anaia zaharra izaten zen etxera amuarrainak ekartzen zituena Arrantzan gutxi ibilia Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-763 Ehiza egitera Artikutzara joaten ziren, gehienbat basurdeetan Artikutzan ehizan Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-764 Txiki-txikitatik joaten zen Artikutzara amarekin zerri-puskak eramatera Artikutzara txiki-txikitatik Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-765 Ikazkintzan bera ez da aritu baina sumatu eta ikusi bai. Anaia horretan aritu zen Ikatza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-766 Baserria zarpiatzeko kisua erabiltzen zuten Kisua baserria zarpiatzeko Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-767 Guardia zibilak sinadura bila joaten ziren baserrira eta bertan gosaltzeko aprobetxatzen zuten Guardia zibilen gosariak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-768 Danielek telebista jarri zuteneko amonaren anekdota pare kontatzen du Amona eta telebista. Anekdota Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-769 Bertara lanera etorri eta herrian bizi ez zirenek gaizki hartzen zuten bertakoek euskara erabiltzea. Asteburuan herrira etortzen zirenean mutur-joka aritzen ziren batzuk eta besteak Kanpokoekin mutur-joka Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-770 Daniel ez da kontrabandoa aritu, bere anaia aldiz bai. Beren baserrian elkartzen ziren kontrabandistak eta handik ateratzen ziren ilunabarrean. Gehien bat arropa eta puntilla mugitzen zuten. Artikutzan hartu eta Berastegi aldera eramaten zuten Kontrabandoa Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-771 Goizuetako ferian bakarrik zerriak saltzen ziren. Etxe guztietan hazten zituzten. Bestalde, ardi asko Iparraldera saltzen zituzten Zerriak eta ardiak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-772 Artikutzan ba omen da “Frantsesaren gurutzea” deiturikoa. Bertan frantziar tratante bat hil omen zuen goizuetar batek Frantsesaren gurutzea Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-773 Goizuetako inguruan gutxienez 4 maki hil omen zituzten Makiak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-774 Gerra garaian, herrian soldaduak agertu eta herriko zenbait lagun harrera egitera joan zitzaizkien. Herrikoak PNV ingurukoak zirela enteratu ziren soldaduak eta fusilatzekotan egon ziren. Zentralaren inguruetan bi kanpotar fusilatu omen zituzten Gerra garaiko kontuak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-775 Urrian, ehiza garaian, goizeko 4,30etan ematen zuen meza apezak. Aitarekin joan zen batean apezak meza-mutil egoteko eskatu zion Behin aritu da meza-mutil Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-776 Mezak goizeko 6,30etan, 8,30etan eta 10,30etan izaten ziren. Mutikoak 8,30etan joaten ziren. Meza bukatutakoan pastel-dendara joaten ziren lasterka, lehen iristen zenak pastelak hartu eta tabernara eramateko. Trukean pastela jasotzen zuen Meza Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-777 Daniel aingeru moduan atera izan da San Migelen prozesioan. Corpus egunean prozesioa izaten zen ere bai Prozesioak Daniel Loiarte Narbarte
LTZ-778 Misioak urte batean izan ziren. 8 egunez ia elizatik atera gabe egon ziren Misioak Daniel Loiarte Narbarte