Euskalkiak

Orri honetan arlo eta kokapenak dialektoak aurkituko dituzu bi sailkapen mota gisa: Louis Bonaparte Loucien Koldo Zuazo sailkapena egungo sailkapen tradizionala. Horietako bakoitzean klik eginez, euskalkien eta herri ahal izateko kide deskribapen aurki daitezke.

Nafar-lapurtarra

Kokapena

Nafar-lapurtera bereizgarri gutxiko eta berdintasun txikiko euskalkia da Koldo Zuazorentzat. Hala ere, hizkera batetik bestera dagoen aldea ez da larria eta horregatik Bonapartek hiru euskalki ikusi zituen lekuan bat bakarra ikusten da sailkapen berrian.

Hiru azpieuskalki nagusi antzematen dira: sartaldekoa, erdigunekoa eta sortaldekoa. Gainera trantsiziozko bi hizkera multzo: kostatarra (erdialdekoarekin lotua) eta Amiküzekoa (zubererarekin lotua).

Nafarroa Behere osoan eta Nafaroa Garaiko hiru herritan hitz egiten da euskalki hau: Zugarramurdi, Urdazubi eta Luzaiden.

Ezaugarri nagusiak

1/ Zuketa eta xuketa tratamenduak oso zabalduak daude euskalki honetan. Zukan, nik dizut ‘nik dut’, eta xukan nik dixut ‘nik dut’.

2/ Ez da ezagutzen i bokalak eragiten duen bustidura: edozoini, gainetik, etxezaina, etxeraino... Are gehiago, erdaraz ñ eta ll duten hitz batzuk in eta il bilakatu dira: botoila ’botila’, mainatu ‘bañatu’...

Adib.: profitatu ute anitz mendi hori

orai guk hestian min iten du

makur ukaiten ziena Luzaideko kabaladunek

ta gaineat errain dizut gauza at

bana horren gainian denak elgar hartiak gira

pazientziaikilan

3/ Gainerako euskalkietako hasierako tx- ordez, x- izaten da: xapela, ximista, xixtu, xoko...

4/ Erdarazko –on amaierari –oin dagokio nafar-lapurteran: arrazoin, meloin, kartoin...

Adib: eztut uste arrazoin haundik bauten hola hola agertzeko

5 Erdarazko –age amaierari –aia dagokio nafar-lapurteran: lengoaia, salbaia ‘basatia’, bisaia ‘aurpegia’...

6/ Gainerako euskalkietako inor eta gisakoen ordez nehor, nehori, nehun erabiltzen dira.

Adib.: guk eztuu nehori esplikazione eman behar

7/ Hiztegian aipatzekoak dira: fitsik ‘deus’, guri ‘bigun‘, ortzantz ‘trumoia’...