Fitxategiak

Fitxategiak

Orreaga Ibarra

I-042

  • Grabazio data: 1995-11
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Graciosa Villanueva Labaien
  • Ikertzailea: Orreaga Ibarra
  • Gai nagusia: Hizketa librea: familia, herria, euskara, sukaldaritza.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:02:20
denetarik Bera eta bere familiaren aurkezpena, gurasoak eta senideak. Etxean asko ziren eta lanera atera behar izan zuten. Bera Aritzun bederatzi urte zerbitzen egon eta gero Burlatara ezkondu zen.
A02 00:02:20
00:03:25
bizimodua, herria Herrian arrunt ongi bizi dira. Behi eta ardi asko dago. Besteek fabriketan egiten dute lan. Danone zena itxi zuten eta orain beste batzuek hartu dute beste izen bat emanez.
A03 00:03:25
00:04:35
Eguberriak, elikadura Gazte zenean Eguberritan elur asko egiten zuen. Babarrun gorriak, oilaskoa, natilak, "leche frita"... jaten zuten.
A04 00:04:35
00:08:20
elikadura: esnea, jaiak Herria Iruñetik hogei kilometrotara dago. Herri txikia da hamabost bat etxe daude eta asteburuan joaten direnen etxeak ere badira. Jaiak irailaren zortziaren inguruko asteburuan dira. Ostiralean afaria egiten dute denek elkarrekin eta orkestra egoten da. Larunbata eta igandean bakoitzak familiarekin ospatzen du. Emakumeentzako lan handia. Bertako jendea normalean abeltzantzan aritzen da eta esnea saldu egiten du. Gurelesara eramaten zuten lehen eta orain Copelechera Iruñera eramaten dute esnea.
A05 00:08:20
00:09:30
inauteriak Aritzun ez dira inauteriak ospatzen. Olaguera, Anueko herririk handienera, joaten dira. Han ez dago bertako dantza berezirik.
A06 00:09:30
00:10:15
euskara Ultzamako euskara Leitzako euskara baino argiagoa dela uste du.
A07 00:10:15
00:00:00
denetarik Herrian bizitzea gustatuko litzaioke bere familia bertan bizi baita. Aurreko urtean etxe bat egin zuten. Oporrak dituzten aldiro joaten dira herrira.
A08 00:11:25
00:13:50
euskara Herrian, orain berrogei eta berrogeita hamar urte dituztenak txikiak zirenean euskara galdu egin zuten, Frankoren garaia zen. Eskolan Cadreitako maisu bat zegoen eta euskaraz hitz egiteagatik jo egiten zituen. Berak hamabi urtetan ikasi zuen erdara. Orain haurrak ikastolara joaten dira, bai Larraintzar bai Burlatara. Baina umeek euskara batua egiten dute.
A09 00:13:50
00:18:50
elikadura: odolkia, elikadura: relleno Berari beti gustatu izan zaio sukaldea. Herrian bada ohitura "rellenoak" egiteko. Bildots tripak dira, ongi garbitu gatza eta ozpinez. Egosi eta gero xehatu tipula, urdai pixka batekin eta arrautzekin. Bildotsaren esteak bete eta egosi. Odola ere egosi egiten da. Odolkiak txerriarekin egiten dira. Txerria hiltzen denean odola nahastu egiten da ez gatzatzeko. Gantza, arroza, tipula, baratxuriak etab. nahastu. Lehen txerria hiltzen zenean ospakizuna egiten zen. Txistorra nola egiten den. Txerri hankak sekatzeko kilo bakoitzeko egun eta erdi egon behar du gatzetan. Gero atera eta pimentoia ematen zaio.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
I-042-A 18:58