Fitxategiak

Fitxategiak

Irulegi Irratia

II-012c

  • Grabazio data: 1993-03-09
  • Jabea: Euskarabidea-mediateka
  • Berriemailea: Daniel, Margeritte
  • Ikertzailea:
  • Gai nagusia: Ilargiaren inguruko sinisteak.
  • Bistaratzeko baimena: Librea
  • Argitaratzeko baimena: Mugatua
  • Soinu kalitatea: Ona
Herria Euskalkiak Mapak
Zatia Iraupena Gaiak Sumario
A01 00:00:00
00:19:00
eguraldia, ilargia: eragina, nekazaritza, sinesmenak Aurkezpena: Ilargia eta bere eraginak. (02:20") Garta-denborak: Gartetan egiten duen denbora bera egingo du hurrengo hiru hilabeteetan. Zotalegunak: urteko lehenengo hamabi egunetako eguraldiak urteko hamabi hilabeteetan egingo duen eguraldia aurreratzen du. (08:05") Ilargiaren aldaketen arabera egiten zuten laborantza-egutegia. Ereiteko denborak horren araberakoak ziren, ilbeheran ereiten zen. Abereengan ere izaten zuen eragina. Kontakizunak. Egurra mozteko garaia ere Ilargiaren araberakoa zen. Sua egiteko egurra ilgoran mozten zen. Altzarietarako egurra, berriz, ilbeheran moztu behar da, egur hori ez baita bihurtu behar.
A02 00:19:00
00:28:00
eguraldia: tenporak, ilargia: eragina, sinesmenak (20:55") Ilbeheran eta ilgoran landatzen diren barazkiak. Orain ere kasu egiten zaio ilargiari baratzeko lanak egiteko orduan. Garta-denborak. Landareen kasuan ez zitzaion Ilargiari hainbesteko kasurik egiten. Animaliengan duen eragina.
A03 00:28:00
00:38:00
ilargia: eragina, nekazaritza, sinesmenak (28:53") Baratzearen gainean eragin handia du ilargiak. Tipulak, adibidez, abenduko ilbeheran erein eta ilbeheran jasotzen zituzten. Beste sinesmen batzuk.
A04 00:38:00
00:47:40
ilargia: eragina (39:47") Sinesmen bat baino gehiago da ilargiaren eragina: Newton-en legea Lurraren eta Ilargia eta Eguzkiaren artean ere betetzen da. Itsasoko mareak ere horren ondorioa diren bezala, landare eta zuhaitzetako izerdia ere erakarri ditzakete Ilargi eta Eguzkiak. Ilargi betea: guk Lurretik Ilargia Eguzkiak erabat argitua ikusten dugu. Ilargi beltza: Eguzkia Ilargiaren atzean dago eta horregatik Ilargiaren argitu gabeko aldea ikusten dugu. Beraz, ilargi betean Eguzkia alde batean eta Ilargia bestean egonik, bakoitzak norabide batean tiratzen du, indarrak banatuz. Baina ilargi beltzean biak alde berean daude eta norabide bererantz tiratzen dutenez, indar handiagoaz gertatzen da. Eta honek eragin zuzena du baratzean. (44:30") Agurra.
Pista Artxiboa entzun Iraupena
II-012c-B 47:43