Gaiak

labar-pinturak [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
SK-009b A01 erlijioa - leizea - historiaurrea Beharbada hor dago erlijioaren sustraia. Marrazkiak ehizarekin lotzeko arrazoia. Marrazkiak dauden harpeetako ezaugarri eta kontakizunak: Zuberoan: Etxeberri, Sasiseroaga. Marrazkiak, ailegatzea zaila den tokietan eginda daude; beraz, ez zituzten besteek ikusteko egiten, beste zerbait egon behar da. Isturitze, Zugarramurditik Urdazubirako bidean, Atxerri (Aia herrian), Ekain (Zestoan), Goikoan (Berrio), Santimami˝e, Laperra (Arantza). Horrelako lekuetan gauzak egiteko gogoeta: batzuk magia zela esaten zuten: aurkitu nahi zuten animaliaren irudia egin, marrazkiak animalia beraiengana eramango zuelakoan. Luzaroan egon den iritzia izan da. Beste batzuek, Totem zela esaten zuten, hau da, marrazkia egiten zuten bertan beraien jatorria zegoela uste baitzuten. Baina zergatik horren leku izkutuan? Orain erlijioarekin zerikusia duela uste da: Jainkoren batekin lotua, otoitz-ikurrak... Berak txikitan marrazki haiek "santoak" zirela uste zuen. Bere ustez orduko erlijioaren sustraia bertan dago: Jainkoen irudiak dira. Gizakiari eta bere lehenengo beharrei zuzendutako zerbait. Duela 5.000 urte Megalitiko garaia zen: harriaren garaia. Hilobiak dira iraun dutenak. Hildakoen bizilekua nahiago zutela dirudi, bizien bizilekua baino gehiago (agian bizitza baten eta bestearen iraupena zela eta). Euskal Herrian Trikuarri asko dago. Cro-Magnon euskal enda bihurtu zen. Bere ustez Euskal Herrian bertan sortu zen euskaldun arraza. Kobazulo batean aurkitutako hezurren arabera, duela 7.000 urteko hezurrak, burezurrak, euskaldunak ziren. Cro-Magnon hemen bizi izan zen eta bilakatuz joan zen. Beraz, euskalduna nondik datorren galdetu beharrean zergatik sortu zen hemen galdetu beharko genuke. Giroa aldatu zen, izotz-garaia bukatu zen, Euskal Herria asko hedatu zen. Ingurunea aldatzean, gizakia harpetatik kanpo ere bizi zitekeen. Ehiza jadanik ez zen horren funtsezkoa baratzak eta fruituak baitzeuden eta animaliak hezitzen baizituzten. Giro berria, toki berriak, elikagai berriak eta egoera hobea. Honek guztiak ekarri zuen gizakiaren aldaketa. 35.000 hasi eta duela 12.000 urtetara arte ezaugarri berdinetako marrazkiak egiten zituzten. Sinesmen berak urte guzti horietan? Baliteke. Bilakaera egon zen baina gauza berdinak ere bazituzten.