Gaiak

elikadura: jakiak [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-068 A10 abeltzantza: txerriak - erlijioa: arrosarioa - neskaren lana - abeltzantza: bazka Udaberrian zerri bazka ekartzera joaten ziren astoarekin. Haiek pikatzen bi hilabete ematen zuten. Bera gazteena zenez, janari-garraiotzat zuten, bazkaria igotzen zien saskia buruan zeramalarik. Bertan bazkaldu eta etxera ailegatzean ilunabarreko lanak zituen egiteko: txerri eta behiak bazkatu, egurra xehatu sua egiteko. Afaltzeko sobrak eta esne ona, gaztainak, sagar onak, txerrikiak. Azkenean arrosarioa familia guztia elkarrekin falta gabe. Artoa eta ilarra erabiltzen zuten. Orduan apaizak eta eliza ez ziren orain bezala.
IR-023d A03 ogibideak: ehungilea Zer jaten zuten: babarrunak goizez ezartzen zituzten egosten; haragi txikitua fritadan perrexil, tipula, baratxuri eta patatekin ere jaten zuten. Haragia ardikia zen, txikitzen zuten eta eltze batean egosi. Laratzean esnea egosten zuten soilik. Goizez jaikitzen ziren eta gosaldu ondoren lanean kanpoan aritzen ziren hamarretakoa egin arte, bitartean babak egosten zituzten eta pertz batean sartuta mendira zeramaten bazkaltzeko.