Gaiak

animaliak: behiak [2 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IC-016a A01 Lehortea dago eta urik ez dago. Behiak jeztea eta pentsua ematea dute lana. Aurten, lehorteagatik soroetan belar gutxi bildu dute. Donostian hobeki bizi dira Latasan ez bezala elurrik egiten ez duelako. Pentsua garesti pagatzen dute eta esnea merke saldu. Copelechekoak dira, Danonek gehixeago pagatzen omen du.
IC-016a A05 nekazaritza - elikadura: esnea Lehen garia ereiten zen, igita egiten zen eta larrainean eultzitu. Orain ia lursail guztiak belar-soroak dira esneak ematen duen dirutik bizi direlako. Behien lanari erabat lotuta bizi dira, ezin dute utzi egun bakar bat ere ez. Lehen lurra laiez lantzen zen, orain traktoreak daude. Lehenengo brabanak idiekin tiratzen zituzten. Belarra segekin ebakitzen zen eta maindirekin ekarri, orain pakak egiten dira. Ez dute oporrik egiten. "tonto jaio eta asto bizi". Herrian lursailak txikiak dira. Udal bat ibar osorako dute.