Gaiak

lana: baserriko lanak [5 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IR-020 A06 bizimodua Gazteak lehen kanpora ateratzen ziren lan egitera, orain berriz, baserriko lanetara itzultzen ari dira. Bera bakarrik arduratzen da baserriaz. Asteburuetan nebak eta senarrak laguntzen diote. Zortzietan jaikitzen da, sua pizten du eta gosaria prestatu, behiei jaten eman eta alorrera eraman; artegia garbitzen du eta txekorrei eta txerriei jaten eman. Etxea garbitzen du, lixiba egin, arropa lisatu, erosketak, haurrak Garraldatik ekarri eta behiak sartu. Hamabietan edo ohera. Tresneria modernoa daukate baserriko lanak egiteko. Hogeitabi behi dauzkate eta gehiago nahi du, eta nabe bat eraiki. Semeek baserrian segitu nahi dute. Berari semeek kanpoan ikastea gustatuko litzaioke. Bera ile-apainketa ikasten hasi zen eta gustatzen zitzaion, baina aita gogor jarri zen etxean gera zedin.
II-088b B21 bertsolariak:Xalbador Berarentzat plazer handia zen Xalbador bertsuka joatea eta hura itzultzean etxeko lan guztiak eginak egotea. Xalbadorren amatxi eta amaren laguntza izan zuen, haiek hil arte. Gero haurrak handitu ziren eta etxetik joan. Behiak eta ardiak bazituzten, berak jeizten zituen denak, animaliekin mendira ere joaten zen. Bordara joateko ordu bat behar zen. Mutilak izan dituzte etxean laguntzen. Auzoek elkar laguntzen zuten belarrak egiteko. Artoa ere egiten zuten. Gaztain biltzea. Arto zuritzea. Kantuz aritzen ziren arto zuriketan.
II-140b B06 lana: emakumeen lana - lana:auzolana - nekazaritza: artajorra Eskola. Leitzen eta izkiriatzen ikasi zuen. Hamabi urtetan utzi zuen eskola. Askotan ez zen eskolara joaten gurasoak laguntzeko. Gazterik hasia zen etxetik kanpo lanean, beste etxe batzuetan lisatzen,... Sosik ez zen ematen, zerbait ematen zioten, opari bat. Artoa jorratzeko auzokoekin elkartzen ziren. Aitzurrarekin jorratzen zen artoa, zikina ken eta lurra eman artoari. Bigarren jorra handitzean ematen zen. Beti konkorturik ibili behar zen, ez zen gozoa. Gerra denboran eguzki-loreak landatzen zituzten. Olioa egiteko saltzen zituzten.
II-140b B07 nekazaritza:basartoa Basartoa ez zen artoaren artean ereiten, beheraxeago baizik. Ezkaratzeak garbitzeko erabiltzen ziren basartoaz eginiko jatsak (erratzak). Arto biltzea.
II-140b B09 nekazaritza:artoa Arto biltzea. Bakoitzak saski bat zuen, mihise bat artoz betetzen zuten eta etxera ekartzen zuten gizonek eta metan ezarri. Etxeari zubia egin zioten. Bere senarraren osaba zahar baten etxean bizitzera joan ziren. Denbora hartan ez zuten orgarik, dena eskuz egiten zen. Senarra gerratik itzuli eta orgak ezarri zituzten.