Gaiak

euskara: euskararekiko joera [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
IC-012 A07 euskara: galera - euskara: euskalki desberdinak Eskola eta meza erdaraz ziren. Gerra etorri zelarik euskara aunitz galdu zen, euskal doinua somatzean irri egiten baitzieten erdaldunek. Konplexua zuten erdara ez zutelako menderatzen eta euskaraz hitz egiteari utzi zioten. Orain, berriz, seme-alabek zergatik ez dieten euskara erakutsi galdetzen diete, eta pena handia dute seme-alabek ez dakitelako euskaraz. Garraldako eskolan umeek ikasten duten euskara diferentea da. Eugeniaren adineko aunitzek ez dakite euskaraz. Astakeria iruditzen zaie euskara abandonatu izana, jakitea ez baita txarra. Zaraitzun diferente elekatzen dute, itsusia da.