Gaiak

esaera zaharrak [25 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
D-021 A04 Esaera zaharrak.
D-022 A01 Esaera zaharrak.
D-024 A04 Zenbait esaera zahar azaltzeko eskatzen diote
D-034 A01 Esaera zaharren zerrenda, hauen erabilpen maiztasuna eta esanahia.
D-068 A14 Esaera zaharrak.
I-031 B01 Kandelera bero, negua heldu da gero, Kandelera motz, negua hotz.
I-038 A10 "Taxu eman dio" (ulertu du), "betiko etorri zenak ere, joan behar zuela esan zuen" (presa duen norbaiti), "gibelaundi" (pertsona lasaiari), "itsu-patsu denak batsu", "batek kanta, besteak kanta, deabruak dantza", "zure galtza kordak izanen du korapilo hori" (zuk izango duzu akats hori), "ez dio sakelako odolak irakin", "potzo-potzo dago" (mozkorturik), "kuli-kulika gabiltza"(lan gutxirekin), "gure etxeko andreak nongo, gure aireak hango", "Auzako zokoan laino, bihar denbora sano", "galtza beti ipurdi", "otsailean ereina oloto, martxoan ereina olo, apirilean ereina olotto", "Erramu egunean zer haize, urte guzian haize hura".
I-038 A12 "Antxu txikia beti bildots", "San Markos kazkabarra agoan dago", "leizea baino ilunago dago", "patxaran urte irin/elur/gari urte", "inork ez dit isilaraziko lekeda hau", "norata ezkurra harata txerriaren muturra", "hori bere eleketatik ez da ateratzen".
I-038 A02 Esaerak: Irauliak (pastuak), "ikurka-makurka egin du goldatzea", bistatu, "begi emanik dauzkat niretakoak", "elur urte patxaran eta gari urte", "umeak hazi eta nekeak pizi", "arpelarra lorean ardiak gosean, arpelarra igartzen ardiak asetzen", "aztaka-aztaka dabil", "txeraturik nago", "bi etxe horiek elkarri daokala".
I-038 A04 Esaerak: "Ortziraleko eguna, nola argitu hala iluna", "Jainkoaren pasa", "Ez duguna baginu emain genizun gosaltzera, txerria hil baginu emain genizun gosaltzera, ogia izan baginu eman genizun gosaltzera", "txikia banintzen handia banintzen apirilen lorea nintzen", "txikia banintzen eta handia banintzen maiatzean burutu nintzen" (garia da).
I-038 A06 Esaerak: "Nola etorri hala joan", " etxe hori errekara doa", "zorri berpiztuak, bi hozka egiten du", "elurrak ixten ditu atariek". "Bizi nahian, bizia galdu", "hire leihotik begira ezak lehenik barrena". "Sasia maldan alde", "burugabeak txapelik behar ez", "sudur pean bai zuk indarra", "ipurdian harrotuko dizut", "hik nahi dituk zopak eta kilik/purrut", "lehenik parra egiten bazuen ere, harresik egin zion hautsek arrauts", "atarianen baratil paratuko du horrek"(?). "Hor dabil hinku-manku", "lastorditurik dago gizon hori", "kuku kuku Sanpedrotarako mutu", "nunu makila urte, hartu urte", "norata eguzki harata beroki", "bart zer perretxiko harrapatu zenuen", "ez-baietan nago nola den hori". "Ahuntzen eztula eta hik erraten duena biek bat dituk/berdintsu", "San Markos kazkabarra agoan".
I-038 A08 "Erraiok, erraiok beharrien hegalera", "hatsa izaki gure bizia", "zuriak eta beltzak/gorriak aditu ditu horrek", "Jainkoa siestan zegoela aizkoraren jutearekin egina haiz"(norbait oso itsusia denean).
I-038 B01 "Lastorditurik/aotaturik dago gizon hori", "nahiz kalma balego modu ona lehengo donadoena", "nor nolako, lagunak halako".
I-038 B11 "Otsoak bere haragitik ez du jaten", "eroak ez du harririk bere teilatuan botatzen", "etxeko sua etxeko hautsez estali", "ur urte, elur urte", "zer ikusi hala ikasi", "barrideko etxea urrez, hurbildu eta lurrez", "urrutiko intxaurrak hamalau, hurbildu eta lau" , "nola ibil, hala fin", "adixkidesa eta kontua garbi", "arotzaren etxean, pala zurez", "jende pobreak, neke doblea", "erran zaharrak gezur gutxi", "eguzki eta euria azerien bodak", "Mezkiritz eta Olondritz gari gutxi, ur anitz", "Eltso karrika luze eta diru mantso/faltsu".
I-038 B12 herri - herriak Herri bakoitzekoek duten goitizena. Herri bakoitzeko esaera: "Eltzaburu, eltzea/konporta bete zorri buru", "Auza kaka egiteko ez da gauza", "Alkotz, artoa hotz", "Arraitz deskargaitz", "Zenotz txerri puzten motz", "Lizaso ipurdi laxo", "Urritzola, zapeta zola", "Gorrontz eta Olano biak hermano", "Gorrontzen hartzeko, bere burua galtzeko" (ezin kobratu).
I-038 B02 sinesmenak Sineskeriak: Txikitan sorginak bazeudela esaten zieten. "Zakurrak urubia egiten badu norbait laster hilko da". Hau ez zuten sinisten bertan. "San Juan egunean siesta egiten duena urte guzian ez da loz asetzen". Esaera: "San Juan egunean argitu orduko iluna".
I-038 B06 kandelerio Apaiza argizaria pizturik ateratzen denean, elizara itzultzerako hiltzen bada, negu hondarra gaiztoa izango delakoa ez zuten ezagutzen, baina bai "kandelera bero, negua joan da bero; kandelera hotz, negua joan da motz" eta "Kandelera bero, negua heldu da gero".
SA-003 A21 Beste hitz joku bat, gaztelaniaz.
SM-002 A18 Erratzun bizpahiru hilabetetan egon zen laguntzen. Bozaten "Boneta klase hortan┤zu Jaune" esaten ziotenean norbaiti, jenio txarrean zegoela esan nahi zuen.
I-055 B01 "Kandelero bero, negua heldu da gero. Kandelero hotz, negua joan da motz". "Arrats gorri, bihar eguraldi" (hurrengo egunean eguraldi ona). "Axerien bodak" edo "Jainkoenpasa" (ortzadarra).
SD-001b A01 "Gizona saskitik ere, gizon" esaeraren azalpena: Bazen emazte bat, bere senarra baino indartsuagoa zena. Behin andreari gizona errekara saski batean uretara botatzea bururatu zitzaion. Gizona saskian zeramala, txakur bat jarraitzen zitzaien eta emakumeak ez zuen lortzen txakurrak alde egiterik. Azkenean, senarrak saskitik esan zuen "Alekuxe!" eta txakurrak alde egin zuen. Orduan emakumeak "gizona saskitik ere, gizon" esanez, ez zuen senarra errekara bota.
SD-001b A02 "Mihi saltsa jan ohi du" esaeraren azalpena: nagusiak sukaldariari oso saltsa ona egiteko eskatu zion. Eta baita egin ere, mihi saltsa. Beste egun batean saltsarik txarrena egiteko esan zion. Eta baita egin ere, mihi saltsa. Beraz, mihiz egiten dira gauza onenak eta baita txarrenak ere.
IC-001 A13 Ikertzaileak zaraitzuerazko esaera zahar batzuk irakurtzen dizkio, baina hiztunak ez ditu ezagutzen.
IC-002c A01 Ikertzaileak eta hiztunak zaraitzueraz idatzitako zenbait esaera zahar irakurtzen dute. Hiztunak ez ditu ezagutzen.
SN-002a A11 Casta˝as comer, pitarra beber, tirriki-tarraka no te detener. Gaztaina asko jaten zituzten lehen, eta txerriei ere ematen zizkieten. Orain ia ez dago gaztainarik gaztainondoak ihartu zirelako. Iratzea ere biltzen zen, hilabete bat ematen zuten iratzea biltzen. Orain ez da hainbeste erabiltzen. Jendea fabriketara joaten da lan egitera.