Gaiak

txerri-hilketa [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
N-044 A01 Txerri hiltzea. Hiltzearen bezperan arroza egosi behar da eta tipulak frijitu. Horiekin odolkia egiten da. Txerriari labana sartzen zaio eta isurtzen den odola ontzi batean biltzen da. Odola ongi nahasten da, bestela gatzatzen da. Gero odolari arroza, tipula eta azaldu nahi ez dituen espezia batzuk botatzen zaizkio. Hesteak ur beroa, gatza eta ozpinarekin garbitzen dira ongi, eta gero odolaren nahasketarekin betetzen dira. Gero egosten dira. Txerria hozten denean hiltzen lagundu dutenek gosaltzen dute. Gosaldu ondoren txerria hausten dute. Solomoa, magrak eta saiheskiak idortzen dira. Txerriaren barrukoarekin txistorra egiten da. Albaiteroari zati batzuk bidaltzen dizkiote txerria ongi dagoen ikusteko.