Gaiak

Dantza: dantza taldea [4 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
X-001 A07 Jose Antonio Istilart, Maurixioren iloba, mintzo da. Arizkungo dantza taldea.
II-083b B08 dantza Noiz, non sortu. Baigorrin sortua, bizitza guztia Baigorrin. Arrola dantza taldeko sortzaileetariko bat. Dantza taldea handituz joan zen, hasieran zortzi mutiko eta zortzi neskato elkartu ziren. Gerra ondoan kabalkadan parte hartu zuten, ikusgarri ederra izan zen hura. Dantza irakasleak. Repetizioneak sabaian egiten zituzten.
II-083b B10 dantza - feriak: Iruņea Dantza taldea emeki-emeki handituz joan zen, gero pixkat bat galdu zuen, baina beti izan da zerbait. Gero Garaziko dantza talde bat hartu zuen, talde ederra montatu zuten eta arrakasta handia izan zuten. Haurrak ere hasi ziren dantzan ikasten eta bera biziki kontent zen horregatik. Arrola taldea ez da gelditu geroztik, talde biziki ona da, lehengo ohiturak segitzen dituena. Ez dira biziki hurrun izan: Villafrancan, Iruņeko ferietara ere joaten ziren haurrak. Iruņeko ferietan bazen haurren eguna, eta han dantzatu zuten haurrek. Lehenengo aldiz izan zirelarik zortzikoa dantzatu zuten, hurrengo urtean Mutxikoak dantzatu zuten. Dantzatu ondoren Labrit frontoian biltzen ziren dantzari guztiak. Lau edo bost urtez bederen izan dira Iruņean. Dantzako sukarra apaldu zen pixka bat gero, orain ematen du berriz pizten ari dela, ohiturak atxiki nahi dituztela ageri da. Ikurrinarekin hainbat istorio izan dira.
II-083b B12 dantza Dantza taldea Bilbon ere izan zen bizpahiru aldiz, Hegoaldetik hainbat aldiz galdegiten zituzten. Baigorrin ez zen sekula dantza talderik izan baina gerraz geroztik presoei omenaldia egiteko elkartu ziren Baigorriko dantzari eta musikariak eta beti izan da zerbait. Ez du diferentziarik ikusten leku bateko eta besteko dantzatzeko maneren artean, ezta denboraren aldetik ere, bere ustez dantzak ez dira kanbiatu. Taulatik erori zen eta dantza utzi behar izan zuen, hala ere taldea ez du utzi, beti segitu ditu gazteak. Dantza gauza sanoa da.