Gaiak

Ehiza: apeu [1 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-176b A02 Urrietan ehizean aritzen da. Orain ehiztari sobera eta uso gutxi. Gaztea zenean ehiztari gutxi zegoen, herriko jendea bakarrik. Ehiztari etxolak arbolen gainean egiten zituzten. Aldudeko sareetan harrapatzen zituzten uso batzuk bizirik uzten zituzten apeu gisa erabiltzeko. Apeuko usoek begiak estalita dituzte, horrela ez dira mugitzen eta basa-usoek ikusten dituztenean haien parean pausatzen dira. Hego haizea da onena usoei tiratzeko. Orain usoak izututa heldu dira Frantzia osoan zehar tiratzen baitiete. Orain 300 edo 400 kartutxo daramatzate, lehen 20 edo 30. Lehen hiltzen zituzten usoak saltzen zituzten.