Gaiak

lana:emakumeen lana [6 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-088b B12 gaztaroa Ostatu batean lana bazuen zerbitzen, sos pixka bat irabazten zuen eta dibertitzen zen, denbora horietan gazteek ez zuten dibertitzeko aukerarik, ezin zen kanpoan dantzan egin. Erretora eta ama oso gogorrak ziren.
II-140b B13 gaztaroa - dantza - erlijioa Gazte denbora. Etxeetan lanean, gero Aldudeko postan. Gero esposatu zen. Aldudeko posta. Telefono deiak jasotzen zituen, jatekoa egin, behar zena egiten zuen. Etxeetan ez zen telefonorik, ez zen orain bezala. Penarekin utzi zuen. Urepeleko ostatuetan ere izan da lanean, janaria zerbitzen. Dantzan aritzea maite zuen. "Mariaren alabak" izenekoan izan zen, baina denbora gutxi, dantzan egiteagatik besteek salatzen zutelako.
II-008a A06 Bera alaba bakarra zen, baina bere matxik hamar haur zituen. Hamar haurrak etxean ukan zituen. Lehengo jendea oraingoa baino azkarragoa zen. Emazteak agian egun errespetatuagoak dira, gizonak sortzen omen dira berekoiak. Lehen gizonak bezainbat aritu behar ziren emazteak lanean. Orain tresnak badira laborari etxeetan, lana errazagoa da, baita etxeko lanak ere.
II-008a A08 Lanak egiteko orok behar zuen izan. Gizonek manatzen zuten, gizona gizon saskitik ere!, emaztea gibelean zen beti, gizonari lagundu behar zion, ez zen tresnarik. Emazteen lanetaz gizonak ez ziren okupatzen. Istorioa: senar-emazte batzuk baziren, emaztea biziki gaiztoa zen eta gizona ttipia zuen. Emazteak pentsatu zuen gizona itotzea, saskian eraman zuen gizona eta karrikako zakur guztiak haren gibeletik joan zitzaizkion, emaztea zakurretaz ezin libratuz ari zen, eta orduan gizona zakurrei mintzatu zitzaie eta zakurrek alde egin zuten. Horregatik esaten da gizona gizon saskitik ere. Bera senarrarekin beti ongi konpondu da. Sosarendako poltsa bat bazen etxean, bakoitzak behar zuenean hartzen zuen dirua.
II-005a A08 bizitza - lana: emakumeen lana Ardiak eta zerriak bazituen. Orain ez du zerririk, lan handia ematen baitute. Behiak ere arrazoi beragatik saldu zituen. Ahuntzak ere baditu, baina ez da trebea ahuntz gasna egiten. Berrogeita hamar bat ardi baditu, bazkatu behar dira... lan handia da. Bizia aldatu da, bere denbora ez da berriz jinen, ez du balio kontatzea.
II-006b B12 ezkontza - gaztaroa: konparaketa Beti etxean egon da. Laborantzan ari zen. Behiak ere zituen. Senarrak eta aitak laguntzen zuten. Bi haur izan ditu, bat galdua. Hogeita bost urtetan ezkondu zen. Ezteiak: nolakoak ziren, zer jaten zen... Oraingo gazteak ete lehengoak oso diferenteak dira.