Gaiak

feriak: Iruņea [6 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-043a A06 feriak: zaldi feria Iruņeko feriak. Gazte denboran joaten zen Iruņeko ferietara, zaldi feria ikustera joaten zen. Sortzetik maite izan ditu zaldiak, etxean zaldiak bazituzten, gazte denbora guztia zaldien artean pasatu izan du, zaldiekin lanean. Berrogeita hamargarren urtean joan zen lehendabiziko aldiz Iruņeko feriara. Geroztik anitz urtez izan da. Iruņean zaldi feria bziki handiak egiten ziren. Tratulantak familiekin joaten ziren. Arbolepe batean, ur egi batean bazen leku biziki ederra eta han plantatzen ziren feriak. Uztailaren zazpian hasten ziren eta hiruzpalau egun irauten zuten zaldi feriek.
II-043a A08 feriak: zaldi feria Iparraldetik Iruņera joaten ziren zaldiak kontrabandoz pasatzen ziren. Zaldiak bi alderdietatik heldu ziren. Guarda anitz bazen eta kontrabandoa ez zen aise. Iruņeko ferietako tratuko manerak ikustea maite zuen, ez ziren bertako jendearen manera berak. Ikustera joaten zen, ez saltzera. Hiru egun pasatzen zituzten Iruņean, lo egiteko ganbara bat atxematea ez zen aise, baina beti bazen ezagunen bat edo. Denbora hartan laneko zaldiak baizik ez ziren. Biziki feria handia zen. Lagunekin joaten zen, motorrean joaten ziren, biga moto batean joaten ziren, Izpegiko lepotik joaten ziren. Lehen aldiz joan zenean bi apaizekin joan zen. Beti joan izan da jendea Iruņeko ferietara, bere aitatxi ere joaten zen.
II-043a A10 feriak: zaldi feria Espainiako hegoaldetik zaldi zaharrak ekartzen zituzten Iruņera saltzera, zaldi horiek saldu eta gero haragirako ziren. Frantziara eramaten ziren eta han gizendu eta jateko haragirako ziren. Horiek ere kontrabandoz pasatzen ziren. Iparraldetik lanerako zaldi gazteak pasatzen ziren, eta Espainiako behereko aldetik aldiz, haragirako zaldi zaharrak. Mendian mugimendu handia zen, ez bakarrik zaldiak, behiak eta bestelako gauzak ere, zernahi pasatzen zen kontrabandoz. Tuberkulosia zuten behi anitz Espainiara eramaten ziren, eta han jaten zituzten, soldaduei janarazten zizkieten. Erosleek bazekiten behiak eri zirela. Zaldi haragia gero eta gutxiago jaten da. Berak ez du zaldi haragia jan nahi izan, zaldiak maite dituelako. Oraindik ere baditu zaldiak etxean. Mendian badira zaldiak oraindik.
II-043a A12 tratuak - feriak: zaldi feria Iruņeko ferietako tratulariak ez zitzaizkion arrunt gure arrazakoak iruditzen, gizon beltzak ziren, begi gaiztokoak, haien tratuen manerak gustatzen zitzaizkien. Iruņera hurrunetik heldu ziren gizon horiek, Espainiako hegoaldetik eta gutarik arrunt diferenteak ziren, larrua beltzatia zuten. Abarka edo espartin batzuekin beztitzen ziren, bonet ņimiņo batzuekin. Emazteek biziki ile ederra zuten, biziki emazte ederrak ziren, emazte andaluzak. Rulota batean heltzen ziren, han bizi ziren familiak, rulotarekin gibeletik zaldiak joaten ziren.
II-043a A14 Iruņeko feriatik landa joaten ziren itzuliņo bat egitera, baina ez da batere egun bezala. Orain beste erresumetako jende anitz biltzen da Iruņean, lehen Espainiako leku beroetako jendea heldu zen Iruņera besta egitera, haiek bazuten musika, akordeona eta han izaten ziren dantzan. Orduan giroa oso ona zen, denak, zahar eta gazte dantzan. Entzierroa bazen goiz guztiz goizeko seiretan. Istripu anitz izaten  izaten ziren entzierroan, jendea edanik erortzen zen eta zezenak gainetik pasatzen zitzaizkien. Arnoa edaten zen. Korridak ere baziren baina berak ez du maite kabaleei sufriaraztea. Musika banda ttipiak baziren, baita akordeonak eta txistuak. Zaharrak entzun ditu Iruņeko ferien inguruko istorioak kontatzen, karroza batean joaten ziren. Belate ohiana deitzen zuen aitatxik, ez zen egun bezalako bide zabala, leku ilunak baziren bideak. Emazteek ez zuten bestarik egiten.
II-083b B10 dantza - Dantza: dantza taldea Dantza taldea emeki-emeki handituz joan zen, gero pixkat bat galdu zuen, baina beti izan da zerbait. Gero Garaziko dantza talde bat hartu zuen, talde ederra montatu zuten eta arrakasta handia izan zuten. Haurrak ere hasi ziren dantzan ikasten eta bera biziki kontent zen horregatik. Arrola taldea ez da gelditu geroztik, talde biziki ona da, lehengo ohiturak segitzen dituena. Ez dira biziki hurrun izan: Villafrancan, Iruņeko ferietara ere joaten ziren haurrak. Iruņeko ferietan bazen haurren eguna, eta han dantzatu zuten haurrek. Lehenengo aldiz izan zirelarik zortzikoa dantzatu zuten, hurrengo urtean Mutxikoak dantzatu zuten. Dantzatu ondoren Labrit frontoian biltzen ziren dantzari guztiak. Lau edo bost urtez bederen izan dira Iruņean. Dantzako sukarra apaldu zen pixka bat gero, orain ematen du berriz pizten ari dela, ohiturak atxiki nahi dituztela ageri da. Ikurrinarekin hainbat istorio izan dira.