Gaiak

inauteriak:libertimendua [6 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-059a A06 dantza - dantza: pertsonaiak Libertimenduetan baziren kurridak, martxak, Mutxikoak ere egiten ziren, Hegi, Marianak, Eskualdunak, Sorginak, Xibandiarrak, Lapurtar Motxak, ... Amak arropa garbitzeaz arduratzen ziren.
II-059a A10 jaiak - dantza: Bolant dantza - dantza: dantza-jauziak Libertimenduak egiten dituzte Donibane, Arnegi eta Uharten. Martxak eta karrika-inguruak egiten ziren, gero Mutxikoak eta ondoren aperitifa. Gero berriz Mutxikoak edo beste dantza bat. Bolant dantza ere egiten zen. Lehen zortzietako meza bazen eta hori bukatzean hasten zen libertimendua. Eguerdi eta erdi edo ordu bateko bukatzen zen. Denbora baldin bazen fandangoa eta arin-arina egiten ziren, baina inoiz ez ordu batetik aurrera. Libertimenduak lehen beti inauterietan egiten zen. Makilaria beti bazen. Bi zapur, bi zigante edo batzuetan lau, makilaria, banderaria, gorriak eta abar.
II-089b B06 arropa: dantzatzeko arropa - dantza: irakaskuntza - arropa: dantzatzeko arropak Dantzan ikasi zuten Foxtinekin aitaren aginduz. Etxe bateko sabaian ikasten zuten arrabitarekin musika jotzen zuen Foxtinek urratsak esan ahal izateko. Libertimenduetan dantzatzen zuten. Mutxikoak dantzatzen zituzten urratsak markatu gabe, Lapurtar Motxak ere dantzatzen zuten. Libertimenduak ederrak ziren, zaldizkoak aintzinean joaten ziren, gorriak, ziganteak, zapurrak aizkorarekin eta barbadunak, basandereak (neskarik ez zen) eta bolantak.áTxintxilak eta zintak zituzten arropetan, urreria ongi josten zituzten arropetan.
II-067b B10 Ibarnegarai diputatuak libertimendu bat eskatu zuen, eta izugarrizko libertimendua antolatu zen. Baina ez zuten baimenik izan Donibanetik pasatzeko, eta ixil-ixila pasa ziren.
II-060b B23 musika Non eta nola egiten zen libertimenua. Dirua biltzen zuten, jende asko biltzen zen eta sartzea pagatzen zuten. Lauretan hasten zen. Musika eta musikariak.
II-057a A06 jaiak - dantza Musika eta dantza. Inauteriak. Libertimendua. Dantza eta dantzariak.