Gaiak

ogibideak:musikaria [8 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-060b B12 Foxtin musikaria gizon izugarria zen, musikari izugarria. Foxtinen semeak polkak irakatsi zizkien. Foxtinek dantzatzeko klarinetearekin musika jotzen zuen, ez zen besterik. Foxtin Bentaberri leku guztietara joaten zen dantzan ikastera.
II-057a A15 Bere aita musikaria zen eta asteburu guztiz kanpoan egoten zen. Bere lanbidea hori zen. Bere anaiak beste guztia utzi eta aita bezala musikari izatea erabaki zuen, Tolosara joan zen eta han ikasi zuen musika. Aita hil zenean anaiak orkestra bat egin zuen, aitak egiten zituenak bezalakoa.
II-057a A18 Aitari sari bat eman zioten, hemengo gauzak atxikitzeko lana egiteagatik.
II-021a A06 Musikaria izan da luzaz, hogeita hamabost urtez. Donibane Garazin solfeoa ikasi zuen, hemeretzi urterekin Pauera joan zen hiru urtez musika ikastera. Hogeita hamazortzian batekin eta bestearekin jotzen hasi zen, Donibane Garaziko "Lira" musika taldean sartu zen eta baita orkestran ere Foxtin Bentaberriren anaiarekin eta beste musikari batzuekin. Lagun bat bazuen biziki akordeolari ona zena. Euskal musika jotzen zuten. "Ramuntxo" orkestra.
II-021a A08 arropa: jotzeko arropak - jaiak: Donibane Garazi Donibane Garaziko festak. Musikariek egun guztia pasatzen zuten musika jotzen, zortzi egunez. Dantzak, pilota... Dantzariendako ere jo du. Luzaideko dantzariak finak ziren. Luzaideko dantzari batekin Iru˝ean izana da Francoren aurrean dantzan. Donibane Garaziko festetan nonahitik ekartzen zituzten taldeak. Donibane Garaziko festak ederrak ziren. Musika jotzeko arropak.
II-021a A10 jaiak: Baigorii Bordelen, Biarritzen... izan da musika jotzen. Donibane Garazin ostegun guztiz pilota partida bazen eta bertan jotzen zuten. Musikaz kanpo irakaslea zen. Baigorrin festa politak egiten ziren eta jendea dantzan aritzeko jotzen zuten pilota partida bukatzean. Etxe-korridak ere egiten zituzten Baigorrin herriko gazteekin. Luzaz kabalkadan ere jotzen izan da. Festak asko aldatu dira, musika ere bai. Ez zuten mikrofonoen beharrik, musika urrunetik entzuten zen. Rock-a eta jazz-a ere sartzen zuten bere musika taldean. Partiturekin jotzen zuten.
II-021a A12 Musika irakurtzen bazekiten denek orkestran, berak eskolan ikasi zuen solfeo pixka bat. Euskal musika beti jo izan dute. Ez du inoiz musika idatzi, konponketak egin ditu. Bost diska grabatu zituzten. Behe Nafarroako martxa bat moldatu zuen eta izena jarri zioten "Antton". Foxtinek ere musika ugari moldatu zuen.
II-021a A14 "Ramuntxo" orkestran denbora luzez jotzen izan da. Orkestrako partaideak.