Gaiak

ogibideak: emagina [6 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-017a A09 Txertoak jartzera gu joaten ginen, medikua ez zen joaten hori egitera, emaginak joaten ziren. Kaltzioa ere ematen zitzaien haurrei. Amek onartzen zuten hau guztia, haurrak ongi heztea nahi zutelako.
II-018a A02 Gertakari bereziak, haur sortze bereziak: Arnegin, gauez eta elurra zen,dena zuri-zuria, elurra gero eta lodiagoa zen, bidea ez zen ikusten.Zaldi ttipi batean, zaldia triparaino elurretan sartua. Etxera heldu eta beldurrez zerbait pasatzen bazen nola eginen zuten holako elurrarekin laguntza eske abiatzeko, bidea ezin ikusi.
II-018a A03 erditzea - Gerra Haurra izatean emazteak trankil ziren, ez zuten deusen beldurrik, fidatzen ziren. Emaginarekin salbu zirela sentitzen zuten. Berarentzako izugarria zen hantxe gertatzea, lekuetan, desertuan bezala. Udan ez zen hainbesteko problemarik, bideak garbiak ziren, oinez egiten ahal zen bidea. Urtero ehun bat emazte lagundu zituen haurra izaten, hogeitabost urtez.
II-018a A07 Gerra Gerlan atxilotua izan zen, Donazaharren. Guardia aleman hura edana zen eta paperak eskatu zizkien eta komandanziara eraman zituzten aita eta bera. Han egon ziren eta gero esan zion joaten ahal zela eta berak aita ere askatzeko eskatu zien. Biak libratu zituzten eta bera beldurrez haurra jadanik sortua izanen zela. Denbora galarazi zioten.
II-018a A08 erditzea - Gerra Medikua behar zen eta gizona ezin zen joan, ez zuen paperik frontea pasatzeko eta bera joan zen Arnegiko eskolara. Han zegon gizona bat zakur batekin eta atxilotu egin zuen. Papera erakutsi zion eta Donibanera abiatu ziren. Bulangerrak bazuen baimena eriak eta eramateko eta haren bila joan zen eta harekin joan ginen eta emaztea salbatu zuen.
II-018a A10 erditzea Alabak lau haur du, baina klinikan izan ditu. Lehen haurra sortu zenean han izan zen klinikan, baina ez zen laneko joana, han baziren medikuak eta emaintsak. Hurrengoetan haurrak zaindu zituen baina erditzeetan ez zen egon. Klinikan badira erremedio berri batzuk, txertoak mina kentzeko. Erreski pasatzen dira gauzak klinikan txerto horiekin eta, baina horregatik ez bada gauzak berdin dira. Erremedio horiek abantail handia dira, ez duzu oroitzapen txarrik izaten gero. Lehen ez zen zesarearik ia egiten, ez zen ez penizilinarik, deus ez zen. Haur batzuk galdu ditu, batzuk hiltzen ziren, barnean itzultzen ziren eta zangoetatik hartuta ateratzen zen, baina ez zen bizirik ateratzen. Orain haur guttiago galtzen da.