Gaiak

sinesmenak [18 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
I-038 B02 esaera zaharrak Sineskeriak: Txikitan sorginak bazeudela esaten zieten. "Zakurrak urubia egiten badu norbait laster hilko da". Hau ez zuten sinisten bertan. "San Juan egunean siesta egiten duena urte guzian ez da loz asetzen". Esaera: "San Juan egunean argitu orduko iluna".
I-038 B07 txerri hilketa - zuhaitza Zuhaitzak noiz moztu: ilargi zaharrean. Egurra egiteko ilargi berrian moztu behar zen. Txerria hil, ilargi zaharrean egitea zen hobe.
I-038 B08 animaliak: erleak Lehen erleak etxean izaten ziren eta etxeko jauna hiltzen zenean erleei kontatzen zitzaien, hitz egiten baitzitzaien.
SM-002 A17 jaiotzak Bere amona emagin bezala ibiltzen zen. Haurrak izan aurretik, emakumeak lanean aritzen ziren azken momentura arte. Sinismen bat: Gauerdian sortzen bazen, armaz hilko zela esaten zuten. Bere anaiaren kasua horrelakoa izan zen. Bere ahizpa bat jaio eta segituan oilarrak abestu zuen gaueko bederatzitan.
SM-002 A07 kontakizuna Etxeetako hotsak: bere etxeko goreneko pisutik txanbil bat eskaileretan behera jaitsi zen eta bera gora joan zen nork bota ote zuen ikustera. Berak ez du sinisten gauza horietan, baina jendeak mezen bila zeuden zaratak eta hotsak egoten zirela esan ohi zuen.
SM-011 A24 Sanjoanak - ermita: Iragi Sanjoanak: gauaz animaliak jetzi eta neska eta mutikoak bildu eta bezko bat esne zopekin egiten zuten. Gainerako esnearekin gazta bat egiten zuten eta San Joan egunean jaten zen. Dibertitzeko bere moduan abesten zuten eta Zubiriko iturrira joaten ziren ura edatera. Burdindogira ere joaten ziren, Iragiko ermitara, bera minez beteta zegoen eta hark sendatu zuen. Bertan Gurutze Sainduko bedeinkazioa ematen zuten. Erromerian joaten ziren ingurutik. Gazteek buelta bat ematen zioten ermitari. San Joan bezperan mendira joaten ziren, sua egiten zuten, lasterka ibiltzen ziren eta eguzkia atera baino lehen lurrean inbuluzketan ibiltzen ziren sarna kentzeko. San Joan egunean lizarra eta iratzea biltzen zen eta elizan bedeinkatzen ziren. Gero atarietan jartzen ziren aire gaiztoentzako. Koroiak: Ezpela, "lisunzi".
SM-011 A08 Abereak gaiztotasunetik babesteko eta osasun ona edukitzeko egiten ziren gauzak: objektuak, mezak. Sorginen aurkako belar bila eta ezkila joka.
SM-001b A06 Haurra jaio eta gero ama berrogei egunetan ezin zen etxetik atera.
S-014b A05 erlijioa: San Joan - erlijioa: Larunbata Santua Larunbat Santuan sua egiten zen elizaren atarian. Etxera joan eta "su berria" egiten zuten. Ur bedeinkatua etxera botila batean eramaten zuten. Bere ama hil zenean aitak ur bedeinkatuko botila kanposantura eraman eta amari eskeinita han utzi zuen. Ur harekin etxe guztia bedeinkatzen zen. Hiru belar mota desberdin jasotzen zituzten eta ezkilak jotzen hasten zirenean urte guztian zehar sorginengandik libre egoteko, koltxonaren azpian sartzen zituzten. San Migelen etorrerarekin emakumeak soroak bedeinkatzera ateratzen ziren. Santa Agataren ezkilak jotzean Santa Barbarara joaten ziren. Su egiten zen han. San Joan gauean ere sua egiten zen. Osasuneko iturrira joaten ziren eta han txokolatea egiten zuten. San Pedro eta San Joan santu alegreak ziren.
I-092 A01 kontakizuna Basilioren kontakizunaren bukaera. Denek gai baten edo besteren gainean ditugu sinesmen zentzugabeak. Gutxi ateratzen zirenek gauza arraro asko kontatzen zituzten eta asko ateratzen zirenek gutxi.
II-012c A03 nekazaritza - ilargia: eragina (28:53") Baratzearen gainean eragin handia du ilargiak. Tipulak, adibidez, abenduko ilbeheran erein eta ilbeheran jasotzen zituzten. Beste sinesmen batzuk.
II-012c A02 ilargia: eragina - eguraldia: tenporak (20:55") Ilbeheran eta ilgoran landatzen diren barazkiak. Orain ere kasu egiten zaio ilargiari baratzeko lanak egiteko orduan. Garta-denborak. Landareen kasuan ez zitzaion Ilargiari hainbesteko kasurik egiten. Animaliengan duen eragina.
II-012c A01 nekazaritza - eguraldia - ilargia: eragina Aurkezpena: Ilargia eta bere eraginak. (02:20") Garta-denborak: Gartetan egiten duen denbora bera egingo du hurrengo hiru hilabeteetan. Zotalegunak: urteko lehenengo hamabi egunetako eguraldiak urteko hamabi hilabeteetan egingo duen eguraldia aurreratzen du. (08:05") Ilargiaren aldaketen arabera egiten zuten laborantza-egutegia. Ereiteko denborak horren araberakoak ziren, ilbeheran ereiten zen. Abereengan ere izaten zuen eragina. Kontakizunak. Egurra mozteko garaia ere Ilargiaren araberakoa zen. Sua egiteko egurra ilgoran mozten zen. Altzarietarako egurra, berriz, ilbeheran moztu behar da, egur hori ez baita bihurtu behar.
SK-010a A01 erlijioa - erlijioa: ehorzketak Hilobiak bazituzten eta gainera kontu handiz hilobiratzen zituzten hildakoak. Hilobi handiak ziren eta ez zituzten gorpuak lurperatzen, harpean bertan baizik. Harri horiek kutxa gisa zeuden jarrita, sortaldera begira. Gorpuaren burua sartaldera eta oinak sortaldera begira jartzen zituzten. Hezur eta harrizko zintzilikarioak jartzen zizkieten, eta ontziak eta opariak uzten zizkieten aldamenean. Oraingo hilarri borobilak ere aurkitu dira, hildakoen argiaren irudi gisa. Erromatarrek, berriz, geriza edo itzala irudikatzen zuten. Sortaldeko atearen aurrean sutoki handien markak aurkitu izan dira. Araban aurkitu zen lehenengo trikuarriaren sutokia. Hildakoari beti piztu behar zitzaion argia. Erabiltzen zituzten harriak kararriak ziren. Batzuetan urrutitik garraiatzen zituzten. Beraz, hildakoek garrantzi handia zutela esan daiteke. Hura ez zen jan eta edateagatik edaten, hor bazegoen bestelako gogoeta bat. Gero gauza horiek denak erlijioaren izenean heldu dira idaztarora. Horregatik uste da erlijioa bazutela. Baina zein erlijio? Eguzkia gurtzen zuten eta gauzak lerroan jartzeko erabiltzen zuten. Sua, argia, opariak. Laguardiako hilobi batean harrian egindako emaztekien irudiak aurkitu zituzten, baina ez dakite zer diren. Burdin garaian gorpuak hilobiratu beharrean erre egiten zituzten eta gero errautsa harrespilen erdian ehorzten zuten. Etxe barruan ehorzten zituzten. Berak ezagutu izan du ohitura hori Euskal Herrian. Esaera bat dago kristau ona ez denarentzat: "Hori hiltzen denean etxeko teilapean ehortzi beharko da". Honek bi puntu ditu: Alde batetik, teilatua hasi eta etxeko horma hasten den puntura arte gelditzen den lekuan sartzen zuten gorpua. Bestalde haurrak, teila bat gainean eta bestea azpian zutela jartzen zituzten. Erromatarren garaian teilak etxea irudikatzen zuen. Erromatarren garaian harrietan gehiago idazten hasi zen. Lehen ere idazten zen baina gutxi eta beste alfabeto batean. Aurkitu izan dira alfabeto honen aztarnak (Angelun). Alfabeto hura desagertu egin zen erromatarrak etorri zirenean. Euskal Herriko Jaungoiko izenak agertu dira, eta mendiek bazituzten beren Jainkosak, hala nola, iturri eta beste leku batzuek ere. Horrek politeismoa zegoela esan nahi du. Kristauek gero baztertu egin zituzten. "Bada gu eragiten gaituen norbait baina ez dago zuek esaten duzuen lekuan" esaten zuten. Unibertso fisikoaren inguruan. Gizonak sail berriak sartzen ditu unibertsoan.
SK-010b A01 erlijioa 35.000tik 12.000 urte bitartekoak dira aztarna gehienak. Horretan dabiltzanek erlijio bat zegoela esaten dute. Baina ezin dute erlijio edo Jainkoa zein zen zehaztu. Ehizetako marrazkietan morfologia ikusten dute baina azalpenik edo arrazoirik ezin dute jakin. Adibideak. Hemen sorginkerian, sorginek beti atal bat faltan zuten animalien itxura hartzen zuten. Kontakizuna. Emakumeak matriarkak ziren eta errespetu asko zitzaien. Hemengo legeetan horrek horrela jarraitu zuen. Gainontzeko Europa osoan, berriz, gizona zen nagusia. Hemen berdintasuna zuten oinordetzan.
SK-010b A02 sorginkeria - mitologia Mariren inguruan. Horren inguruan istorio asko daude. Horietako istorio batzuetan zentzu negatiboa du Marik. Beste batzuetan, berriz, positiboa. Erdi Aroan aldatu omen zen, estratu ezberdinetan emaniko zentzuagatik. (22:55") Erensugeen gainean ere, istorio asko daude. Chaok Zuberoako istorio asko idatzi zituen eta bere burutik atera ote zituen esan izan da. Baina Zuberoako herrietako jendeak zehaztasun gehiagoz kontatzen ditu. Kontakizunak. Industriaren garrantzia. Kontakizunak.
IR-004 A02 ohiturak Etxean zerbait gertatzen bada edo norbait falta bada, erleei jakinarazi behar zaie etxetik joan ez daitezen eta bertan lanean segi dezaten, argizaria behar da eta. Korridorean hezetasuna baldin badago euria datorren seinale. Ezkerreko belarrian soinu bat entzuten baduzu norbait zutaz gaizki mintzatzen ari da, eta eskuinekoan bada ongi.
IC-002b A01 Behiak zaintzen ari zen mutiko bati Ama Birjina agertu zitzaion, eta han, Abaurrepeko barrutian, kapera txiki bat egin zuten. Gero Otsagabian, Muskildan, berriro agertu zen eta ermita txiki bat egin zuten, eta ermitaren ondoan etxeak. Erromeria egiten dute hara. Dantzariak Ama Birjianaren aitzinean dantzatzen dira.