Gaiak

eskola:ikasketak [3 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-056a A06 Bunuzen sortua, haur denbora bertan pasatu zuen. Bunuzen ibili zen eskolan eta gero Baionara joan zen hiru urtez ikasketak segitzeko. Gazte denbora Bunuzen eta soldaduzka Tolosan. Geroztik Bunuzen. Baionan zurgingoa ikasi zuen. Aita zurgina zuen. Eskolan ikasi du etxean ikasiko ez zituen gauza asko eta etxean aldiz eskolan ikasiko ez zituen gauza franko ikasi du. Zurgingoa. Lanerako tresnak. Etxe berrietan zer lan egiten zuten zurginek. Zura nola lantzen zen, nola lehortzen zen.
II-162b B08 eskola Urepelen sortua. Eskola. Zazpi urtetan hasi eskola eta hamaika urtetan utzi. Bost haurride ziren, bera zaharrena, horregatik beti lan handia egin izan du. Eskola etxetik aski urrun zen, Urepelen bertan, ordu bete behar zuen joateko, oinez. Herrian izeba baten etxean bazkaltzen zuten. Eskolan ez zuten gauza handirik ikasten, ez egun bezala. Pixkat leitzen ikasi zuten, izkiriatzen. Doi-doia pasatu zen bigarren eskolara, ez zen egunero joaten eskolara, elurrarekin ezin zen joan, ez zen oinetakorik. Espartinak amak egiten zizkion, sosa balio baitzuten. Ez zuten beste oinetakorik, ez botarik ez deus. Galtzerdiak amatxik egiten zituen. Inguruko beste neska-mutil batzuk ere eskolara joaten ziren, elkarrekin joaten ziren eskolara.Ez zituzten asko zigortzen eskolan. Etxera itzultzeko bidea lasai egiten zuten. Oihalezko zaku ttipi bat eramaten zuten, bizpahiru liburu eramaten zituzten eta katixima.
II-162b B10 euskara Eskola. Zerbait ikasten zuten, izkiriatzen eta leitzen. Amatxik bazekien euskaraz izkiriatzen eta leitzen eta erakutsi zion. Frantsesez izkiriatzen eta leitzen ez zuen horren aise ikasi.