Gaiak

bertsolariak:Xalbador [11 emaitzak]

Fitxategia Zatia Zati den beste gai Laburpena
II-077a A09 abestia Kantua, Xalbadorrek emandako bertsoak, Elizondoko ferietan kantatutako bertsoak, gaia aita-semeak.
II-088b B17 Xalbador gazterik hasi zen bertsotan, lagunen artean. Ostatuan elkartzen ziren lagunak eta kantuz aritzen ziren, eta bertsotan. Horrela hasi zen Xalbador bertsotan, poliki-poliki. Ezkondu eta bi urtez Urepele herrian bertan bizi izan ziren, gero bi urteren buruan Xalbadorrenea etxerat joan ziren. Jendeak erraten du Xalbador artzain zela baina etxeko lan guztiak ere egiten zituen, artzaina bezain laboraria zen. Xalbadorrenean Xalbadorren amarekin, arrebarekin, amatxirekin eta anaiarekin bizi ziren, Xalbadorren aita harek hemeretzi urte zituelarik hil zen.
II-088b B19 lana: emakumeen lana Haurren sortzea, non sortu ziren. Lehen ez zen urik etxeetan, kanpora joan behar zen bila, baita arropa garbitzera ere, gogorra zen bizitza. Elektrizitatea hamalau urte zituelarik jarri zuten etxean. Xalbadorren amak eta amatxik laguntzen zuten etxeko lanetan. Senarrarekin lanera ere joaten zen, bertsoka joaten zenean bera etxeko lanetaz arduratu behar zen. Berrogaitazazpian irabazi zuen Xalbadorrek Saran egin zen bertso txapelketa. Beste saio bat egin zuten Donibane Lohitzunen eta han gaizki joan zen. Handik goiti bertsuka hasi zen, leku askotatik deitzen zuten.
II-088b B21 lana: baserriko lanak Berarentzat plazer handia zen Xalbador bertsuka joatea eta hura itzultzean etxeko lan guztiak eginak egotea. Xalbadorren amatxi eta amaren laguntza izan zuen, haiek hil arte. Gero haurrak handitu ziren eta etxetik joan. Behiak eta ardiak bazituzten, berak jeizten zituen denak, animaliekin mendira ere joaten zen. Bordara joateko ordu bat behar zen. Mutilak izan dituzte etxean laguntzen. Auzoek elkar laguntzen zuten belarrak egiteko. Artoa ere egiten zuten. Gaztain biltzea. Arto zuritzea. Kantuz aritzen ziren arto zuriketan.
II-088b B22 Festetan aritzen zen Xalbador bertsonatan , zerri hiltzean, ardi moztean,...familian ez du entzun bertsotan.
II-089a A06 lana: emakumeen lana Ez zen Xalbadorrekin bertso-emanaldietara joaten, etxean gelditzen zen etxeko lanak egiten. Egun emazteak senarra joaten den lekura joaten dira, lehen ez zen horrela. Xalbadorrek bertso saioa nolakoa izan zen kontatzen zio etxera itzultzean, batzuetan kontent zen baina beste batzuetan ez zen bere buruarekin kontent. Bertsoak ez zizkion berari kantatzen baina apaizak inprimaturik bidaltzen zizkion.Bertso-emanaldi batera joan aurretik ez zituen bertsoak prestatzen, baina normalki, egun guztiz bertsoetan pentsatzen zuen.
II-089a A07 istripua Xalbadorrek istripu batzuk izan zituen, behin arma batekin tiro egitean zangoko eria galdu zuen. Hil zen urtean istripu larria izan zuen eta begia galdu. Xalbador erdi hil zen orduan. Gero bihotza heri zuela esan zioten.
II-089a A09 heriotzak Xalbadorren azken bertso saioan emaztea zegoen. Bera larritu egin zen ikusi zuelarik Xalbador ez zela heldu, eta gero etorri zitzaizkion eta erran Xalbador ez zela ongi eta emaztea galdegiten zuela. Joan zen eta Xalbadorrek erran zion "ez zara berehalakoan jin" eta berak erantzun zion etzekiela gaizki zegoela. Eskolara eraman zuten Xalbador eta han bildu zen familia guztia. Xalbador ohartu zen semea falta zela eta haren bila joateko eskatu zuen. Berak ez zuen uste Xalbador hilko zenik, baina Xalbadorrek bazekien. Medikuak ere han ziren eta haiek bazekiten zer pasatzen zen. Xalbadorrek lehenagotik bazekien bere heriotz eguna hurbil zela.
II-089a A11 Xalbador ongi ez zenez, semeak hasi ziren etxeaz eta laborantxaz okupatzen, eta Xalbador eta berak pentsatua zuten nonbaiten erretiratzea, baina Xalbador lehenago hil zen. Xalbador hil eta zazpi urteren buruan Donibanera joan zen, ez samurturik. Bakarrik bizi da, ongi, lagunak baditu, bi ahizpa baditu. Denbora errazki pasatzen du. Ez da aise senarra hiltzea baina aurrera egin behar da, bizitzak segitzen du. Bakoitzak behar du hori bere aldian pasatu. Jende asko etortzen zaio galderak egitera.
II-139b B17 abletzantza: ardi-moztea Ardi-moztea. Orain baino beranduago hasten ziren, apirila bukaeran hasten ziren. Lehen aizturrez mozten ziren. Bostpasei gizon ekarrarazten zituzten ardi mozteko, emazteak bazkaria prestatzen zien gizonei: baratxuri salda, arraultze eta xingar, ogi eta gazta. Gizonek nekatzen zirela esaten zuten, baina ongi bazkaltzen zutelarik berehala pizten ziren. Kantuz hasten ziren. Xalbador etxera joaten zitzaien. Xalbador bertsoka hasten zen.
II-140b B16 ezkontza - bertsolariak: Premundo Senarra Amerikatara joan baino lehen ezagutu zuen. Sei urte pasatu zituen senarrak Ameriketan eta etorri zelarik ezkondu ziren. Gizonaren sortetxera joan ziren bizitzera, borda bat konpondu zuten. Osaba bat zuen eta osabarekin bizitzera joan ziren. Eztei eguna. Eztei eguna. Arras untsa pasatu zen. Premundo bertsularia bertsoka izan zen ezteietan. Gero Xalbadorrek fama gehiago izan du. Ezkontzako arropak Baionan eginarazi zituen.